EZ GARA ETORRI, EKARRI EGIN GAITUZU


Bapatean Enparantzako ate handia ireki da eta bizia sartu da harro harro.
Idi pare dotorea azaldu da denen aurretik, bere gurdia lastoz beteta dakarrela. Gurdi inguruan udaltzainak kokatu dira, itxurarengatik zerbait garrantzitsua dator gurdi horretan.
Udaletxearen aurrean gelditu da. Bi udaltzain joan dira abisua ematera. Nere ustez hobe dute gauzak piskat azkarrago egin, bestela hemendik gutxira eguna izango da, gauari bizi motza gelditzen zaio goiz honetan.
Ni piskat hurbiltzen naizen bitartean begirada bat botako diot Enparantzari. Lasai egon lagun, ez dago beste munduko mugimendurik, langile batzuk Lau Haizetara lanera doaztenak, Anaiak taberna oraintxe irekitzen eta ez dago askoz gehiago.
Lasaitasun giro honetan Alkatea azaldu da balkoian, ikusi nahi zuen gurdia, beno hori iruditu zait neri, bestela zertarako atera da balkoira?
Udaletxera igo diren bi Udaltzain txistu bizian jaitsi dira, zerbaiten agindua jaso dute.
Lasto gainean dauden sokak kentzen hasiko orduko, emakume batzuk garraxika salto egin dute gurditik.
Hau ustegabea, ze baldintzetan ekarri dituzten! Ez nuen inoiz pentsatuko gurdi batean sartuko zirela Enparantzan.
Garbi esanda, iruditzen zait pasada bat, ez dakit gauzak horrela egiteko eskubiderik badagoen, ez zait iruditzen.
Estulka jarraitzen dute oraindik, itomena ikaragarria jasan dute, ze tratu hartu duten!
Alkateak errezena egin du, agindu die Udaltzainei erropa berria eta gozari ona ekartzeko.
Joxe Mari berak egundoko sustoa hartu du, garbi konturatu da, ze arriskutxua zen Astigarragatik Enparantzaraino gurdian eskutatuta etortzea.
Itotzeko arriskuan egon dira eta orduan bai, Ekologi berria hankaz gora joango zela.
Zorionez dena edo gehiena pasa da, zazpi emakume eta gizon bat, beno zortzi pertsona daude Alkatearekin hitzegiteko prest.
Protokolo dena bukatu denean, Alkatea hitzegiteko amorratzen dago.

-- Lehenengo, eskerrik asko etortzeagatik.
-- Labaka Jauna gu ez gara etorri, derrigortuta ekarri gaituzu.
-- Hori izanda nahitanahiez eman behar genuen pausoa. Orain lasai lasai egin behar duguna da hitzegin, esan behar dena esan, hau da une egokia, ez dugu aukera galdu behar.


Etorri berri diren pertsonak elkarri begiratzen dira, eta horrelakotan gehienetan gertatzen den bezela, batek hartu behar du hitza denen izenean, bestela ez litzateke posible izango elkar ulertzea.
Lehen hitzegin duen pertsona, ba dirudi berriro hizketan hasiko dela, baina oraindik ez da bera nahi duen bezela prestatu.
Gaztea da, ez ditu hogeita hamabost urte izango, ia ziur nago Astigarragan jaio eta bizi dela, gure euskera berdina dauka.
Joxe Mariri hobeto entzuteko edo auskalo zergatik, hurbildu eginda piskat Alkatearengana.

-- Hemen ez dago asko hitzegiteko, guk etxera joan nahi dugu eta gure erabakia errespetatu egin behar duzu.
-- Etxera joango zarete, zertarako hainbeste presa. Gure artean zoriontsuak izango zarete, Hilezkortasuna, zortziek lortuko duzue.
-- Labaka Jauna guk etxera joan nahi dugu, guk Hilezkortasuna ez dugu nahi, ez baldintza hauetan behintzat.
-- Hilezkortasuna oparitu eta gainetikan zuek nahi dituzue baldintzak ipini. Ez al da pixkat gehiegitxo?

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : GU IZAN GARA AUKERATUAK