-- Zuk deitu nauzu?
-- Bai. Gaur bertan ekarri behar dituk pertsona batzuk Enparantzara.
-- Udaltzainen artean erabaki dugu, horrelako lan mota ez egitea, pertsonen eskubideen aurka dijoalako. Pertsona horiek ez dute Enparantzara etorri nahi.
-- Onartzen diat hire dimisioa. Hire erropak hartu, beste ezer ez, eta alde egin Enparantzatik. Ah, ez ahaztu familia hirekin eramatea.
-- Zuk ezin duzu hori egin, ezin duzu nere seme-alabak etxerik gabe utzi.
-- Hik ez duk lana egiten Enparantzarentzat, beraz Enparantzak ez dik zergatik hiri soldata ordaindu behar, eta gutxiago etxea eman.
-- Baina, baina……
Udaltzainak ez du bere bizi osoan horrelako trago bat hartu. Bapatean mundua erori zaio gainera. Begiekin laguntza bila dabil. Badirudi laguntza piskat izango duela.
-- Joxe Mari ez duk inongo eskubiderik – Ixabelek kontzientziari heltzen dio - horrelako erabakiak hartzeko.
-- Enparantzak onartu din egitasmo bat eta nik Alkate bezela, derrigortuta negon aurrera bultzatzea.
-- Hik ez duk inongo eskubiderik, pertsonak abereak bezela tratatzeko.
-- Nik ez dizkinat pertsonak abereak bezela tratatzen. Nik aurrera atera behar dinat egitasmo bat, Enparantzak hala erabaki duelako. Pertsona, arrisku bizian zegon eta guk salbatu egin behar dinagu.
-- Ez edozein moduan – orain Itziarrek aurre egiten dio Alkateari – hik nahi duk pertsona salbatu, hi pertsona izan gabe.
-- Ez adi hain urrutira joan, nik eta Komite osoak Hilezkortasuna lortu dinagu pertsonak garelako. Usten dinat hori garbi dagoela.
-- Hori ez zegok garbi – Itziarrek heldu dio eztabaidari – hi kasu honetan portatzen ari haiz gizon nazkagarriena baino nazkagarriago.
-- Hau bukatu dun. Komiteak beteko din Txurreroen Enparantzako egitasmoa.
Joxe Marik ez du inongo zalantzarik zer egin behar duen. Beste Udaltzain buru bat izendatzeko asmoa du. Egia esan, ez du denbora asko eta presaka ari da.
Komiteko kide batzuk alde egin dute, pentsatuko duzu lagun nortzuk diren, Itziar eta Ixabel. Esther paper batzuk ordenatzen dabil.
-- Beno eta hik zer egiten duk oraindik hemen? – Udaltzaina ogirina baino txuriagoa dago.
-- Beste… beste…. erabaki bat hartu dut. Gaur bertan ekarriko ditugu pertsona horiek.
-- Hori duk, horrela bai, horrela egiten duk mundua hobea, erabaki arriskutsuak hartzen. Munduaren etorkizuna, pertsonaren etorkizuna arriskuan baldin bazegok, edozein erabakia egokia duk. Emaitza duk garrantzitsua, ez moduak.
Josetxok, Mundua gidatzeko eskatu zigun eta horretan gabiltza.
Azkenean arnasa lasai hartu du.
Orain Txanpain piskat edan behar diagu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------

HAMAIKAGARREN ATALAREN AMAIERA
-------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengo kapitulua : MUNDUA ALDATZEKO ORDUA IRITSI DA
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada