PATRIXI

-- Kaiku !
Norbait deika hasi zitzaidan eta nik ez nuen inor ikusten. Ia ziur nengoen Endaiarra zela, niri deika zebilena.

-- Kaiku ! Kaiku !

Oso ondo konturatu nintzen, nere ondoan zegoela, asko jota nigandik bi metrotara.
Berriro deika hasi zen eta orduan jabetu nintzen, harri txiki baten azpian euli bat harrapatuta zegoela.

-- Patrixi, zer egiten duzu hor?
-- Abere berritsuek eraso egin gaituzte. Nik, hegal bat galdu dut.
-- Etorri zaitez maitea, nik goxatuko zaitut piska bat.
-- Zer arraroa egiten zaidan Kaiku, zu Altzan ikustea.
-- Neretzat ere arraroa da eta oso tristea, ni jaio nintzen herrian, zuk hegal bat galtzea.


Ze une gogorra tokatu zitzaidan bizitzea. Patrixi, niri bakardadean hainbeste lagundu zidan adiskidea, ilunpetan hainbeste musu eman zizkidana, egoera tamalgarri hartan ikustea.
Eta zergatik ? Txikia izateagatik. Hori da nazkagarriena !
Ezin nuen denbora gehiegi pentsatzen egon. Nere adiskide handiari laguntza eman behar nion, nahiz eta jakin oso zaila zela.

-- Endaira eramango zaitut. Villa Kontxan ondo egongo zara, sendagile onak badaude eta agian... .
-- Mila esker lagun, baina ez, ez naiz hemendik mugituko. Indar piskat berreskuratzen dudanean, suizidatu egingo naiz.
-- Hori ez ! Hori ez ! Etzazu hori egin !
-- Bai, Kaiku. Alde egingo dut, ez daukat gehiagorik emateko. Neukan guztia eman dut.
-- Gehiago emateko baduzu.., eta ez baduzu gehiago emateko, zer ? Ez duzu inongo konplexurik eduki behar. Bizian, hartzeko garaia ere iristen da.
-- Hartzeko garaia..., aho asko gaude etxean.
-- Zu suizidatzen bazara, nik ez dut gehiago idatziko. Idazteko makinari ostiko bat eman eta Bidasoara botako dut. Hantxe itoko da, nere ametsekin batera.
--Zuk ezin duzu hori egin, ezin duzu. Kalitatea egiteko badaude idazleak, baina kakalitea egiten oso gutxi zaudete eta oso beharrezkoa da. Kakaliteak ez du burua jazten, ez du izana apaintzen, baino bihotzeraino iristen da. Sentimendu finenak laztantzen ditu eta azkenean lagun, hau entzun ondo : Kultura, Maitasunak egingo du.


Pentsatzen gelditu nintzen.. Fuerte xamarra iruditu zitzaidan esaldia.

-- Benetan pentsatzen duzu, Kultura, Maitasunak egingo duela?
-- Gure gizartean, zuen gizartean, munduko abere guztien gizartetan, Maitasuna da Kultura, eta beste dena, itxura besterik ez.
-- Patrixi, gu biok tratu bat egin behar dugu. Zu ez zara suizidatuko eta nik, ez dut idazteko makina itoko, ados ?
-- Ados lagun. Jarraituko dut bizitzen, jarraituko dut amesten. Zahartu eta gero ikasiko dut, hegal bakar batekin hegan egiten
-- Agur maitea. Laister itzuliko naiz Enparantzara.
-- Berriro itzultzen zarenean, ez ahaztu neri bisita egitea. Mesedetxo hori eskatuko nizuke.


Pozik alde egin nuen. Endaiarako bidean, hauxe pentsatzen etorri nintzen:

" Patrixik hegal bakar batekin, ausardia baldin badauka, biziari aurrez aurre begiratzeko, nik ere, idazle izan gabe, izango dut ausardia, Txurreroen Enparantzan idazten jarraitzeko ".
-------------------------------------------------------------------------------------------------
HIRUGARREN ATALAREN AMAIERA

hurrengo kapituloa : LANIK GABEKO IGELTSEROA

EGOERA HONEK EZ DU BATERE ITXURA ONIK


"Non daude Euliak ?
Euliak norabaitera joan dira. Ez dakit zergatik iruditzen zait Altzara joan direla. Ezin dut
hemen gelditu, zerbait egin behar dut. Enparantzatik irten egin behar dut"


Ze urduri jarri nintzen ! Ez dakit nola estutu nintzen hainbeste !
Enparantzaren ate ondoan nengoela, tiro batzuk entzun nituen eta segituan gora begiratu nuen. Euliak, Altzako zeruan zeuden, harresiaren ondo ondoan, baina hala ere, metro batzugatik Altzako aldean.
Irten nintzen eta han ikusi nituen Donostiako udaltzainak

--Baina zer ari zarete tiroka ?. Euliek ez dute ezer txarrik egiten !
--Ez dute eskubiderik Altzako zeruan sartzeko.
--Ez daude Altzako zeruan, han goien daude , Askatasuna bizi den lekuan.
--Sartu behar dute Enparantzan eta kitto !


Nerekin hizketan edo zaunkaka zegoena, udaltzainen arduraduna zen. Zaila neukan lortzea nahi nuena, baina hala ere, berriro saiatu behar nintzen.

--Ez bota tiro gehiagorik, harresiaren beste aldean daude.
--Oraindik Altzan daude !


Ze triste. Ze amorruarekin ikusten ari nintzen zikinkeri hura ! Eta tristeena zen, ezin nuela
ezer egin. Eskuekin belarriak tapatu nituen eta begiak itxita, lortu nuen disparate nazkagarri hura jasatea.
Halako batean konturatu nintzen, tiroteo maltzur hura bukatu egin zela.
Ze espektakulo krudela !
Badaezpada lurrean begiratu behar nuen, agian ezagutzen nuen euliren bat.
Bidean topo egin nuen Udaltzainen arduradunarekin.

--Harro egongo zara, egin duzutenarekin?
--Egin dugu, egin behar genuena.
--Ez dizu konzientziko mina ematen, euli txiki batzuk tiroka erasotzea ?
--Konzientziko mina euliak erasotzea ? Euliak abereak dira, eta ez didate batere penarik ematen.
--Zu euliak baino askoz abereagoa zara.
--Kontuz esaten duzunarekin .Ni gizona naiz !
--Zuk esan duzu, gizona zarela !! Munduko abere arriskutxuena eta odoltsuena.


Aurrera egin nuen. Ez nuen batere gogorik tipo harrekin denbora galtzeko. Beno, ez nuen ezertarako gogorik; ikusi egin nuena, erabat hunkituta utzi ninduan.
Tristea da benetan, gure gizartean gertatzen dena. Urtero daude aurrerakuntza berriak, arlo guztietan gainera. Teknologian adibidez, ezin dira sinetsi azkeneko berrogeita hamar urtetan izan diren aurrerapausoak.
Gaur egun, posible duzu gosaldu Amezketan eta afaldu Brasilen eta hori adibide ahularena da.
Pentsa nola jarri den asuntua, jendea igande goiza pasatzera, Everestera joaten dala.
Osasun arloan aurrerakuntza harrigarriak daude, Ia, beste inon baino gehiago. Zenbat jende bizi dira beste norbaiten bihotzarekin ?
Eta horrela ahal dut jarraitu ez dakit zenbat denbora, aurrerapen gora eta behera.
Aldiz, gizonak eta emakumeak zenbat aurreratu dugu ?; zer aldaketak egon dira gure kulturetan? gure portaeretan ? Zer aurreratu dugu gizaki bezela ?
Orain dela bost mila urte, gizon-emakumeak abereak ziren eta orain ?
Abere handiagoak. Burua, bakar-bakarrik erabiltzen dugulako besteei kalte egiteko.
Orain dela mila urte gora begira bizi ginen, jakin nahian, ba omen zegoen Jaungoikoaren bat lainu artean ezkutatuta. Orain aldiz, behera begira bizi gara. Gaur egun, Jaungoikoa, dirua da.
Martxa honetan ez dakit non bukatuko dugun. Egoera honek ez dauka batere itxura onik.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : PATRIXI

ZAZPI EGUNETAN


Hori dena egin ondoren, ohartu nintzen mugitu egin behar nuela. Baita ere ohartu nintzen Enparantzan bizia esnatu zela; zarata batzuk entzuten nituen, seguraski Lau Haizetako langileak lanerako bidean izango ziren.
Eta horrela behar du izan. Bizitzeko ausardia duena, ez dute goizeko zazpirak ohean harrapatuko. Bizitzeko jaio gara, zutik bizitzeko, indartsu eta kementsu, gure helburu denak lortzeko prest.
Nik oso errez hitzegiten dut eta gero, kaka egiten dut galtzetan.
Kalera irten orduko, konturatu nintzen Altzan oso eguraldi txarra egiten zuela. Nahiz eta harresia oso garaia izan, bere gainetik nabarmen ikusten da, ze giro egiten duen kanpoan.
Amorru handia hartu nuen. Enparantzan eguzkia ia, ia ,ikutu eta...
Horrelakotan ematen dit gogoa Enparantzara bizitzera etortzeko. Endaian ez naiz gaizki bizi, ondo bizi naiz eta bertakoa ez izan arren, ba ez naiz kanpotarra sentitzen.
Gainera gure alabak endaiarrak dira; konturatzen zara lagun ze tutti frutti daukadan buruan ?
Ez larritu, ez da batere larria eta.
Momentu hartan ezin nuen Enparantzatik irten eta itxarotea erabaki nuen. Begira nintzen Enparantzako eguzkia eta Altzako euria.
Zer ezberdintasuna !
Eta ze zigor Altzatarrentzat ! Inongo errurik eduki gabe, hori jasan behar.
Horrelako gauzak ikusten ditudanean, Jaungoikoaz pentsatzen dut.
Beti esaten digute, mundua zazpi egunetan egin zuela, baina zergatik zeukan hainbeste presa ??
Bera zen nagusia. Ez zeukan inor bere gainetik. Mantsoago aritu izan balitz, ziur nago dena askoz hobeto aterako zitzaiokela.
Eta gainera ez zuen zazpi egunetan egin, sei egunetan egin zuen eta zazpigarrenean, atsedena hartu zuen. Eta hori ere, ez da egia osoa, zeren Igandean, biagora joan baino lehen, komunera joan zen eta nahi gabe, politiko profesionala egin zuen, kaka mokordo itsusi bat.
Eta han ere, presaka ibili zen !! Bazuen denbora, komuneko katetik tiratzeko eta hori ere ez zuen egin. Dena presaka egin behar zuen eta orain izorra adi !!
Orain guk ordaindu behar ditugu, nerbioso horren erruak.
Beno, ez ditut kritika bakarrik egingo. Onartu behar dut eta onartzen dut, gauza liluragarriak ere egin dituela.
Adibide ederrena, Euskal Herria da. Chapeau !!
Egin ditu bai, beste gauza pila. Batzutan, gutxitan, egoten naiz izarrei begira.
Harrituta, txundituta bukatzen dut beti. Ze igeltsarie pusketa izan behar den, hori dena bakar bakarrik egiteko !
Urrutira joan gabe, hemen bertan, Enparantzan, ba daude azpimarratzeko gauza asko.
Harresiari begiratu besterik ez dago. Zer harri ederrekin egina dagoen. Egiptotik ekarriak dira harri denak. Gazteenak hamar mila urte baditu eta nola irauten duten oraindik !
Harresiaren ondo-ondoan beste harri batzuk ikusteko aukera dugu. Eulien etxea harriz egina dago eta zer ezberdintasuna ikusten den !
Eulien etxean harriak, ia usteldurik daude. Nabari da beraien eginkizuna bete dutela, gainera lehio ondoan...
Baina, zer gertatu da Eulien etxean ?
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : EGOERA HONEK EZ DU BATERE ITXURA ONIK

FRUITUAK JASOTZEN


Ni zuhaitzen artean jaio eta bizi izan naiz hogei urtetan eta ez naiz sekula konturatu, sexoa praktikatzen zutenik.
Beno, agian lehen ez zuten sexoa praktikatzen eta orain bai. Gizarte guztiak aldatzen doaz. Gure gizartean gaur goizera arte, homosexualak eta lesbianak zuhaitzak baino arraroagoak ziren..
Dena den, hori ez da neretzat garrantzitsuena. Hori baino irakurketa sakonagoa nahiko nuke egin, zeren azken finean, sexoa kirola da, beste ezer ez. Jo ta ke, ohea puskatu arte !
Maitasuna aldiz ez da batere berdina. Maitasuna da haize fina; Maitasuna urrezko sentimentuekin dago egina.

Maitasuna da
pausoak behar duen taupada
bidea
bizia izateko.


Maitasuna dena da.
Hori da ametsetan bizi denarentzat. Gaur egun, gizon eta emakumeen gizartean, oso maitasun gutxi dago. Hain gutxi dago, ez dela inon ikusten.
Gizon eta emakumeen gizartean, ez dago harreman naturalik, maitasunaren ordez gorrotoak agintzen duelako.
Bai gizonak eta bai emakumeak, gero eta buru gehiago dugu, gero eta argiagoak gara, baina gero eta nazkagarriagoak ere. Gure gizartean txapelduna izateko, buru asko eduki
behar da; buru asko daukanak lortzen du besteak baino gehiago izatea, eta baita ere lortzen du zaborra izatea. Zeren, batere bihotzik ez duenak, ez da ezta abere ere.

Beno, jarraituko dut zuhaitzen panorama ikusten. Askoz politagoa da.
Hasi nintzen piska bat begiratzen eta lotsatu egiten nintzen. Sexoa kirola da, kirol intimoa ordea, behintzat beste zer edo zer adosten ez den bitartean.
Azkenean lo egitea erabaki nuen. Luze luze etzan nintzen eta Jexus Marik han ahaztutako manta zahar bat ,bota nuen gainetik.

ZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZAAAAAAAAAAAAASSSSSSSSSSSSSSSSSSS.!!

Bapatean zarata goxo batek esnatu ninduan, eta ze gustora gainera ! Anpolari usaina sartu zitzaidan barru barruraino. Haurtzarora itzuli nintzen segundo batean. Ze ondo !
Pozarekin ez nintzen konturatu zuhaitzak alde egin zutela. Segundo batzuk beranduago, aingeruak jaitsi ziren zerutik, lurrean zeuden fruituak jasotzera.
Ba dakit aingeruen pasadizua zaila dela sinistea. Gaur egun ez dira entzuten horrelako kontuak. Nik ikusitakoa isladatuko dut eta busti egingo naiz gainera. Ari, fin fin hartatik zintzilik egotea, ezineskoa da gaurko apaizentzat ; argalenak ehun kilo baditu gutxienez.
Arina izan behar da, oso arina, Enparantzako Elizan goizero goizero lurrean dauden fruituak jasotzeko.
Hura zen festibala lagun ! Hura zen fruitu piloa ! Aingeruen trebeziari esker, ez zen fruitu askorik ondatu.
Minutu batzutan kilo mordoa bildu zuten eta hala ere, kantitate dezente gelditu zen bertan.
Ez zait gehiegi gustatzen diruari buruzmintzatzea, hala ere iruditzen zait hamar milioi dolar ba zirela lurrean barrena. Hori, zuhaitzek alde egin zutenean.
Nik primeran pasa nuen, fruitu zale amorratua naizelako eta horrez gain, zuhaitzek eskeini zidaten ikuskizun edere horrekin. Zzer gehiago behar nuen ba ?
Kafe on bat adibidez, piskat espabilatzeko. Bai, bai espabilatu esan dut, zeren bizimodu normala egiten hasi beharko nuen.
Zulotik atera, banko batean belauniko ipini eta otoitzean hasi.
Eskerrak Elizaren goiko aldean nengoela hori dena egiteko.
Elizaren beheko partea, pena emateko moduan zegoen; dena ostoz beteta, adar puskak bazter guztietatik, fruitu klase pila non nahi ...
Arrazoi piska bat badu Patxik kexatzen denean; ikusi egin behar da Eliza nola gelditzen den.
Jende asko beharko da egunero, dena txukun, txukuna, uzteko.
Beno, nerekin ez da haserretuko; borondate handienarekin lagundu nion Eliza garbitzen.
Hura zen fruitu pila jan nuena !!
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : ZAZPI EGUNETAN

MAITASUNA

Konplikatuena sartzea iruditzen zait, beno iruditzen zitzaidan, zeren ordurako sartuta nengoen eta ez edozein lekutan: Jexus Mari Rallak egin zuen zuloan.
Zuloa denbora gutxi egoteko ona da eta nik ez nuen pentsatzen denbora asko egotea.
Gutxi gora behera ordu batzuk, gaueko bederatziatik goizeko, ez dakit.., neronek ikusiko nuen noiz atera .
Ni nengoen zuloan, badago, halako tarte txiki txiki bat, hala ere nahikoa bertatik begirazteko . Eta begiratzeko gainera inongo arriskurik gabe, zeren Eliza barruan harrapatu ezkero...
Hobe ez pentsatzea horrelakorik. Dena den, garbi neukan, nik ez nuela fruitu bakar bat hartuko.
Ni Elizara sartua nintzen, zuhaitzak lo egiten ikustera.
Beno, lo egiten ba dute, zeren Enparantza honetan edozer gauza gerta daiteke. Ni behintzat hemendik aurrera, ez naiz ezerrekin harrituko.
Zulotik entzuten nituen Udaltzainak hitzegiten. Banekien mintzatzen zeuden bitartean,
zuhaitzak ez zirela mugitu, nere logikak hori esaten zidan.
Gero poliki poliki abiatzen zirenean, beraiek alde batera eta bestera joango ziren, nahiko leku utziz erdian.
Agian Udaltzainak sartuko ziren Eliza barrura..., ni ez nintzen mugituko eta lasai !
Desiratzen nengoen momentu hori heltzeko. Bitartean galduko nintzen pentsatzen, zenbat aldiz jan nituen beraien fruituak.
Besperan ohartu nintzen, ia zuhaitz denak , ezagutzen nituela .Gure auzotik eraman zituzten Enparantzara, edo oinez joan ziren beraien kontura, auskalo !
Pentsatzen ari naiz, Siuseko Antxonik ikusiko bazituen bere zuhaitzak oinez baserritik alde egiten, horrelako zerbait esango zuela : ”harrapa ezak hanketik. Lehen, bizi ginun seme-alabak ezin eutsi eta orain, hauek hasi dituk saltsa bila”

ZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZAAAAAAAAAAAAAAAAAASSSSSSSSSSS !!

Zer izanda hori ? Zuloaren atea zerbaitek ikuitu du edo bestela ez dut ezer ulertzen. Zer gauza arraroa. Justu,begiratzera nindoanean, berriro ZZZZZZZZZZZZZZZZZZAAAASSSSSSSS !!
Pentsatu nuen, hemen onena geldi geldik egotea zala.
Eta horixe egin nuen, geldik egon.
Baina ni ez naiz geldik egoteko jaio. Zuloaren atea pitin ireki egin nuen eta Jaungoikoa ez nuen ikusi, baina EDERTASUNA ikusi nuen ! Hura izan zen gozamena !
Bi gereziondo nituen aurrean, biak Siusekoak eta biak anpolariak. Hura zen ikuskizuna !!
Zulotik atera eta besarkatzeko gogoak etorri zitzaizkidan. Zenbat ZORION eman zidaten haurtzaroan !
Biak lurrean etzan ziren, bakoitza Elizaren alde batean. Gero piskat beranduago, lau sagarrondo sartu ziren, laurak Mirasungoak, berehala ezagutu nituen. Mirasun eta Miranda arteko mugakoak, laurak Amabirjin sagarrak. Ez dakit fruituen artean ba ote den honek daukan hainbeste kategorizko besteren bat.
Ederra, dotorea, gozoa, sanoa, zer bertute ez dauka Amabirjin sagarrak ?
Lau Sagarrondoak elkarren ondoan etzan ziren eta orduan gertatu zen gaueko gauzik magikoena. Sagarrondoak hasi ziren elkar besarkatzen. Nere bizi osoan ez zait ahaztuko momentu hori.
Harrituta egon nintzen begira, ze maitasunarekin, ze goxotasunarekin besarkatzen ziren.
Ez nekien ondo edo gaizki egiten ari nintzen. Nor naiz ni, besteen intimitatean sartzeko ?
Hain ederra zen ikusten ari nintzena, ezin nuela begiak itxi. Nere aurrean MAITASUNA zegoen. Benetazko MAITASUNA, interesik gabekoa, naturala, euria bezelakoa.
Besarkatzeko denbora amaitutzat eman zutenean, musukatzen hasi ziren. Asuntoa aldatzen zihoan, berotzen eta goxatzen nahi dut esan eta bitartean beste zuhaitzak Elizan sartzen jarraitzen zuten normaltasun osoz.
Nik ez nekien zer egin. Konzientzia ez nuen lasai, zalantza asko nituen, baina hain txunditua nengoen !!
Sagarrondo bat, beste baten gainean jarri zen. Hura zer zen, sexoa?
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengokapitulua : FRUITUAK JASOTZEN

ESKERRAK, AMETSA GELDITZEN ZAIGULA


Alde egitea erabaki nuen, eta Lau Haizetarako bidean jarri nintzen. Poliki poliki, inongo presarik gabe hasi nintzen ibiltzen .Bidean jarraitu nuen pentsatzen gertatutakoarekin.
Hartu nuen ustegabearekin, gau osoan ez nuen lorik egin, doi, doi, goiz aldera, egin nuen kuluxka txiki bat. Berdin zitzaidan. Han ez nengoen lo egiteko. Gauen, zuhaitzak lo egiten ikusteko gelditu nintzen, eta horretarako ni esna egon behar nuen.
Ziragarria zen neretzat gai hori, zeren ez nengoen batere ziur lo egingo zuten hala ez. Agian pasatzen zuten gaua osoa hantxe zutik...
Ziragarria baita ere da, Lau Haizetako gela batetik, egun berriari agurtzea. Zein polita den !
Eguzkia ikusten da bete betean; goizero, goizero hogeita zazpi grado oparitzen dizkigu eta ez dago batere berorik. Hemen bizitzea kristoren txoiloa da !
Jendea goizeko zortziretan hasten da piszinara joaten. Egia da, hemen piszinara sartzea pitin bat konplikatua dela.
Piszina gehienak ondarrez beteta daude, bizkarreko mina kentzeko eta besteak, edari nahiko gogorrekin beteta.
Orain Martini trago bat..., aldiz txanpaina, gauean asko erre baldin ba dugu...
Lau Haizetara etorri eta betiko taberna zaharrera es sartzea, pekatu mortala da.
Bertan lehengoko nagusiak daude, Martxelo eta Mari Kutz. Martxelo zaharra ere bertan
egoten da eta Katalineneko Inaxio ere. Hau Enparantzako Alkatearen lagun handia da.
Nere aitaren lagun handi bat ere egoten da, Katalineneko Gregorio. Honi, nik bidali nion bertso bat, paretean zintzilik jarri dute.

Agur Gregorio ikusi arte
Lau Haizetako tabernan
ze poz handia aitak, bazkaltzen
ikusiko banu bertan.
Bordaxarretik ez da ateratzen.
han dabil perretxikutan
iraganean bizi da eta
ni bizi naiz ametsetan
.

Eta eskerrak ametsa gelditzen zaigula !
Normalki taberna horretan, beti egoten da mugimendu handia. Jendea gora, behera, langile denak presaka, hala ere gaur iruditzen zait, sekula baino eromen gehiago dagoela.
Ez dago ezertarako lekurik. Beti komunera joaten naiz eta hori ere gaur ezinezkoa da.
Langile bati galdetzera nindoala, zertara zetorren eromen hura, Martxelo berarekin topo egin nuen .

--Zer duk hau ?
--Ez zekiat motel ! Martxa honetan txikia gelditu behar zaiguk Hotela.
--Txikia ?
--Datorren astean hogeita bost mila etorriko dituk ! Garbi esango diat Xanti, ez zekiat nola kabituko dituken.
--Diru piskat sartuko duk Enparantzan.
--Ederki etorriko duk. Dena den, dirudun handiak hiru edo bakarrik etorriko dituk, besteak
ondo dagoen jendea, berrehun edo hirurehun mila dolar gastatuko ditekenak.
--Ez zegok batere gaizki.
--Nola egongo duk ba gaizki ! Hik ba dakik hemen, zer diru pila behar deken ? Bakar bakarrik langileei ordaintzeko, diru pila behar duk hilero, hilero.
--Lasaitu adi piskat ,diru sarrera ederra zetorrek eta.

Martxelo urduri zebilen. Dena prestatuta utzi behar zuten, turisten uholdea etorri baino lehen. Egia da garai bateko Lau Haizeta eta gaurko hau, ez duela zer ikusirik. Gogoratzen naiz
aitarekin joaten nintzenean hamaiketakoa egitera, ez zela batere berdina. Orduan herriko taberna bat zen, eta orain seguraski, Euskal Herriko Hotel handiena eta Europa edo Munduko Hotel garestiena.
Hori esanda,esan behar dut baita ere, nola prestatuta dagoen.
Oraintxe bertan sartu dira kamioi batzuk, eta beraien atzetik bost metroko autoak datoz, denak arabiarrez beteta.
Hau, aitortu behar dut, ez dudala ulertzen.
Egon zaitez piska bat, eta nere azalpena entzun...
Aaa, , bai, bai, orain ulertzen dut.
Kamioak Arabiatik ondarra ekarri dute eta noski, hango teknikoak etorri dira adierazteko, zer nolako tratamendua eman.
Ondar hori urrea baino garestiagoa da eta ez nabil txantxetan. Beraren gainean hiru aldiz
igeri egiten baduzu, bizkarreko mina betirako desagertzen da. Bizkarhezurra goitik behera eta behetik gora zuzentzen da.
Eta kartera okertzen da zentzu denetan.
Horrela da bizia. Nik hemendik alde egin behar dut. Kamioak lekua behar dute, lana behar den bezela egiteko.
Horrez gain pentsatu egin behar dut, asko eta ondo pentsatu behar dut.
Orain zu lagun, ariko zara pentsatzen: tipo honek zer kristo pentsatu behar du orain ?
Lasai, bizian neri hiru gauza ematen didate nazka: bat harrokeria da, bestea gezurra eta
hirugarrena presa.
Zoriona, bizia gozatzea da eta presaka ezin da ezer gozatu.
Beraz, goazen gozatzera; gozatzera pentsatzen nola sartuko naizen Elizara. Gaur gauean ikusi behar dut nola egiten duten lo zuhaitzek.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : MAITASUNA

ZUHAITZEN IBILERAK


Nik oinez ikusi nuen zuhaitza, dagoeneko Elizaren atean zegoen. Bertan zeuden udaltzainak bidea libre utzi zioten. Bere atzetik, beste bi zuhaitz zihoazen.
Taberna ondoan nengoen eta handik ezin nuen ondo ikusi. Ezerrengatik ez nuen hura galdu nahi. Ia ondoraino hurbildu nintzenean, garbi konturatu nintzen zer zuhaitz mota ziren: bat muxika zen eta bestea harana.
Beste apur bat hurbildu behar nuen. Usaindu egin nahi nituen.

--Aizu zuhaitzak ezin dira ikutu !
--Nik ez ditut ikutuko, usaindu nahi ditut.
--Ba usaindu hortik. Ezin da hainbeste hurbildu. Utzi gutxienez lau metroko tartea !

Lau metroko tartea asko zen nik nahi nuena egiteko. Ikusi nahi nuen zer motatako hankak dituzten. Beno hobeto esanda, ze motatako hanka, zeren hanka bakarra dute.
Beste bi zuhaitz zetozen Elizaruntz eta hobeto begiratu behar nuen.
Zuhaitzak poliki ibiltzen dira eta pazientzi piskat behar da. Hobeto ikusteko lekuz aldatu
nintzen. Oraingoan, Udaletxea eta Txapinene artean jarri nintzen, baina Eliza ondotik, hortik itxaropena nuen zertxobait gehiago ikusiko nuela.
Eta ikusi nuen. Zuhaitzak bere gorputzaren azpian,-zuk hobeto ulertzeko esango dut, enborraren azpian-, oina bezelako bat daukate, gorputza baino zabalagoa eta mugitzen dira jauzi txikiak egiten. Oso polita da ikusteko.
Pentsatuko duzu nere hurrengo asmoa Elizara sartzea zela. Ate aurrean sei udaltzain zeuden. Oso aukera gutxi nituen. Ondo banenkien, baina saiatu egin behar nuen.

--Jaungoikoarekin hitzegin behar dut.
--Hortik ere ahal duzu hitzegitea, berdin-berdin entzungo dizu.
--Egokiagoa iruditzen zait Eliza barruan hitzegitea.
--Egokiagoa, bihar goizean, zuhaitzek alde egin dutenean.

Berehala ulertu nuen. Udaltzainak ez zeuden zuhaitzak zaintzen, beraien fruituak baizik.
Momentu hartan dirutza pila zegoen Elizaren barruan.
Banenkien zer egin. Hhurrengo egunean itzuliko nintzen .Pentsatu nuen gaurkoz, Lau Haizetara lo egitera joatea, izango zela onena.
Abiatu nintzenean zer arraroa egin zitzaidan. Enparantzaren zati hori zuhaitzik gabe ikustea. Hala ere begiratzen jarraitzen nuen.
Eta zer ikusiko nuen, ba zuhaitz bat, bakar bakarrik zegoela. Ze zuhaitz mota zen eta zergatik gelditu zen bakarrik ?
Hurbildu nintzenean ze ustegabe ederra izan nuen. Piku txuria zen !!
Hobeto begiratu behar nuen. Ziurtatu nahi nuen bera zela.
Eta bera zen. Ibarburuko piku txuria, nere piku magikoa.
Ikutzen saiatu nintzenean , bapatean astoa atera zen txabolatik. Hura sustoa eman zidana !
Starluxek ia ia iztarretik koska egin zidan, baina Manchesterren elastikoa ikusi zuenean gelditu zen. Gero elkarri begira gelditu ginen. Oso ondo genekien aspaldidanik ezagutzen ginela.
Nahiz eta urte askotan ez ikusi, oso ondo ezagutzen gara biok.
Gure auzoa txikia zen eta denak ezagutzen ginen. Momentu batean ia negarrez bukatzen dut,
hainbeste oroitzapen etorri zitzaizkidanean burura.

-------------------------------------------------------------------------------------------------

OROITZAPENAK

Pentsatzen ari nintzen, "aspaldiko partez nere haurtzaroko lagunekin egongo naiz" !
Zenbat urtetan gogoratu ditut txikitako lagunak, haurtzaroa, Siuseko sagastia, Mirasungo udare txikiak eta ...
Aipamen berezia egin behar diot Ibarburuko piku txuriari. Piku hori neretzat magikoa zen eta oraindik horrela jarraitzen du izaten.
Beno,neretzat Ibarburu osoa magikoa zen, xarma handikoa. Ni txoratzen ibiltzen nintzen han, agian Sius etxekoa nintzelako. Mirasunen bezela.
Ibarburun ez nintzen kanpokoa. Gainera han ibiltzen zen haur bakarra nintzen, haurra eta bihurria. Maite ninduten, baina nik beti neukan zalantza hori, kezka hori, seguraski adin hartan normala izango zen.
Atzokoa izango balitz bezela gogoratzen naiz. Piku txuriaren azpian jartzen nintzenean, zarata piska bat egiten nuen bakoizean , Pakok betikoa esango zidala : "orain ere hor al haiz ?"
Pako eta bere bi txakur alu haiek !. Ez ziren lurrean ageri, baina bai zaratatsuak zirela.
Oroitzapenez galduta nenbilela, norbaitek jo zidan bizkarrean. Ramon Latasa zen eta berarekin Julio Txabarri, Luis Alvarez, Antonio Vega, eta Antonio Sanchez zeuden. Eta metro batzuetara Ricardo Ledesma bere txakurrarekin.
Aspaldi xamar ez ginela elkarrekin egoten eta beste trago batzuk hartu genituen. Hara eta hona ibili ginen, tabernaz taberna. Zerbait jatea ere pentsatu genuen eta horretarako Anaiak tabernan afaltzea erabaki genuen.
Primeran pasatzen ari ginela, hara non, norbaitek deitzen didala telefono mugikorrera.
Neri hori oso gutxitan gertatzen zait. Tabernan zarata piska bat ba zegoen eta onena kanpora irtetzea zela pentsatuz, abiatu nintzen kalera.
Ez nituen bost metro egin, aho zabalik gelditu nintzenerako. Ezin nuen sinistu ikusten ari nintzena. Ez zen posible egia izatea.
Korrika sartu nintzen berriro tabernara. Norbaiteri kontatu behar nion ikusitakoa. Gauzak ondo egiteko, aparte deitu beharko nion. Hura ezin zen denen aurrean esan.
Arrate, tabernako etxekoandrea aukeratu nuen.

--Galdera zaila egin behar dizut eta nahiko nuke egia esatea; ez ibili txorradetan.
--Beno, galdetu eta nik ikusiko dut zer erantzun.
--Zure ustez, ni moskorra nago ?
--Ez, ez, ikusi zaitut gaur baino okerrago.
--Ez dakit nola esan ikusi dudana...,zuhaitz bat ikusi dut oinez dijoala Elizaruntz.
--Aaaa, hori al da ?; beldurtu nauzu, hori ez da ezer gizona. Gauero joaten dira Elizara lo egitera. Gauean hotz piskat sentitzen dute eta agian normala da. Esne beroarekin ureztatzen dituzte eta gero gauean...
--Zuretzako ez da ezer izango baina neretzat sekulako ustegabea izanda. Munduan ez da inon gertatzen horrelakorik.
--Ba ez duzu ezer ikusi oraindik ! Enparantza honetan zer disparate egiten diren !


Gustora geldituko nintzen berriketan, baina kanpoan zegoen ikuskizuna ez zen galtzeko modukoa.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : ZUHAITZEN IBILERAK

TXANPAIN BAINUA



Burua hasi zitzaidan lehortzen, baina okerrena zen, galtzak oso bustiak nituela eta ez nuela beste parerik.Taberna aurrean jende dezente zegoen eta burutik pasa zitzaidan irrigarri egiten ari ote nintzen. Bai zera !
Inork ez ninduan begiratzen eta hobe. Gainera ohartu naiz ostegunetik aurrera turismo apurtxo gehiago izaten dela. Apurtxo bat esaten dudanean, esaten dut Enparantzako neurritan, gutxi gorabehera mila gizaki.
Horrekin nahi nuen explikatu, badaudela batzuk etortzen direnak, bakar bakarrik Enparantza ezagutzera. Hori ahal da egin, baina eskatu behar da txanda, zortzi hilabete edo urte bete aurretik. Lehentasuna beti dauka sendatzera datorrena.
Tabernara sartu nintzenean, zuzenean joan nintzen Mikelengana. Ia ezer esan gabe ulertu zuen nahi nuena. Presaka ekarri zidan behar nuen guztia, arropa, oinetakoak, eskuoihala.
Bainugela ba dakit non dagoen, beraz ez nuen galdezka ibili beharrik.
Dena prest zegoen eta hala ere ba nuen, halako zirrara sabelean. Ez nekien zer gertatzen zitzaidan, oso arraro sentitzen nintzen.
Ni ez naiz bizi osoan Txanpain frantsesarekin dutxatu, neretzat gauza berria zen eta agian, ergatik ez, zer edo zer handia.
Hala ere ez nintzen milimetro bat mugitzen. Beno, pentsatu nuen, bizian, gauza denetan bezala, lehen aldi bat beti dago eta honekin berdin berdin pasako da.
Sartu eta kitto ! , baina ez nuen nahi ito.
Bainugelara sartu baino lehenago, nahi nuen jakin nere azalak zer erreakzio edukiko zuen
Txanpain beroarekin. Beldurrez nengoen agian alergiaren bat sortuko zitzaidan, nork daki ?
Badaezpada lehendabizi eskubiko hanka sartu nuen, poliki poliki beatzak busti nituen.., gero izterra. Eta, ez zen hain ezberdina !
Azkenean osorik sartu nintzen eta orduan bai, orduan igarri nuen ezberdintasuna. Urarekin konparatuta zertxobait ..., ez dakit nola esan. Kontua da gerora ura baina askoz hobea dela. Geroztik, nik ahal dudan guztietan txanpainarekin dutxatzen naiz.
Lehortu ondoren, patxadan jantzi , lasai orraztu ,txanpain trago fresko freskoa hartu eta ispiluan begiratzen garenean, zein ederrak garen !
Nere edertasuna paseatzera atera nahi nuen eta tabernako mostradore aurrean eseri nintzen,
aulki handi horietako batean.
Ez nekien zer egin eta hasi nintzen buruari bueltak ematen. Nik buru handia daukat eta buelta bakoitzean, ordu bete pasatzen dut.
Txanpain kopa batzuk edaten, erabaki nuen ez nintzela Enparantzatik aterako, nahiz eta Manchesterren elastikoa soinean eraman. Ez nintzen batere fidatzen. Axelek hurrengo
egunean Ikastolara joan beharko zuen eta ni dagoeneko barruan nengoen.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : OROITZAPENAK

AXEL


Gutxiena espero nuenean, oso ustegabe ederra hartu nuen.

--Osaba ez zaude ondo, zer gertatzen zaizu?
--Busti egin naizela, blai, blai eginda nago eta orain hotzak akatzen .
--Eta oinetakoak non dituzu ?
--Boltsa honetan gordeta. Busti bustiak daude, eta askoz hobeto nago oinutsik.

Nere iloba Axel zen. Sekulako ezustekoa hartu zuen ni, egoera tamalgarri hartan ikusita.
Segituan hasi zen zerbait pentsatzen ni laguntzeko.

--Onena izango duzu Enparantzara sartzea. Bertan bi minututan berotuko zara.
--Zure laguntza beharko dut. Goizean ezin izan dut sartzea.
--Lasai, ni sartuko naiz eta Manchesterren elastikoa jantziko dut. Jarri zaitez han, ate ondoan.
--Ziur zaude horrela sartuko naizela ?
--Enparantzan, Manchesterren elastikoa ia, ia, Ikurrina baino garrantzitsuagoa da. Ez dugu inongo arazorik edukiko.

Axelek lhamalau urte ditu eta..., zaila egiten zitzaidan bere sistemarekin Enparantzara sartzea. Dena den,ez neukan beste aukerarik.
Ari nintzen pentsatzen zer egin beharko nuen sartu eta berehala. Anaiak tabernan dutxa eder bat hartu...

--Osaba zatoz azkar lehortzera !

Erabat harrituta nengoen. Ez nuen ulertzen nola zeukan Enparantzan aginte hori. Berak
elastiko bat jantzita zeukan eta beste bat neretzako zekarren.

--Harrituta ikusten zaitut osaba ?
--Ba, bai. Manchesterren elastikoarengatik sartzea..., galdera bat egin behar dizut, nork eman dizkizu elastiko hauek?
--Hartu egin ditut. Xtarlusen txabolan pila daude.
--Eta nola daukazu hainbeste konfidantza asto arriskutsu horrekin?
--Osaba.., ni, egunero joaten naiz amonaren etxera eta badakizu Sius ondo ondoan dagoela. Askotan mozten dut hango belarra Xtarluseri emateko.
--Gogoratzen al da oraindik hango belarretaz ?
--Egun batean berandutu egin zitzaidan eta beste belar mota eman nion. Eskerrak txantxa bezela hartu zuela, bestela¡
--Kontuz ibili zaitez eta beste gauza bat, zer egin behar dut elastiko honekin ?
--Zuretzat gorde. Horrela ez duzu inoiz inongo arazorik izango Enparantzan sartzeko.

Garbi esanda ez nekien zer egin elastikoarekin. Egia da momentu hartan bere beharra nuela.
Nahiz eta Enparantzan eguraldi zoragarria egin, nik oraindik hotza nuen gorputz osoan.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : TXANPAIN BAINUA

NAGUSIAK ETA TXIROAK


Enparantzara sartzeko amorratzen nengoen eta hala ere, banuen gogo apur bat berriketan jarraitzeko. Gutxitan izaten ditut nik horrelako aukerak.

--Enparantza hau , ospetsua al da Europan ?
--Europan, Ameriketan, Marten, eta non ez ? Txurreroen Enparantza da munduko Enparantza
ospetsuena, baina baita, kritikatuena ere.
--Kritikatuena ?
--Noski baietz ! Non balio ditu gerezi batek hogeita hamar mila dolar !

Ez nion erantzun. Erantzun luzea beharko luke eta nik handik mugitu egin behar nuen.
Bera ordea gaztea zen eta ez zeukan nik neukan hotza.

--Enparantzan ba al dakite zer erabaki duen Europar Batasunak ?

Nik ez nekien eta isilik gelditu nintzen. Berak esango zidan.

--Eskatuko dio Enparantzako Komiteari, urtero, hilabete bat, langileei eta txiroei eskeintzea. Denok dugu sendatzeko eskubidea, ez bakarrik dirudun handi horiek.

Berriro bota zuen edo bota zidan beste tiro bat aurpegira, eta irten nintzen, irteera errezagoanetik: esan nion frantsesez ezin nuela horrelako elkarhizketa jarraitu.
Eta ez zen dena gezurra. Nik frantsesez nola edo hala moldatzen naiz; moldatu bakarrik, eta hortik aurrera gauza gutxi.
Horrez gain, bazeuden puntu batzuk oso eztabaidagarriak.
Adibidez esan zuenean txiroei eskaintzea hilabete bat urtero...
Txiroak nortzu dira, alferrak ? Alferrak lapurrak dira eta ez dute ezta ogi gogorra ere merezi.
Langileek bai. Langileek dena merezi dute, batez ere lan gogorrak egiten dutenek.
ARRANTZALEAK, BASERRITARRAK, PROSTITUTAK, ETXEKOANDREAK,
IGELTSEROAK, MINEROAK, HERIZAINAK, NESKAMEAK, eta beste pila bat.
Lana eta langileei buruz hitzegiten ari ginela , ez zait sekula ahaztuko, nere lankide batek behin esan zidana:
" Hau da hau zoritxarra Xanti. Langileek bizitzeagatik ordaindu egin behar dugu eta nagusiek kobratu egiten dute".

Zuk lagun ahal didazu esan, posible dela langilea eta txiroa izan. Eta bai, zoritxarrez askotan gertatzen da hori, batez ere urteak aurrera doazenean. Ikusi behar da jubilatzen direnean ,ze ezberdintasun dagoen langile eta politiko profesional baten soldatan edo langile eta nagusi baten soldatan.
Hori lotsagarria iruditzen zait benetan !
Beste puntu eztabaidarria da Europar Batasunak erabaki duena edo erabaki nahi duena, zeren ez da batere berdina bata eta bestea.
Txurreroen Enparantzan bertako komiteak agintzen du.; komiteak edo Udaletxeak, eta egoera larrian egon ezkero, Alkateak eta kitto !.
Enparantza, Errepublika Independientea da. Josetxo Ezeizak ordaindu zuen eta berak oso
garbi utzi zuen, abere demokrakak ezingo zuela inoiz, ezertarako sartu Enparantzan.
Beraz, hemengo erabakiak hemen hartuko dira.
Hori dena esanda, onartu beharra dago garestia dela; hori inork ez du ukatuko. Kontua da nola
lortu dezakegu, adibidez jendea sendatzea, askoz gutxiago fakturatuta.
Eta beste kontua zen, ni nola irten nintzateke putzu hartatik
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : AXEL

LUXENBURGOKO ITSASOA

Martillungo malda igotzen ari nintzenean, berriro betiko zirrara sentitu nuen gorputzean,
Enparantzako harresia ikusten dudan bakoitzean, bularrean sua pizten zait, eta ezin dut ekiditu sentsazio hori.
Ez dakit explikatzen ondo nere barruan zer gertatzen den. Ahal dudan esan bakarra, itzela dela, horrelako harri pusketa, hain dotore ipinita, hainbeste trebeziarekin landuta...
Etorri egin behar duzu hau ikustea.
Beno, hemen inguruan bizi baldin ba zara, ez dakit, Dinamarkan edo Tunezen...
Ulertzen dut Australia urruti dagoela.
Harresiaren ondora hurbildu nintzenean, ohartu nintzen nere pozerako, goizeko Udaltzainak ez zeudela. Egia esan hori espero nuen. Badaezpada denbora egiten egon nintzen, haiekin topo ez egiteko.
Ordularia begiratu nuen eta justu momentu horretan, euria hasi zen !
Hura bai zela izorratzea; zaparrada hasi, txituak bezela bustitzen egon eta ez nekien non sartu. Nere aurrean zegoen gizon multzo bat zegoen. Gutxienez hamabost bat izango ziren. Beste batzuk gehiago, Auditz ondoan zeuden eta besteak autobusetan sartuta.
Nahiko garbi ikusten nuen, nonbaitetik etorriak zirela. Beste piska bat gehiago pentsatuz,
jabetu nintzen, Enparantzako Komitearen gonbidapenarik gabe etorriak zirela .Hura zen adarra jotzea, eta batez ere neri !
Eta zer egin ?
Aurrera ezin nuen pausorik eman. Udaltzainak lanpetuta zeuden atzerritar haiekin eta gero eta euri gehiago egiten zuen. Amorrazio handiena ematen zidana, handik zortzi metrotara sekulako eguraldia egiten zuela ,eguzki zoragarria, eta hogeita hamarreko tenperatura.
Ez nekien zer egin, baino zerbait egin behar nuen.
Iruditu zitzaidan frantsesez mintzatzen ari zirela eta galdetu egin nieten nongoak ziren, zer nahi zuten, zergatik aukeratu zuten Enparantza bidaiatzeko...eta abar.
Mutil gazte batek erantzun zidan. Luxenburgotarrak zirela eta igari ikastera etorriak. Ez omen zuten inongo gonbidapenarik eta orduan esan nion, galdetzeko Alkatearengatik, Joxe Mari Labakarengatik. Berak mugituko zuela dena, bestela martxa hartan hotzez hilko ginela
denak.
Bere taldeko norbaitekin mintzatzera joan zen eta ni bitartean pentsatzen gelditu nintzen: hauek Luxenburgotik nola etorri dira hona igeri ikastera, han ez dagoenean ezta hankak bustitzeko erreka txar bat ere. Hori ezin nuen ulertu.
Mutil gazte horren zain egon nintzen. Susmatzen nuen berriro neregana hurbilduko zela.

--Aizu, non pentsatzen duzue igeri egitea?
--Itsasoan. Guk itsasoa ba dugu.
--Bai ? Non ?
--Luxenburgon, lur azpian. Gure aberria ur gainean dago. Azpiko guztia zulatu dugu eta itsasotik ekartzen dugu ura; gehiena Alemaniatik.
--Oraintxe jakin dut Luxenburgon itsasoa ba dagoela.
--Lasai, ez zara bakarra. Aberri osoaren erabakia izan da, gure bizkarreko mina sendatzeko.


Berriro erabat harrituta gelditu nintzen. Badakit mundua eta gauza asko aldatzen ari direla, hala ere, hori, aldaketa bezela eredu bikaina da.

--Aizu, hainbeste harritu zaitu gu hona etortzea?
--Ba, bai, hemen igeri ikastea...Enparantzan ez dago urik, ezta hortzak garbitzeko ere.
--Europako telebistetan, Alemanian, Austrian, Holandan, egunero errepikatzen dute, bizkarreko mina sendatzeko, Txurreroen Enparantzara etorri behar dela.
--Beno, bizkarreko mina sendatzeko, Lau Haizetako piszinak aproposak dira.


Euria kristorena ari zuen. Ni blai-blai nengoen, pentsa nola egongo nintzen, erabaki nuela
oinetakoak kentzea. Oinetakoak eta galtzerdiak, ziur banengoen, oinutsik erosoago egongo
nintzela.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : NAGUSIAK ETA TXIROAK

ASTEARTE GOIZA ZEN

Astearte goiza zen. Amaren etxetik, Sindikatotik, irten nintzen Enparantzan sartzeko asmoarekin. Eguraldi oso ona egiten zuelako, ez nuen batere presarik, eta patxada ederrean igo nuen, Martillun eta Enparantzaren artean dagoen malda.
Nere buruari bueltak ematen, iritsi nintzen, egia esan ia konturatu gabe, Enparantzaren ateraino. Ate handia itxita zegoen eta txikia berriz, erdi zabalik.
Atearen ostean , udaltzain bat zegoen, aspertu aurpegiarekin.
Ni aurrera nindoan, atean zegoen tartetik, errez kabitzen nintzelako.
Justu eskubiko oinarekin, Enparantzako lurra ukitzera nindoalarik, atearen erdi erdian jarri zen bera. Bere eskubiko aldean beste lau bat udaltzain egongo ziren berriketan.
Ni piskat atzera egin nuen. Hori izan zen hasieran eduki nuen erreakzioa. Zer arraroa egiten zitzaidan bere jarrera. Handik pare bat segundora, berriro saiatu nintzen.
Eta emaitza berdinarekin bukatu zen bigarren saiakera. Asuntua oso itsusia jarri zen neretzat. Zer edo zer egin behar nuen.

--Jakin al dezaket zergatik ezin dudan Enparantzara sartu?
--Ez zaitugu ezagutzen. Zu ez zara Enparantzan bizi, ez duzu Enparantzan lan egiten, eta ez zaigu iruditzen Altzan bizi zarenik..
--Ni Altzakoa naiz, nere familia Altzan bizi da, eta ez dut ulertzen zergatik ezin dudan Enparantzan sartu.
--Enparantzan ahall duzu sartu frogatzen baduzu Altzakoa zarela. Udaletxean emango dizute txartel bat, eta orduan ez duzu izango inongo arazorik.
--Nik berehala demostratuko dut Altzakoa naizela. Joxe Mari, Bordakoa, Udaletxean al dago ?
--Guk ez dakigu hori eta ez dugu zergatik jakin behar; ez da gure lana.

Pentsatu nuen onena alde egitea izango zela. Ez zuen merezi eztabaidan jarraitzea. Ohartu nintzen, emaitza berdinarekin bukatuko nuela.
Goizeko plan guztia txikitu zidaten eta bertsolariak egiten duena egin behar nuen: inprobisatu.
Buruari pare bat astindu eman nizkion eta hor goien ez zen ezer piztu, seguraski aurreko hilabete batean ez nuen argiaren fakturarik ordainduko.
Ez da batere larria; txurreroen bizitzan maiz gertatzen da hori.
Arratsaldean bai, arratsaldean beste gorputz batekin atera nintzen etxetik. Nola edo hala sartu behar nuen Enparantzan. Goizeko ezinak oso arrasto txarra utzi zidan gorputzean, eta baita ere buruan.
Dena neukan nere alde, eguraldia ezik. Goizeko eguzkia ezkutatu egin zen, zerua laino beltzez beteta zegoen eta hori dena txarra baldin bazen, egiten zuen haize hotza ez zen askoz hobea. Marraskiloak harrapatzeko giroa jartzen ari zen..
Panorama nola zegoen ikusita, zegoen soluzio bakarra, Enparantzara berehala sartzea zen, han bai egongo nintzen primeran, haizerik gabe, eguzki zoragarria dastatzen, txanpain freskoa edaten...
Itsu itsuan sartu egin behar nuen eta kitto !
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : LUXENBURGOKO ITSASOA

SUKARRA


HIRUGARREN ATALAREN HASIERA

-------------------------------------------------------------------------------------------------
Gaur lagun, ez zu eta ez ni, ez gaude Enparantzan. Ze pena !
Ni nere etxean nago, Endaian. Atzo etorri nintzen Villa Kontxatik.
Zer den Villa Kontxa ?
Ba, atsedena hartzeko egoitza bat, leku lasai bat. Esan nizun orain dela denbora gutxi, zahartzen ari nintzela. Leku lasaietan gustora egoten naiz.
Orain dela hamar egun, gutxi gorabehera, nerekin beti da gutxi gorabehera, Altzan gaisotu egin nintzen, eta gaizki gaisotu gainera.
Jakes Pomadere nere sendagilea, harrituta gelditu zen, aho zabalik, larogeita hamasei sukar grado bait nintuen.
Sekulako beroa neukan gorputz osoan. Momentu batzutan bazirudien sua hartu behar nuela, eta zer zaila egin zitzaidan hura jasatea !
Eta txarrena ez zen hori, txarrena zen ez zela pasatzen. Gau osoan irakiten egon ondoren, goizean kalentura hartu genuenean ehun eta bost grado nintuen. Orduan bai, orduan Pomaderek, ni Villa Kontxara eramatea erabaki zuen..
Iritsi ginenean, berehala, segundo bakar bat galdu gabe, sartu ninduten hotzgailu handi batean;
ez nuen gogo handirik sartzeko, leku txikiak ez zaizkit batere gustatzen.
Hala ere sartu nintzen eta asmatu nuen. Poliki poliki hasi nintzen gradoak galtzen; eguerdirako hogeita hamar grado galdu nituen; arratsaldeko seiretan, kalentura berriro hartu zidaten eta berrogeita hamabost grado nituen eta gaueko zortziretako, lortu nuen nere betiko gradoak edukitzea, hogeita hamasei.
Hura lasaitasuna hartu nuena ! Zer gaua igaro nuen. Eta eskerrak, gertatutako erdiarekin ez nintzela jabetu. Nere emazteak, Pilik, neri ezer esan gabe, zuhiltzaleei deitu zien eta etxe azpian
egon omen ziren gau osoan.
Eskerrak ez nuela hori jakin, bestela urduritasunarekin ,bihotzak edo ipurdiak estanda egingo zidaten.
Beno lagun, hau esan behar nizun, bestela lehertu egingo nintzen.
Eta orain kontatuko dizut, nola gaisotu nintzen. Ez pentsa segundo batean, Enparantzan gaisotu nintzenik. Hori ezinezkoa da. Enparantzan ez da inor gaisotzen, han sendatu egiten da.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua: ASTEARTE GOIZA ZEN

EULIEN ETXEA



Goikotxea etxea utzi eta aldamenera joango gara. Aldamenean etxe bat dago, etxe zahar bat.
Seguraski inguru hauetan dagoen etxe zaharrena. Nik txiki txikitatik beti entzun dut, etxe hau Eulien etxea dela.
Nahikoa da piskat begiratzea, konturatzeko etxe honek zortzirehun urte baino gehiago dituela.
Zaharra da benetan.
Barruan ez da inor bizi, eta dena euliz beteta dago. Milaka eta milaka daude, eta ene ustez miloika ere. Zenbat dauden inork ez daki ,ezin delako barrura sartu. Ezineskoa da pauso bat ematea.
Batzutan, oso gutxitan, agian hamar urtetik behin, Itziar sartzen da, ea jasotzen dituen poesiak
edo bertso batzuk. Horko lan batzuk, agian, seirehun edo zortzirehun urte dituzte, nork daki zenbat !
Batzutan, neroni ematen dit sartzeko gogoa. Nik oso harreman ona daukat Euliekin, beno Endaiako Euliekin. Ez dakit Enparantzako Euliak famili berdinekoak ote diren.
Ni garai batean iritsi nintzen Eulien hizkuntza ulertzea eta hitz batzuk esatea ere bai. Ez da hain zaila , denak keinuak dira.
Ba dakizu nola esaten den -egun on-, Eulien hizkuntzan ? Sudurra igurtzen ; sudurra igurtsi behar da eta nahikoa da.
Ez da batere zaila; gertatzen dena da, pazientzi asko behar dela.
Enparantzako komiteak erabakiko du zer egin behar den Eulien etxearekin.

Beno lagun, gutxi gorabehera adierazi dizut, zer den Txurreroen Enparantza.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
BIGARREN ATALAREN AMAIERA
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : SUKARRA

JEXUS MARI RALLA ETA LORITOA


Berriro mugitu behar dugu piska bat. Oraingoan hirugarrenera goaz. Jakin nahi baduzu hemen nor bizi den, berehala esango dizut: Jexus Mari Ralla.
Hau da Enparantzako ardi beltza eta baita ere bertan dagoen nagusi bakarra. Autonomoa da, benetazko autonomoa.
Gaztetan pelotari ona zen. Ondo jotzen zion eskubiarekin eta ez zuen inoiz eskuko minik . Denek bezalaxe bazuen zulo bat, eta berea eskerreko eskua zen.
Ibili zen entrenatzen han eta hemen eta ez zuen lortu bere helburua. Eskerra lotsatia zeukan eta arraroa da benetan, honek zerbait lotsatia izatea.
Aspertuta, pelota utzi , eta hurrengo egunean eskopeta bat erosi zuen.
Bi aldiz pentsatu gabe, bestela ideiak hoztu egiten dira.
Ehizean hasi zen. Txakurra ere ondo entrenatuta zeukan eta egun batean, txakurra oso urduri jarri zen. Normalki txakurra lasaia zen, ez zen errez urduritzen errez, baina egun hartan oso portaera arraroa zeukan.
Inongo motiborik gabe Dendatxoko bidea hartu zuen , eta Jexus Mari bera, isil-isilik atzetik.
Gero, Artzakako eremutan sartu zen, eta aldapa txistu bizian igo ondoren, baserri hori eta Artxipiren artean gelditu zen.
Jexus Mari harrituta gelditu zen. Ez zuen ezer ulertzen.
Bapatean, lorito bat ikusi zuen !
Orduan ulertu zuen dena. Makurtu zen eta pazientzia askorekin, poliki, poliki joan zen hurbiltzen; txakurra baztertu egin zen, ondo apuntatu zuen eta POMMMMMMMM.
Loritoa hil egin zuen !

Hasieran sekulako poza hartu zuen, eta txakurra ere harro zegoen. Gero ordea etorri ziren kezkak, zeren trofeoa erakutsi zuenean, esan zioten, Lorito horrek egundoko garrantzia zeukala.
Lau hizkuntz zekizkien lorito bakarra omen zen. Eta ez hori bakarra, Amazonaseko hizkuntz zaharrena zekien, azkeneko gizakia zela.
Pentsa nola diren gauzak. Amazonaseko hizkuntz zaharrena Artzaka eta Artxipi artean hiltzera etorri zen.
Jexus Mari Egunkarietan azaldu zen hiltzaile handi bat bezela.
Orain arte gertatu zena, orduan gertatzeko nahiko normala zen. Gero gertatutakoa bai izan zela anormala eta larria.
Donostiako Ekologistak Altzara etorri ziren Loritoarenen bila. Disekatzea nahi omen zuten eta San Telmoko museora eraman jendeak ikus zezan.
Eta non jakiten dute loritoa jan egin zuela !
Hura bai izan zela ustegabea ! Hiltzea larria izan bazen, jatea zer izango ote zen ?
Gaisotu egin ziren bapatean ! Batzuk botaka, besteak berriz diarrearekin. Hura bai izan zela une estua.
Hasierako larritasuna pasa zenean, ados ziren hezurrak berreskuratzearekin; ez zen beraien helburua, baino beno, gutxienez, hezurrak ondo garbituta eta bakoitza bere lekuan ipinita...
Ez zegoen hezurrik !!! Txakurrak jan omen zituen denak!!!
Hura izan zen azkeneko errematea. Donostiko epaitegiak Jesus Mari Rallaren atxiloketa agindu zuen.
Zortzi urte edo gehiago, -ez naiz ondo gogoratzen - egon zen klandesnitatean bizitzen.
Etxetik alde egin ondoren, Txurreroen Enparantzara etorri zen bizitzera.
Elizan zulo bat egin zuen. Ez zen oso handia. Ez zuen handia egin beharrik, bakarrik lo egiteko
erabiltzen bait zuen.
Egunez mozorrotuta eta kamuflatuta pasatzen zuen.

