MUNDUA ALDATZEKO ORDUA IRITSI DA

HAMABIGARREN ATALAREN HASIERA

Iritsi da ordua, orain da unea, hau da momentua Mundua aldatzen hasteko. Hauxe zeukan buruan Altzako baserritar batek, Kalifornia porruz bete zuenean.
Horixe bera dauka buruan Altzako beste baserritar batek: Mundua aldatzea.
Aldatu onerako noski, bestela ez du merezi hainbeste buru hauste.
Eta ez da ezer falta Mundua aldatzen hasteko, une batetik bestera hasiko da aldaketa, zehaztasun txiki bat besterik ez da tresneria martxan jartzeko.
Baikor samar izan naiz, esan dudanean piskat bakarrik falta dela, piskat baino gehiago falta da oraindik.
Falta dira ama izateko iritsi behar diren pertsona emeak eta baita ere, aita papera bete behar duen gizona.
Ikusten duzu lagun pausoak ezin direla luzeagoak eman, poliki poliki egiten dala bidea, pertsonarentzat iristea da garrantzitsuena eta zertarako iritsi den garrantzia.
Momentu honetan gauzak dauden bezela ez daude gaizki, baikor egoteko motiboak baditu Alkateak, hala ere burumakur dabil Udaletxean, handik hona.
Ezin du ulertu nola pasa daitekeen hainbeste denbora, Astigarragatik Enparantzara etortzeko. Ez zaio arrazoirik falta, ni ez naiz txofer ona eta hogei minutun etorriko nintzateke lasai asko.
Horrelako momentutan konturatzen gara, orduak ez direla berehala pasatzen. Ordularia poliki poliki bizi da, segundu bakoitza dirfrutatuz errezago izango da zoriona lortzea.
Gaur gauean Enparantzan ez daude horrelako kontuak, Zoriona Errenterrira joanda kafetxo bat hartzea. Hemen badirudi dena gelditu egin dela, Enparantzan ez da ezer mugitzen, ez da inor azaltzen, etxe bakar batean ez da argia pizturik ikusten.
Dena itzalia dago.
Txurreroen Enparantzan inork ez du arnasarik hartzen.
Nik uzte nuen Klinikaren asuntua nahiko isilpean zegoela eta dirudienez mundu guztia daki. Bestela nola ulertzen da isiltasun hau, ilunpe ikaragarri hau?
Piskat pentsatzen jarri ezkero, oso normala da hain leku txikian eta hain aislatua dagoen lekuan jendeak dena jakitea, Enparantzaren gehiengo handia ez da inoiz irteten hemendik, ba daude batzuk ez direnak inoiz atera, bizi osoa kilometro batean egin dute eta jarraituko dute egiten.
Egia esango dizut lagun, nik ez dakit nahiko nukeen beti hemen bizi, Hendaia faltan botatzen dut, Txingudi, Abadiako ibilbidea, Hendaiarrak eta
-------------------------------------------------------------------------------------------------