ENPARANTZAN DIRUA USTELDU EGITEN DA.


Panorama hau ikusita, Komiteak, Alkatearen borondatearen aurka, bilera bat antolatu du gaur.
Komitearen alde eskertiarrena, Luis Mari Ralla, Koldo Elizasu eta Ixabel Uzkiano bultzatu diete besteei zerbait egitera.
Aurpegi luzeak ikusten dira mahai inguruan. Komiteko bi talde bakoitza, bere lekuan eseri da, Alkatea berean.
Badaezpada lehio eta ate denak itxi egin dituzte, larehun Udaltzain bilera zaintzen daude. Ez da ezer larririk gertatuko, baina…
-- Lagunak, zerbait larria, oso larria esan behar diat. Alkatea oso urduri dago.

Inork ez du ezer galdetzen. Jakinmina izugarria da areto honetan.

-- Txurreroen Enparantzan ez zegok batere dirurik eta hamabost bilioi dolar zor dizkiagu.

Hau bai dela lehergailu atomikoa!!!

-- Barkatu oso urduri negok. Ez dituk hamabost bilioi, hogeita bat baizik. Arrasateko Kutxari zor zioagu sei bilioi.

Hemen denak aho zabalik gelditu dira, oraindik inork ez du erreakzionatu eta ez da harritzekoa. Hau bai izan dela ustegabea.
Lehenengoa mugitzen, seguraski bere karakterragatik Jexus Mari Ralla da.

-- Zer gertatu duk? Nola iritsi gaituk ondamendi hontara?
-- Enparantzan dirua usteldu egiten duk. Azken urte hauetan hamasei bilioi usteldu egin dituk.
-- Baina zer esaten ari haiz? Nola utzi duk hainbeste diru usteltzen? Baina, baina...

Hemen inork ez du ulertzen Alkateak esan duena.

-- Hi baino, hori egia duk – beste Jexus Mari, Mirasungoa da orain – nola ez duk lehenago esan, orain zer egin behar diagu?

Inork ez daki zer egin behar den. Joxe Mari lur jota dago. Nere ustez hau da bere biziko momentu txarrena eta gogorrena.

-- Nik gauza bat garbi utzi nahi diat denen aurrean : nik ez diat zentimorik lapurtu. Dena joan duk poliki poliki usteltzen.
-- Poliki poliki usteltzen - Estherrek bere haserrea erakutsi du – hainbeste denboran ez duk izan inoiz erreakzionatzeko indarrik !
-- Aldatuko zela egoera, hori pentsatu dinat beti. Gero gainera, dirudunen artean ez zegon pertsonarik, horrekin ere diru pila galdu dinagu, hamabi bilioi gutxienez.

Komiteko kideak oso ondo dakite Alkateak esan duena, azkeneko boladan oso kopuru txikia lortu du Hilezkortasunak.
Ziur nago, isiltasun momentu honetan, denak ari direla egiten galdera berdina : eta orain dirurik gabe, zer egin behar diagu?

-- Nik idei bat diat – Luis Mari Rallak ez du dena beltza ikusten – ahal diagu fruituekin saiatu. Zer iruditzen zaizue ?
-- Fruituek ez ditek dirurik ematen. Faktura handiak ordaindu behar dituk, diru erdia Elizan gelditzen duk, eta azkenean.... Enparantza txikia duk.
-- Joxe Mari nik diat idei bat oso ona : guk egingo diagu dirua!
-- Zer esan dun Itziar?
-- Guk egingo dugula dirua.

Orain dela gutxi lehergailu batek estanda handia egin baldin ba du, oraingo lehergailua ez da atzean gelditu. Nola aldatu diren hemen aurpegiak!
Ezkortasuna bapatean baikortasuna bihurtu da. Tristurak alde egin du.

-- Itziar nola egingo dinagu guk dirua?
-- Mundu guztia bezela Joxe Mari, paperean. Paperean egingo dizkiagu hamar dolarreko txartelak eta ehun dolarrekoak eta bostehun dolarrekoak.

-- Itziar hori dirua falsifikatzea dun? – Bere ahizpari ez zaio hainbeste gustatzen.
-- Zergatik dun falsifikatzea? Nola pentsatsen dun egiten dela dirua Alemanian edo Txinan?
-- Baina hoiek Gobernuak ditun eta ezin diten gainera nahi duten dirua egin. Gu Enparantza bat gaitun.
-- Gu gaitun Txurreroen Enparantza
. – Joxe Mari sartu da tartean- Zenbat diru ahal dinagu egin ?
-- Hi haiz hemengo Alkatea, hik esaten deken kopurua egingo diat nik.
-- Adibidez .....10.000.000.000.000.000.000.000.000. Bilioi dolar.
-- Eta 100.000.000.000.000.000.000.000.000. dolar nahi ba duk.
-- Egon ari piskat, ni hainbeste zerorekin galdu egiten naun eta
.

Hau buru haustea daukana Joxe Marik. Kalkulo gogorrak egiten dabil.

-- Ba zekinat zer egingo dugun. Aurretik ipiniko dinagu hogeita hamairu zenbakia eta atzetik, hogeita hamairu zero
33.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000 dolar.
-- Legalki ahal dinagu eduki arazo txikiren bat?
-- Bai, baina ez orain, agian hemendik bost mila urtetara . Ordurako kolorea….
-- Ordurako turismotik biziko gaitun. Atera Txanpaina, bilera bukatu dun. GORA TXURREROEN ENPARANTZA!!!!
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : PAPER GUZTIAK LEGALAK DITUK

1 comentari:

Mateusz Domański ha dit...

Super wpis. Pozdrawiam i czekam na więcej.