Garai hartan Koldo Elizasu Londresetik, bere abokatu tituluarekin itzuli zenean, orduantxe
hasi zitzaion bere egoera aldatzen. Koldok asko lagundu dio.
Zalantzarik gabe bere kasuan, garrantzitsuena izan da, Luis Marik, bere anaiak, Ekologisten Bertso Txapelketako txapela irabaztea. Hori erabakiorra izanda arazoa gainditzeko.
Eta gainditu du. Orain duela hilabete batzuk hasi dela bizimodu normala egiten. Irteten da Enparantzatik kanpora, Astigarragara, Oreretara, berak nahi duen edozein lekura.
Hau ere Enparantzako komitean dago. Batzutan oso gogo gutxirekin joaten da bileretara. Bera ez dago sekula gehiengoarekin eta noski, zer edo zer erabaki behar denean, beti galtzaile ateratzen da.
Ez zait iruditzen denbora luzean iraungo duenik komitean. Alde egiteko gogoak ditu baina...
Joxe Marik ekarri zuen Enparantzara eta Joxe Mari berak hitzegin zuen Patxirekin, Elizan zuloa egiteko.
Mesede batzuk ezin dira diruarekin ordaindu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : EULIEN ETXEA

ESTHER


Berriro ere,zuk eta nik mugimendu txiki bat egin beharrean gaude, txikia, ez gara nekatuko, eskailera batzuk igotzea besterik ez da.
Ester Yustaren etxeko atean gaude. Eta begira nola diren gauzak, ustegabe eder bat izan dugu. Zer topatuko eta alajainkoa, atearen erdian bertsoa edo olerkia bat dago, ez dakit oraindik zer den.
Irakurri behar dut lehendabizi eta gero hemen idatziko dut. Egon piska bat.
Esaten dutenez, idazle onak oso letra txarra dutela eta egia izango da. Ederki kosta zait ondo irakurtzea. Hauxe jartzen du:

Bizia lagun
Sagar handi bat da,
zenbat eta handiagoa hobe,
horregatik ez zaitez bizi
egunero koska egin gabe,
bestela,
sagarra usteldu egingo da
eta zu ere.

Oso polita da bertso hori. Dena den, neri ez zait animatu behar sagarrak jateko.
Ea nondik hasten naizen, emakume gazte honen bizia kontatzen.
Esther izatez ez da txurrrera. Gertatzen dena da, ba hona etorri zela bizitzera, Altzara nahi dut esan. Hemen jarri zen bizitzen eta Altzatarrak edo bertan bizi direnak, ez daukate debekatua Enparantzara sartzea eta horrela, egun batean, berak ikusten zuen Luis Mari eta hurrengo egunean, Luis Marik ikusten zuen Ester, horrela joan zen korapiloa egiten.
Gero zer gertatu zen ? Ba Joxe Marik jakindu zuela ,Esther sikologa zela eta ez hori bakarrik, bost hizkuntz primeran menperatzen zituela: Euskera, Alemana, Txinoa, Ingelesa eta Japonesa.
Ez ditu edonorrek bost hizkuntz ikasten. Gainera, beste lau dialekto ere badakizki; badakit laurak Latinaren dialektoak direla, baina hala ere ikasi egin behar dira: Frantsesa, Gastelania, Portugesa eta Italianoa.
Jakinduri handi horrengatik, bera da Enparantzan arduratzen dena, sartzeko baimen-agiria, nori eman eta nori ez.
Mundu osotikan idazten dute, hona etortzeko-baimenak eske . Batzuk, gutxiengoa, turismoa egitera etortzen dira, eta beste batzuk, sendatzera..
Konturatuko zinen, hemen gaisotasun denak sendatzen direla eta esaten dudanean denak, dira denak. Egia da, adibidez minbizia dutenen artean, ehuneko larogeita hamasei sendatzen direla; bihotzeko gaitzak berriz ehuneko larogeita hamazazpi; ergelkeria, ehuneko laua sendatzen da eta ez da gutxi.- mundu osoan ez da inon sendatzen ehuneko bitik gora.
Ezintasuna, ehuneko larogeita hemeretzian sendaten da eta larogeita hamar urtetik bera dutenen artean, ehuneko, ehuna.
Bizkarreko lesioak denak sendatzen dira. Hemen ez dago begi arazorik; inork ez ditu betaurrekorik erabiltzen.
Hau dena lortzeko, hau dena gozatzeko, diru pila gastatu behar da eta hor dago Txurreroen Enparantzaren arazo handiena. Eta baita ere Estherrentzat.
Esterrek, nahiz eta oso azkarra izan, batzutan bere hanka-sartzeak izaten ditu eta hanka sartze bakoitzean, Enparantzak diru pila galtzen du.
Hasieran, nagusi handiak diruditenek, azkenean ez dira hain handiak eta ezin dute ordaindu hemengo prezioak. Kontuan hartu behar da, hemengo faktura batek, gehienetan bost zero dituela eta batzutan sei eta beste batzutan...
Egoera larri honetatik irteteko, ez daki garbi zer egingo duen.

Orain dela urte batzuk, dena utzita, alde egin zuen Estatu Batuetara. Han egon zen bolada batean .
Handik hona ibiliaz, azkenean Las Begas aukeratu zuen bizitzeko.
Han badago euskaldun bat, Casino dezente dituena, -uste dut hamalau direla- . Esther berak bakar-bakarrik manejatu zituen denak, inongo arazorik gabe eta normala da.
Casinoko lana eta Enparantzakoa arrunt ezberdinak dira; hara jendea dirua jokatzea joaten da eta hona aldiz, sendatzera etortzen dira .
Norbaitek, sendatzen denean, ez baldin ba du dirurik ordaintzeko, zer egingo diozu, berriro gaisotu ?
Hori ezin da egin. Horregatik, gauzak aurretik egin behar dira ondo.
Baina nola jakiten da ziur, Filipinasen bizi den dirudun batek, lO.OOO.OOOOOO dolar dituen edo lOOO.OOO.OOO.OOO dituen; bi zero gehiago dira bakarrik, eta ez da asko.
Utziko dugu Esther lasai pentsatzen, erabakia lasai har dezan. Ez da batere logikoa, berarentzat hain garrantzitsua den afera, zirti zarta erabakitzea.
Ni behin baino gehiagotan egoten naiz asuntu honi bueltak ematen eta beti iristen naiz
ondorio berdinera : oso kezkagarria dela bikotearen artean egin duten banaketa.
Ehun eta hamaika urte ez da bizi osoa, gero ere izango dute denbora elkarrekin egoteko...
Las Begas asko gustatzen zaio.

-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : JEXUS MARI RALLA ETA LORITOA

LUIS MARI


Eta orain mugimendu txiki bat egingo dugu, aldameneko etxera joateko. Arteagaren esker aldean ,Goikoetxea dago. Hor bikote bat bizi da, Udaletxeko komitean dagoena: Luis Mari Ralla eta bere emaztea Ester Yusta.
Bikote hau ez da berezia, eta ez dakit zer den, zeren orain dela denbora gutxi banandu egin dira ehun eta hamaika urterako. Justu- justu ehun eta hamaika, ez egun bat gehiago, ez eta bi aste gutxiago.
Pentsatzen jarrita, ba dago jende kapritxosua !
Kalean normal normal portatzen dira. Ez du ematen haserre daudenik, baina biak aparte bizi dira; senarra lehendabizikoan eta emaztea bigarrenean.
Enparantza honetan ez da ezerrekin harritu behar, dena normaltzat hartu behar da.
Senarra, Luis Mari, ogibidez mekanikoa da eta zer gertatzen da, ba, hemen ez dagoela lan askorik. Holandatik etortzen den esnea piska bat zaindu, gero beste txorakeriren bat eta gauza
gutxi .
Berak planteatu zuen bere asuntua Udaletxean eta bilera batzuk egin ondoren, Udaletxeak galdetu zion ia onartuko zuen Enparantzako sindikalista izatea.
Mila bira eman zion bere buruari eta azkenean baietza eman zuen.
Orduantxe izan ziren Enparantzaren historian istilurik handienak.
Luis Mari sindikalista eta bere anaia Jexus Mari, Enparantzan dagoen nagusi bakarra !
Hobe dut isiltzea.
Ze sestrak antolatzen ziren orduan.
Pentsa noraino joan zen asuntua, Joxe Marik dimititu egin zuela.Txurreroen Enparantza bi hilabete egon zen Alkaterik gabe.
Nola edo hala, poliki -poliki joan zen baretzen ekaitza eta bapatean Luis Mariri bururatu
zitzaion : “eta ni, zergatik ezin dut izan Enparantzako Ekologista ?“
Eta zergatik ez ?
Enparantzan zuhaitz asko daude, batzuk munduan, bakarrak direnak.
Adibidez, amabirjin sagarrak,dauden minbizi denak sendatzen ditu eta sagar batekin nahikoa da
Enparantzan ez daude zuhaitzak bakarrik, baita ere lore pila.
Luis Marin etxean ia ia ezin da atea ireki. Dena, baina dena, etxe osoa dauka lorez beteta..
Hemen batek baino gehiago esaten du, Esterrek horregatik alde egin duela etxetik, ezin zuelako etxe barruan pausorik bat eman.
Ohean dauka zati bat, txikia, ez ohe osoa, lurrez beteta. Lur oso ona eta berotasunarekin
sortzen da lore txiki bat, oso berezia. Hain berezia da lorea, nahikoa dela piskat igurtzea buruan,
bizi osoan ile pila izateko. Hemen ez dago burusoilik.
Honera egunen batean etortzen ba zara, -eta etorriko zara, ez bait dago batere urruti, Oreretatik eta Donostaitik hamar minutura dago, konturatuko zara egia esaten dudala.
Gehiago esango dizut. Burusoila baldin ba zara, aterako zara hemendik ile pilarekin, eta ez hori bakarrik, langilea baldin ba zara osabidea dohainik izango da
Hauxe da produkto bakarra Txurreroen Enparantzan dohainik dena.
Dohainik momentuz, espabilatu zaitez, bestela...
Luis Marik bere anaiarekin sekulako eskandaluak izaten ditu horregatik. Gutxienez hogei mila dolar kobratu beharko lituzkela igurtzi bakoitzagatik.
Gutxienez hori eta honerako oso merkea da.
Jexus Marik ez dio zalatzen; dena den gero eta jende gehiago daki eta ez nintzateke batere harrituko, aurten bertan lehertzea asuntu hori.

Laister izango da ,
MUNDU OSOKO EKOLOGISTA EUSKALDUNEN BERTSO TXAPELKETA .
Luis Mari urtero joaten da. Aurten Argentinan izango da.
Hara joan baino lehenago, etxeko giltza Joxe Mariri utzi beharko dio eta agian honek esaten dio anaiari emateko. Txapelketa luzera joanda ere, ez da izango hilabete bat baino Gehiago. Oraindik ez da ezer jakingo.
Lehengo urtean Luis Marik irabazi zuen txapela. Irabazi zuen, baina ederki kostata, ez pentsa xamurra izan zenik.Txileno batekin sekulako lehia izan zuen !
Azkenean afaltzea joan behar zutela eta berari eman zioten Txapela.

Txantxangorria negu beltzean
Ez da isiltzen kantari
Zuhaitz gainetik pozez beteta
Deitzen Udaberriari.
Pertsonak ere deitu behar dio
Goizero Eguzkiari
Argia beti iristen zaio
Bizia maite duenari.

Bertso honekin eman zion amaiera lehengo urteko Txapelketari. Aurten hobe du badaezpada,
lehengo urteko txapela jantzita eramatea.

-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : ESTHER

ITZIAR , SORGINA



Anaiak tabernatik ateratzen garenean, berehala eskubira ate bat dago eta hori, kobazuloaren hasiera da. Hortxe bizi da Enparantzako sorgina, Itziar Uzkiano, Ixabelen ahizpa.
Jartzen bazara atetik ondo begiratzen, konturatuko zara, atean olerki bat idatzita dagoela.
Nik askotan irakurri dut eta buruz dakit.

Ezin da argia ikusi
Izarrei begiratu gabe,
zeren, nahiz eta egia
naturaren fruitua izan,
egunsentia sentitzeko
maitasunean sinistu egin behar da.


Itziar, oso erromantikoa da, eta oso gozo-zalea. Egia esaten baldin badizut, ez dakit nondik hasi ere Itziarren historioa kontatzen.
Hemen esaten dutenez, orain dela bost ehun Zugarramurdin erre zuten. Inkisizio garaian,
jendea sendatzen ibiltzen omen zen eta noski, sorgintzat hartu zuten. Nere ustez ez ziren
tronpatu.
Handik, ehun eta berrogeita hamar urte geroztik, berriro jaio zen, Brasilen, Amazoniaren erdian. Han ez zuten erre, baina ederki prejitu zuten. Suge pozointsu batek, pozoia kentzen ari zitzaiola, koska egin eta hil egin zuen.
Konfidantza gehiegi du bere buruarekin eta gero...
Handik urte batzuetara Paris ondan jaio zen berriro .Han ez dakit zuzen zer pasa zen, baino ziur nago zer edo zer gertatu zela, zeren hau dabilen lekuan beti gertatzen da zerbait.
Kontua da, handik ihesiz irten zala eta nora joan ? Ba, pentsatuko duzu nora joango zen,
Zugarramurdira.
Herri hortatik mugitu gabe berrehun eta berrogeita hamazortzi urte daramatza. Agian, gehiago . Berak ere, ez daki zenbat urte dituen.
Beno, gauza bat garbi utzi behar dut: honek ere hogeita hamairu urte dituela. Enparantzako komitekoak, denek , adin hori dute.
Nahiz eta sorgin handia izan, -hori inork ez du zalantzan jartzen-, Itziarrek beste lan batzuk
egiten ditu Enparantzan. Adibidez sikologa bezela.
Oso garrantzitsua da turisten perfila ondo asmatzea, adibidez, gezurra edo egia esaten duten jakiteko. Hona idazten duten batzuk oso dirudunak direla esaten dute eta gero, ba askotan ia-ia txiroak dira. Txiroa izatea ez da akats bat, gertatzen dena da, Enparantzan jende diruduna behar dela.
Itziarrek denbora piskat libre duenean, atzerrira joaten da erakusketak egitera edo Unibertsitatetan konferentziak ematea edo auskalo zer !
Lehengo urtean Katalunatik deitu zuten. Dirudienez, hilabete asko zeramaten euriaren faltan eta nahikoa izan zen bera hara joatea, euria hasteko. Denbora piskat gehiago egin zuen, urtegiak dezente bete arte eta gero berriro etxera.
Hori gutxitan egiten du. Joxe Mariri ez zaio gustatzen horrela alde egitea. Gustatzen zaiona da,
hemen norberak bere lana ondo egitea.

-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : LUIS MARI

MARTXELO " HANDIA "



Enparantzaren deskribapena jarraituz, esan behar dizut, hilherri aldera kokatuta, sekulako
parking bat dagoela. Ez dakit zenbat auto kabitzen diren bertan ! Hobe kontatzen ez hastea.
Parking horren gainean, ikusiko duzu lur eremu handia bat, oso handia gainera eta hori da edo izango da Ezeiza Auzoa. Hortxe eraiki behar dituzte etxe bizitzak Altzako biztaleentzat.
Josetxok garbi esan zuen: " Etxe bizitzak egin behar dira eta dohainik " !
Hori da beste arazo ikaragarria Enparantzako Udaletxearentzat. Urteak goraka doaz eta Ezeiza Auzoan ez da sekulan grua bat azaltdu.
Orain itzuliko gara Enparantzaren bihotzera. Hor ikusiko duzu Arteaga etxea eta horren azpian, eskubiko aldean Anaiak Taberna.
Taberna honek histori asko ditu eta oso luzea izango litzake denak kontatzea.
Lau Haizetako bezero askok hona etortzen dira eta bertako nagusiek gauza pila antolatzen dituzte. Adibide gisara aipatuko dut Iraileko mus txapelketa.
Europan eta gaur egun mundu osoan, oso ezaguna da hemengo mus Txapelketa. Hemen irabazten duena, inork ez du zalantzan jartzen, munduko txapelduna izango denik.
Hemen ezagunak eta ezezagunak irabazi dute txapela . Ezagunen artean ...a bai, aipa dezakegu
Marchelo Mastroniani, Marchelo Handia. Zein gustora etortzen zen hura Enparantzara !
Martxelok, Altzako lagun batekin,- Artxipirekin- ,hiru txapel irabazi zituen eta begira nola diren gauzak : Sofia Loren aspertuta egoten zen, ea noiz bukatzen ziren saioak eta egun batean
hauxe esan zuen ”nik ere ikasi behar dut musean”
Eta ikasi zuen, bai horixe ! Lau urte segidan irabazi zuen Tomas Esnaolarekin, Munduko
Txapelketa.
Zahartzen ari naiz, lehengo kontuak bakarrik kontatzen ditut eta hori martxa txarra da.
Beno, denen artean indartu beharko dugu Enparantza. Sortuko dira anekdota berriak.
Oraindik jende pila etortzen da; batzuk artistak eta besteak ere.
Mundu honetan diru gutxirekin ondo xamar bizi dena, ez da artista makala !

-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : ITZIAR, SORGINA

SIR WINSTON CHURCHILL



Lehengo garaiak aipatu ditut eta anekdota bat etorri zait gogora. Wiston Churchill Enparantzara etorri zenean, asmo bakar bat ekarri zuen, erretzeari uztea.
A zer buruko mina jarri zion bat baino gehiagori !
Orduan hemen ez zegoen ezer hori lortzeko.
Ixabel gaztea zen,oraindik ez zegoen formatuta eta Itziar berriz, Zugarramurdin bizi zen.
Eta Churchillek milioi dolar zeuzkan eskuetan.
Eta zer egin ? Egunero antolatzen zuten zerbait Churchill ez aspertzeko. Ondo jaten zuen, baita edan ere, eta erre, harrapatzen zuen guztia.
Gauetan afaldu ondoren, gorputzak erretzea eskatzen zion eta berak, pururik ekarri etzuenez, hemeng otabakoa erre zuen bolada batean.
Asuntua luzatzen zihoan. Inork ez zuen soluzioa aurkitzen eta azkenean planteamentu bat bota zuen mahai gainera :

“ekarri dudan diruarekin, ahal dut zerbait etxera eraman ?“

Udaletxea bildu ondoren, berarekin mintzatzea erabaki zuen. Churchillek gauero Anaiak tabernan afaltzen zuen. Normala zen bezala, Alkatea joan zen berarekin hitzegitea.

--Gabon Winston.
--Kaixo Joxe Mari.
--Etorri naiz zurekin hitzegitera. Nahi dugu jakin, zer nahiko zenduke hemendik eraman?
--Astoa.

Joxe Mari erabat harrituta gelditu zen, ezin zuen sinistu entzundakoa.

--Astoa ?
--Bai, bai, astoa, Starlux.
--Astoak ez du balio milioi dolar gizona¡
--Neretzat bai. Nik hamar milioi ordaintzeko prest nago Starluxengatik..

Enparantzako Alkateak ez zekien non sartu, hura bai izan zela ustegabea !
Bapatean alkandora kendu egin zuen. Hura zen beroa, hura !
Denbora aurrera zijoan eta zerbait erantzun behar zuen.

--Eskerrik asko egin diguzun eskeintzarengatik, baina Starlux ez dago salgai. Alde batetik Errefuxiatu Soziala da, eta bestetik asto hori , Txurreroen Enparantzaren zati handia dalako.
--Ulertzen dut. Posible dut beraren gainean Enparantzari itzulia bat ematea?
--Ondo ezagutzen duzu, berezi xamarra da.
--Intelijente guztiok berezi xamarrak gara.

Eta han joan zen Wiston Churchill, Starluxen gainean. Hura bai izan zela ikustekoa !
Bizian ba daude anekdota batzuk, ezin direnak sekula santan ahaztu eta hau, hoiretako bat da.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : MARTXELO " HANDIA "
-

LAU HAIZETA "HOTELA"





Zuhaitzak utzita, beheruntz joko dugu piska bat, Herrera aldera, baina lasai, ez dugu haraino jaitsi behar; hemen bertan dago Enparantzako Hotela: Lau Haizeta.
Lau Haizeta orain dela urte batzuk, taberna bat zen, taberna oso ezaguna, Martillun bezala. Josetxok diru pila hura bidali zuenean, taberna, Hotel handi bat bihurtzeko agindu zuen eta non izan behar, ba, Txurreroen Enparantzan. Non bestela !
Oso logikoa zen, betiko nagusiek Hotel berriaren kudeaketaz arduratzea. Martxelok eta Mari Kutz dira, Lau Haizetako seme-alabak.
Gertatzen dena da, inork ez dakiela nola konpontzen diren diru kontuetan Joxe Marirekin, zeren Hotela beste dena bezalaxe, Udaletxearena da. Enparantzan dagoen guztia Udaletxearena da; hemen pribaturik ez dago ezer.
Beno, azalpen horiek eman behar nizkizun, zeren bestela gauza batzuk ulertu gabe geldituko zara eta agian, azalpenekin ere bai, baina beno, gutxienez saiatuko gara lan txukuna egiten.
Lau Haizeta, lehen esan dudan bezela, Enparantzako Hotela da. Horrela esanda badirudi errepekikatzen naizela, baina ez da horrela. Hotela da, lau Eraikuntz handiak, bakoitzak mila gelakoa . Hemen, inguru hauetako Hotel handiena da.
Lan kolpe handi batean, adibidez Udaran, -hemen beti da udara baina ulertzeko-, gutxi gorabehera hamazortzi mila bezero egoten dira. Batzutan, gutxitan, hogei mila baino gehiago.
Japonesak etortzen direnean, sekulako jendetza etortzen da. Badakite hemen ahal dutela
sendatu. Diruari ez diote begiratzen, badakite famili bakoitzak berrehun mila dolar utzi beharko dituela hemen. Hala ere oso pozik joaten dira eta ez hori bakarrik, propaganda egiten dute beste batzuk etortzeko.
Lau Eraikuntza horien erdian, hogeita bi piszina daude eta horietatik hamalau gaisotasunak sendatzeko dira. Hona etortzen diren turista gehienak, bizkarreko minarekin etortzen dira
eta harrijasotzaileak baino bizkar sendoarekin itzultzen dira etxera.
Oso sistema erreza eabiltzen da. Piszina horietan ez dago urik; hondarra besterik ez dago eta hondar gainean egin behar dute igeri.
Egunero lau ordu egin ezkero, bizkarra ederki zuzentzen da.
Beste batzuk etortzen dira, ezin dutelako lorik egin. Hori ere ez da gaisotasun gozoa.
Horretarako piszina berezia bat dago, handi bat. Zehaztaspenetan sartu ezkero, esango dizut harresiaren ondoan dagoela.
Piszina hori, egunero betetzen dute. Ez dakit zenbat Martini kamioi sartzen dituzte eta ez hori bakarrik, beste kamioi mordo Oportoerekin.
Batzuk bertan hartzen dute lo. Eskerrak Hotela oso ondo ekipatua dagoela. Gezurrik esan gabe, hemen egongo dira ehun bat gazte, neska eta mutil, primeran igeri egiten dutenak.
Zerbait anormala gertatzen denean, salto egiten dute piszinara txistu bizian. Lau Haizetan ez da ezer falta.
Pena da lehen, orain urte batzuk, jende gehiago etortzen zela. Onartu beharrra dago Enpararantza garestia dela. Soilik, dirudunak ahal dute etortzea.
Hori da duen alde txarra; alde ona aldiz, bikote batek ematen dituela etxera hilero hilero berrogeita lau mila dolar.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : SIR WINSTON CHURCHILL




JESUS MARI ATORRASAGASTI, MIRASUN BASERRIKOA


Beno, ahaztu zait esatea, Starluxen egoeran, zerikusi handia izan duela pertsona batek : Jexus Marik. Bera izan da, azkeneko urtetan astoa zaintzen arduratu dana eta eskerrak.

Jexus Mari Atorrasagasti, Mirasun baserriko semea, egun batean Kubara joan zen pelotan jolastea. Palarekin ondo jokatzen zuen ; pelota bi eskuekin ongi jotzen zuen, tantoak ere, bi eskuekin egiten bazekien, eta frontoian ongi kolokatzen. Hitz gutxitan esanda, pilotaria zen eta inguru hauetako onena.Kubara iritsi zenean, segituan konturatu zen, han ez zeukala zer egiterik; ezberdintasun handia zegoen bera eta besteen artean. Partiduak bizitasun piskat izateko, jokatu behar izaten zuen hiruren aurka edo bestela, bera eskerrarekin bakarrik eta gainera, sakeak arerioei emanda.
Ez zegoen modurik jarraitzeko. Etsita, Euskal Herrira itzuli nahian zebilela, hara non, norbaitek, hango tipo garrantzitsu batek, proposatzen diola ,beisbolen ikasten hastea, hango Federazioak dena ordainduta. Ez zekien zer egin.
Kontua da, azkenean erabaki zuela ikastea. Hasi ba zen, hasi zen. Hamabost egunetan ikasi zuen eta palaz hain trebea izandu zenez, jarri zuten makilarekin pelota jotzen.
Ez dakizu zer sestra antolatu zen ! Lehendabiziko partiduan, bi pelota uhartetik kanpora bota zituen. Bat Jamaikan aurkitu zuten, eta bestea Miamitik zazpi metrotara.
Bertako arrantzaleak manifestaldiak egin zituzten, ez zegoela eskubiderik beraien ogia jokoan jartzeko.
Eta zer egin orduan ? Palaz, eskuak lotuta jokatu behar zuen, beisbolen berriz Australiara joan beharko zuen jolastera. A zer panorama zeukan !
Baina bizitza honetan, askotan gertatzen den bezela, ez dira argi denak batera itzaltzen.
Altzatik bidalitako eskutitz bat jaso zuen. Ez zuen segundo bakar bat galdu irekitzen. Joxe Marik, Enparantzako Alkateak idazten zion.
Bertan, Enparantzaren egoera adierazten zion. Ez zegoela arazo handirik salbu arlo batean, hau da, Xtarluxen portaeran. Astoa, bere bizi osoan egosgorra izan dala eta berotzen denean gehiago oraindik. Badirudi , igande askotan, Enparantza turistez beteta zegoela, edaten zituela lau Martini balde eta gero ilunabarrean beste hainbeste Txanpaiñarenak. Eta noski, gauean nork agintzen zion txabolara isil isilik sartzeko.
Oso zaila zala egoera hartan jarraitzea, turistek gauean lo egin nahi zutelako.
Eskutitzaren bukaeran azaltzen zion, berarekin pentsatzen zuela Starlux zaintzeko; auzo berdinekoak zirenez, aspalditik ezagutzen zirela eta..abar.
Jexus Marik ez zuen bi aldiz pentsatu: ”Ba niak eta kitto¡”

Geroztik hemen dabil eta aitortu beharra dago, bere lana oso ondo betetzen duela.
Starlusek izaten ditu egun bereziak, mundu guztiak bezela, baina tira, gaur egun oso portaera ona dauka.
Lehengo aldian baino, oso lasaia dago eta hori zan behar zuena, lasaitzea

-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : LAU HAIZETA " HOTELA "

STARLUX


Ez dakit nondik hasi explikatzen asto honen historia.
Luzea eta beldurgarria da benetan.

Duela urte asko, ni haurra nintzenean, Altzan bizi nintzen, Sindikato etxean. Gure auzoan bazeuden eta badaude oraindik baserri batzuk; horietako bat, Sius da. Baserri hau Sindikato ondoan dago, bidea pasa eta Siusen zaude. Normala den bezela guk harreman handia genuen, bai gurasoekin, bai seme-alabekin. Pili, gazteena nere adinekoa da.

Egun batean, beste askotan bezalaxe, Juan Zurutuza, baserriko aita eta ni, belarra moztea joan ginen; bera segarekin eta ni eskobariarekin. Juan, hasia zen segatzen eta ni hasieran begira nengoen lasai,. Erreparatu nintzen Starlux (Siuseko astoa) gure ondoan zegoela. Nik ez nion bestelako garrantzirik eman, ez bait zen lehendabiziko aldia. Ni, etxeko besteak bezalakoa nintzen.
Pasa ziren minutu batzuk, ni hurbildu nintzen piskat gehiago eta bapatean, izterretik heldu ninduan. Juanek suertatutakoa ikusi zuenean, hor hasten da eroa bezela astoari jotzen. Astoak ni askatzen ez ordea. Sardea hartu eta lepotik sartzen zion behin eta berriro; odola botatzen hasi zen, gero eta gehiago. Horri eskerrak zeren bestela ez ninduan utziko alde egiten.
Askatu nintzenean, Juanek begiratu zidan izterra eta ez nuela ezer esan zidan, lasai egoteko. Lasai, ez nengoen oso lasai.
A zer sustoa eman zidan asto atorrante horrek ! Juanek ez zuen sustoa bakarrik hartu, berak disgustoa ere hartu zuen eta ez txikia. Astoari sekulako egurra emanda, lortu zuen Starlux lurrera botatzea. Astoa nahiko gaizki zegoen, eta orduan iritsi zen hiltzeko momentua.
Sega ondo zorroztu ondoren, lepoa moztu nahian aritu zen, baina ez zen lan erreza. Starlux mugitu egiten zen. Geldik egon ezkero ba zekien zer zetorkion. Odolez blai egon arren, ez zegoen hila, bizirik zegoen oraindik. Beste saiakera bat egin beharra zegoen . Juan prestatu zen eta astoak bazekien bere bukaera zela. Berriro arrantzaka hasi zen, sekula baino indartsu. Ez dakit nondik ateratzen zituen indarrak. Bere heriotza oso hurbil zegoenean, Antxoni, Juanen emaztea, hor azaltzen da garraxika malda behera.

--Juan, Juan !!

Bere senarra jiratu egin zen. Antxonik segundo batzuk irabazi zituen.

--Ez hil , ez hil!!

Sekula ez dut ikusi Antxoni hain urduri, ezin zuen hitzegin. Ahal zuen bezela moldatu zen.

--Ez hil mesedez !!
--Ba al dakizu zer egin duen? Santitxori ia-ia hanka mozten dio.
--Bai, bai, pentsatzen dut zer edo zer larria egin duela. Zu horrela jartzeko!
--Larria ? Hamar urteko haurrari hanka moztea !!
--Etxetik botako dugu, baina ez hil mesedez.
--Etxetik bota bai, baina itsasora !!
--Juan utzi ezazu Starlux nere eskuetan, nik bilatuko diot beste lekuren bat.

Eta horrela ekarri zuen Antxonik , Starlux, Txurreroen Enparantzara.
Geroztik hemen bizi da. Errefuxiatu bat bezela bizi da, hemendik inora joan ezinik.
Hasieran egon ziren arazo batzuk, zeren ez zekiten ze baimen eman; errefuxiatuarena baina, zer errefuxiatu motarena ?
Azkenean Joxe Marik eman zion titulua: Errefuxiatu Soziala eta kitto.
Eta eskerrak Errefuxiatua dela, bestela espetxean egon beharko luke.
La Hayako epaitegian, erdi-erdian bere argazkia dago. Ez dakit zenbat aldiz saiatu diren atxilotzen, gutxienez, hogei bider bai.
Starluxen aurka ezin dute ezer egin; hemen abereen demokrazia ezin du sartu. Txurreroen Enparantza Errepublika Independientea da, eta hemen agintzen duena Alkatea da : Joxe Mari Labaka.
Lasai bizi da bai, Antxoniren astoa. Badaki hemendik ez dutela inora eramango; gainera neurri batean maitatua sentitzen da. Hemen bertan ez du inongo arazorik, baina hemendik kanpo, harakin handi bat bezela ikusita dago. Ez da inora joaten eta kitto.
Bere txabolan oso zoriontsua da. Nahiko handia da berarentzat, beti oso garbia edukitzen du, jan eta edan primeran egiten du, osasuna kristorena dauka, hogeita hamairu urte besterik ez ditu, eta zer gehiago behar du ?
Gauza bat ez zaio batere gustatzen. Lepoko orbainak erakustea edo norbaitek ikustea. Hori ezin du jasan: zer amorru hartzen duen !!
Manchesterren elastiko gorria erabiltzen du beti jantzita; goizero, jazten du elastiko garbia bat. Txabolan ba ditu gutxienez hogeita hamar. Txabolaren atean Boby Charltonen argazkia dago. Manchesterren jarraitzaile sutsua da.

-------------------------------------------------------------------------------------------------

SENDA - ZUHAITZAK


Bi iturri eder horien ondoan, Enparantzako zuhaitzak daude. Oso zuhaitz ederrak dira eta oparoak fruituak ematen. Hemen daude munduko gerezi onenak, anpolariak, arazo sexual guztiak konpontzen dituztenak. Beste gehigarri batekin nahastuta noski. Sagarren artean, amabirjin klasekoa, dotorea benetan,minbiziaren aurka dagoen sendagai onena da. Eta haranak zer esanik ez; libratzeko ez dago ezer hoberik. Haran bakar batek, barruko guztiak garbitzen ditu. Baina haran xume horrek hogeita bost mila dolar balio ditu.
Enparantzak horixe du, garesti xamarra dela. Hala ere jendea ez da hainbeste kexatzen. Hamar urtetan libratu ezinik egon dena, gustora joaten da hemendik, oso gustora gainera.
Muxikarekin berdina gertatzen da. Batzuk iristen dira hona pausorik eman ezean ,zango minarekin, besteko ezin mugitua eta muxika bat jan eta gai dira Milaneraino korrika joateko.
Hemen mirariak gertatzen. Orain explikatuko dizut zergatik:

Zuhaitz hauen gainean, plastikosko teilatu bat dago. Justu plastiko horren azpian tubo batzuk daude eta tubo horietatik esnea pasatzen da. Holandatik bidaltzen duten esnea.
Esnea, otza zetorrenez, Ixabelek eskatu zion Luis Mari Rallari, bera baita hemengo teknikoa, makinaren bat egiteko esne hori berotzeko. Luis Marik ongi bete zuen agindua. Tramankulu galanta hortxe dago.
Gero Luis Mari berak botatzen dio esneari auskalo zer eta esne horri esker, Enparantzako zuhaitzek urte osoan ematen dituzte fruituak.
Jexus Mari Atorrasagastik egunero jartzen du makinaria martxan. Goizeko seiretan pizten du eta gutxi gorabehera eguerdia arte, egoten da ureztatzen Enparantzako zuhaitzak.
Horrela esanda ez da oso zuzena, zeren zuhaitz guztiek ez dute tratamentu berdina. Adibidez pikuak, eguneko hogeita lau orduak behar ditu ureztatzen.
Pentsatuko duzu zer diru pila behar den egunero ! Holanda ez dago Oiartzunen ondoan.
Jo ta ke, dirua bukatu arte !
Ez da bukatuko, lasai egon. Joxe Marik biatza sudurrean sartzen duen bitartean, ez dago beldurrik. Enparantza bizirik iraungo du. Eta pikuaren ondoan dagoen asto hori hil arte, Enparantza ez da hilko.

-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : STARLUX