AMAK EZ DUTE ETORRI NAHI


Joxe Mari pozik dago, irribarretsu, Klinikaren egitasmoa aurrera doa, Luis Mari ere, oso pozik dago, bere ametsa egi bihurtuko da.
Ekologi Berria jaio da, azkenean pertsona salbatzea izango da Ekologisten lehentasuna.
Dirudienez klinika gaur bertan bukatzeko asmoa dute, bi mila langile ari dira zuloa egiten. Ez dakit nondik atera dituzten hainbeste langile, ez dakit ez ote diren robotak, denak dute adin berdintxua, erropa berdina, altura ere.
Eta egia esan, berdin da, nor diren eta nolakoak dire langileak. Gaur bertan bukatzen baldin ba dute Klinika, Bikain!
Momentu honetan Enparantzan ez dago inor, biztanle denak ohean daude, lo daude. Komiteko kideak Udaletxean ezkutatu dira, ilunpetan, Patxirekin batera.
Gu ere hemen gaude, ezkutuan, ea noiz alde egiten duen garabi erraldoia.

-- Kaiku imaginatzen duzu Eliza erortzen dela, ze kalte egingo lukeen?
-- Lasai egon Eliza ez da eroriko, lehenago botako du garabia eta gero, goxo goxo bere gainean etzango da.
-- Nik lehenbailen bukatzea nahi dut
– Patrixi ez dut inoiz horrela ikusi – nere bizi osoan ez dut hainbeste beldur pasa.
-- Etxera joateko gogoa duzu?
-- Hemen ere etxean nago, baina negua dator eta nahiago dut Biriatun pasa.

-- Ba dakit bai, zergatik joan nahi duzun Biriatura, jaiak ospatzera.
-- Udaberrian itzuliko naiz berriro.

Ba doa nere lagun zaharra, Lapurdira. Ze polita den Bidasoa bailara Udazkenean.
Ze goxoak diren, Lapurdiko hizkinean hegohaizeak ematen dizkigun musuak.
Piskat nostalgikoa ipini naiz eta ez da momentua horrela jartzeko. Gaur egun handia da Enparantzan eta hala ere, lan eguna.
Momentuz lan eguna da, zeren Udaletxeko saloian Txanpain kaxak itxaroten daude ea noiz bukatzen den bilera.
Cohibas kaxa ere itxaroten dago. Gero ikusi beharko da, dena hain ondo joan den.
Komiteko kideen artean ez da nabaritzen poz handirik, aurpegi batzuk haserrea gehiago adierazten dute poza baino.
Alkatea zutitu da, bilera hastera doa. Ezin da galdu segundo bat gehiago.
-- Egun on denoiri. Esan behar dizuet, gure egitasmoa Ekologi berria aurrera doala. Klinika lanean hasteko prest zegok.
-- Eta zergatik ez duk hasten?. – Ixabelek bota du lehendabiziko tiroa.
-- Arazo txiki batzuk zeuden, ez dun ezer larria, laister konponduko dizkinagu.
-- Hobe duk egia esatea, bestela bilera luzatuko duk auskalo noraino.
-- Esan dinat Klinika prest dagoela.
-- Eta zergatik ez duk esaten, ama izan behar duten pertsona hoiek, ez dutela etorri nahi
.

Joxe Mari dagoeneko hasi da ilea eskuarekin orrazten. Itxura txarra hartzen diot gaurko bilerari.

-- Ixabel gaur egun handi dun guretzat, denontzat, beraz bakea behar dinagu, ados?
-- Ni ez nabilek borroka bila, bakar bakarrik esan diat ama izan behar duten pertsona hoiek ez dutela onartzen lan hori eta ez direla etorriko Enparantzara.
-- Hiri nork esan din gezur hori? Hi egondu haiz pertsona hoiekin mintzatzen?
-- Hi egondu haiz Marxekin mintzatzen?
-- Ez. Nola nahi dun ni Marxekin hitzegitea.
-- Orduan zergatik hitzegiten duk Sozialismoari buruz?

-- Ez dun berdina, adibide horrek ez din balio. Gu egunero ari gaitun borrokan Sozialismo Aberatsa agintzeko mundu osoan. Nik ahal dinat hitzegin Sozialismoari buruz eta hik ere bai. Beste gauza bat dun Ekologi berria, hik ezin dun ezer esan, gainera ez dun ezagutzen egitasmo honen mamia.
-- Nik ezagutzen diat hiri ondo, oso ondo, - Ixabelek hitzegitendu eta Itziar altxa da. -
hik nahi duk egin nahi dukena eta horrela ez dituk gauzak egiten. Pertsona hoiek ez ditek Enparantzara etorri nahi, haurrak egitea untxiak bezela.
-- Hori hik esaten dun, pertsona hoiek ez ditun etorri oraindik, etortzen direnean hitzengo dinagu beraiekin ea non dagoen arazoa eta konponduko dinagu.
-- Pertsona hoiek ez dituk etorriko inoiz, entzun duk, inoiz!


Itziar sartu da buru belarri elkarhizketan, Enparantzako sorginak, jo du lehendabiziko ordagoa.

-- Pertsona horiek etorriko ditun gaur bertan eta hitzengigo dinagu lasai lasai eta desagertuko ditun dauden arazo guztiak.

Hau bai izan dela ordagoa. Joxe Mari ez dabil txorakeritan. Ziurtatu egin du gaur bertan etorriko direla eta etorriko dira.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : ALKATEAK ERREZ IRABABAZI DU BOZKETA