Zer iruditzen zaizu lagun entzun duzun elkarhizketa?
Nik ez dakit zer esan. Eta ez dakit zer esan, ez dudalako oso garbi ikusten Ekologi berriaren estrategia.
Saiatuko naiz explikatzen, nik nola ulertzen dudan Ekologia.
Onartu behar dut, gure gazte denboran ez zegoela horrelako planteamenturik, orduan zeuden helburuak diktadura botatzea zen, presoak kalera ateratzea eta Euskadi askatzea.
Hemengo gaztetxo denak eskopeta genuen, hortxe ibiltzen ginen pimbi pamba txoriak hiltzen. Udaberrian kabi bila igotzen ginen zuhaitzetara. Udaran berriz, ibaian bainatzen ginen, pixa bertan egiten genuen, gogoa eduki ezkero behintzat.
Gure bizian ez zen sartzen, orain deitzen diogun Ekologi hitza.
Eta orain, gauza askotan bezelaxe, adibidez irakasle eta ikasleen harteko harremana, puntu batetik joan gara beste puntara. “ Ekologi berria pertsonak salbatzeko”
Onartzen badugu, pertsona dela pertsona izaten saiatzen dena, daude pertsona batzuk ez daudenak batere ados planteamentu honekin.
Enparantzan bertan dago sektore bat, ez duena ondo ikusten Komitearen planteamentua.
Bertako udaltzainak haserre daude, oso disgustora ari dira lanean. Lan egoera oso kritikoa delako, bestela agian utziko luteke lana.
Baita ere esan behar da, hemengo langileek irabazten duten dirutza, ez lutekeela ezta Estatu Batuetan irabaziko. Ziur nago Obamaren bizkartzainek, Txurreroen Enparantzako udaltzainak baino gutxiago irabazten dutela.
Orain esan dudana anekdota utza da, gure arteko berriketatxo bat lagun.
Anekdota ez dena da udaltzainak, zerbait egitea ari direla pentsatzen, ez daudelako batere konforme Alkatearen aginduak betetzeko.
Komiteak oso isilik darama Klinika egitearen asmoa, badaki egunen batean mundu osoan jakingo dela, Enparantzan, pertsonak izango diren haurrak jaiotzen direla, baina ez dute presarik albistea zabaltzeko.
Oraindik ez dago ezer egina, eraikuntza ez da hasi, zuloa bakar bakarrik batzuren buruan dago.
Ni isil isilik ilunpetan, behin baino gehiagotan egondu naiz, Eulien etxetik Elizaren atea zaintzen, ba dakit, ziur nago, zuloa egiteko makina handiak beharko dituztela eta ez hori bakarrik, gero zutabe ikaragarriak ipiniko beharko dituzte zuloaren estrukturan, ez badute nahi Eliza erortzea.
Hala ere ez pentsa denbora galdu dudanik. Eulien etxea oso ondo kokatuta dago eta duela egun batzuk, bi Udaltzainen elkarhizketa entzun nuen.
Enparantza triste zegoen, inor ez zebilen kalean, ez zen soinu txikiena ere entzuten eta seguraski horrek eman zien lasaitasuna, hain garbi mintzatzeko.
-- Ni ez naiz sartuko horrelako putzoan – nere iritziz udaltzainburua da horrela mintzatu dana – Alkateak ezin du inor derrigortu bahiketa bat egitea.
-- Ni ere horretan nago, nik ere uko egingo diot, horrelako lanak egiteari.
Udaltzainburuak tarteka bere ingurura begiratzen du.
-- Zergatik ez du beste planteamentu bat erabiltzen. Zergatik ez du diru gehiago eskeintzen ?
-- Hainbeste diru edukita, askoz hobea da denentzat. Enparantzarentzat ez da arazo bat milaka milioi batzuk ordaintzea eta guretzat arazoa da eta handia, emakume horiek bahitzea.
-- Ezin da inor derrigortu nahi ez duena egitea.
Udaltzainburuak bukatu zuen elkarhizketa. Ni ohera sartu nintzen eta milaka buelta eman nion buruari.
“ Ezin da inor derrigortu nahi ez duena egitea”
Sendagile batek, adibide bat da, bere alaba bortxatu duen aberea, derrigortuta dago sendatzera? Basamortuan ni derrigortuta nago Hitlerreri ura ematera?
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : ELIZA DANTZAN DABIL

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada