ALKATEAK, ERREZ IRABAZI DU BOZKETA

Beno, iruditzen zait etorri baino gehiago, ekarri egingo dituztela, bestela ez da ulertzen elkarhizketa hau. Ni behintzat horrela ulertu dut.
Zuri lagun zer iruditzen zaizu?
Alkateak ez du zalantzarik nahi gaurko bileran, dena ondo irtetea nahi du. Ezer ez faltatzeko Txanpain kaxa ireki du. Badaezpada lehenengo tragoa hartu du.
Alkatea altxa da, kopa eskuetan duela, zerbait handia esateko gogoa du.
-- Ekologi Berria bultzatzea eta hedatzea erabaki genuenean, ba genekien arazo batzurekin topatuko ginela, baina ba genekien ere gainditzeko gai izango ginela eta garela. Horregatik esan dut, pertsona hoiek gaur bertan iritsiko direla Enparantzara.
Iritsi esan dut, zeren ekarri egingo dituzte.
Estherrek konfidantza gutxirekin eskua altxa du

-- Ez zekiat garbi, guk eskubidea ba ote dugun, beraien borondatearen kontra, indarrez hona ekartzeko.
-- Bai, ba dinagu, gure helburua ez delako emaitzen etekina guretzat bakarrik izatea, baizik Mundu osoarentzat. Hor zegon erabaki Sozialistaren gakoa.


Luis Mari Rallak hitza hartu nahi zuen, baina ezin izandu du. Kanpoan sekulako zarata dago. Ez dizut lagun ezer esan nahi, baina ia ziur nago zer den.
Horrelako zarata entzuten denean ia ziur da, edo ia gabe manifestazioa dagoela. Enparantzako Udaltzainak, batzuk, ez denak noski, manifestatzea erabaki dute. Ez daude asdos Alkatearekin.
Pankartan oso garbi esaten du.
“ Pertsonak gara eta pertsonen erabakiak errespetatzen ditugu”
Komiteko kideak ez dira balkoira atera, lehio batetik ederki irakurri dute. Joxe Mari pentsatzen dago.

-- Lagunak bozketa egin behar diagu. Galdera bakarra izango duk eta erantzuna ere.
Ados hago Ekologi Berriarekin bai hala ez?
-- Hori joko zikina duk –
Itziar ez dago ados formetan – ni ados negok Ekologi Berriarekin, baina ez hik lortu nahi deken moduan.
-- Ez zegon beste modurik eta gure egitasmoaren emaitzak, moduak baino askoz garrantzitsuagoak ditun. Orain bozketa hasten duk. Ados dagoena eskua altxa.
-- Bat, bi, hiru, lau, bost, Alkateak errez irabazi du.
-- Artxipi esaiok Udaltzain buruari etortzeko berehala hona.
-- Eta ez ba dik nahi?
-- Dimititu duenari utzi bakean, bigarrenari esan.

Gutxitan edo oso gutxitan ikusi dut Txurreroen Enparantzako Alkatea egoera honetan.
Ez da xamurra Bordako monstruoa hain haserre ikustea. Nabarmena da ze garrantzi ematen dion Enparantzak Ekologi Berriari.
Ze luzeak ari diren egiten minutu hauek, inork ez du ahoa ireki nahi, ze zaila den itxarotea horrelako egoera batean.
------------------------------------------------------------------------------------------------- hurrengo kapitulua : AZKENEAN DENA KONPONTZEN DA