Egunak eta asteak pasa dira, hemen ez da ezer aldatzen, dena betiko lekuan dago. Momentu honetan Enparantza nahiko geldirik dago, ez dago ohizko erritmoa eta da, Komitea buru belarri sartuta dabilelako Klinikaren eraikuntzan.
Klinikaren eraikuntzan esan dut, zuk ulertzeko eran, zeren ez da milimetro bat aurreratu,
oraindik ez da ezertxo ere egin. Martxa honetan ezineskoa da Klinika egitea eta egitea, Txurreroen Enparantzarentzat hil ala biziko kontua da.
Oso garrantzitsua da egitasmo hori eta ez dut esaten diruarengatik bakarrik. Patxiri eman dizkioten bost bilioi horiek ia ahaztuta daude, baditu beste mila bilioi gastatzeko.
Hemen garrantzitsuena egitea da. Enparantzak bizia behar du, gorputza behar du.
Ni gauero gauero egoten naiz Elizaren atea zaintzen; beti pentsatzen dut, gaur izango dala, gaur gauean hasiko direla lanak, gaurtik ez dala pasako eta... pasatzen ari da.
Neretzat nahiko garbi dago zer gertatzen ari den, Klinikara etorri behar duten pertsona emeak, ez dute etorri nahi. Beraien borondatea ez dago salgai.
Pertsonak dira eta ezin dira erosi, diruak ez du indarrik ideologia benetakoa denean, sentimenduak agintzen dutenean.
Aberatsen demokrazian ohituta gaude diruak eta dirudunak nahi dutena egitea, diruak dena erosten du.
Erosten du maiz, erosten du askotan, erosten du gehiegitan, erosten du ia beti, baina ez du erosten beti. EZ BETI!!
Momentu honetan Txurreroen Enparantzako Komiteak erabaki du Klinikaren lanak hastea. Ekologi berriaren egitasmoa aurrera doa, nahiz eta amarik ez egon haurrak jaiotzeko.
Zu galdetuko zara lagun, nola dakidan hau dena hain ziur esateko?
Eulien etxean nago, isil isilik ilunpetan, hemendik ikusten dut Enparantzan gertatzen den guztia.
Alkatea, Luis Mari Ralla, Artxipi, Patxi, Udaltzain batzuk etorri dira, Enparantzako atea ireki dute. Enparantzaren beste aldean, Altzan, makina beldurgarri bat dago.
Martxan jarri dute, garabi monstruoa da, ia ia ez daukat ausardirik begiratzeko.
-- Kaiku, Kaiku!

Hau Patrixi da, ziur nago. Ilunpe honetan ezineskoa da ikustea.
-- Kaiku!
-- Non zaude?
-- Hemen, zure aurrean.
-- Zer egiten duzu Enparantzan, ez zara Biriatura joan?
-- Bai, baina atzo etorri nintzen bisita bat egitea.
Garabi beldurgarria gero eta handiagoa da, ezin da sinistu, baditu gutxienez mila metro alturan
-- Nik beldurra daukat – Euli gaisoa hotzikaraz dago – hau munduaren bukaera da.
-- Egon zaitez isilik, zu oso ausarta zara eta.
-- Nondik atera dute Dinosaurio erraldoi hori ?
Jaun-Andreak Enparantzako Eliza airean dago. Eliza porrua bezela lurretik atera dute.
Hau zinestezina da. Seirehun urteko eraikuntza dantzan dabil Auditz gainean.
Patxik ez du begiratu nahi, ez duelako ikusi nahi bere Eliza, Tegnologiarekin Tango bat dantzatzen biluzik.
-------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengo kapitulua : AMAK EZ DUTE ETORRI NAHI
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada