ALKATEAREN MITINA


-- Lagunak, urte asko egin ditugu elkarrekin, urte hauetan zerua kolore guztietakoa ikusi dugu.
Zorionez, Enparantza berriro itzuli da bere betiko egoerara, ostera gara munduko Enparantza aberatsena, ez dago munduan lekurik, hain metro gutxitan hainbeste bilioi dolar duenik.
Baina dirua ez da helburua, dirua da erabili behar den tresna helburuak lortzeko.
Horregatik bultzatu behar dugu Sozialismo Aberatsa. Enparantza zabaldu behar dugu, hemendik bi mila urtetara, harresia ipini behar dugu Astigarragan, Pasaian, Ategorrietan, San Pedron, Altza osoa izan behar du Txurreroen Enparantza.
Hiru mila urte baino lehenago, Altza osoa zuhaitzez beteta egon behar du, mundu osoa etorriko da hona sendatzera.
Hasierako diru sarrerak Donostiari ordaintzeko izango dira, nik kalkulatzen dut, gutxi gorabehera, mila bilioi dolar kostatuko zaigula gure herria berreskuratzea.
Guk mugitzen dugun diru kopurua hori ez da ezer, orduan hilero jasoko ditugu hamar mila bilioi dolar eta nahi baldin baduzue jakin nola lortuko dugun hori, oraintxe explikatuko dizuet.
Pasaiko kaia erosiko dugu ( ordurako erdia gurea izango da)eta horrekin batera mila itsasontzi. Poliki poliki lortuko dugu gure fruituak mundu osora iristea. Gure fruituak jango dira Everesteko gailurrean, Brasileko hondartzetan, Alemaniako eskoletan, Irlandako tabernetan, Ugandako herietxetan, munduko txoko denetan.
Horrez gain edo horrekin batera, bultzatu behar dugu turismoa, hilero etorri beharko lukete Enparantzara hamar milioi pertsona. Orain kopuru handia ematen du, baina makinaria martxan jartzen dugunean ez da hainbeste izango.
Aprobetxatzen badugu daukagun aireportua, hegazkinak erostea bakarrik ez zaigu falta. Erosiko ditugu ehun eta berrogei ta hamar hegazkin, nere iritziz nahikoa izango da.
Ikusten duzutenez ez zaigu lana faltako.
Eta ez zaigu falta. Datorren astean, egin behar dugu beste bilera, epe motzeko estrategia markatzeko. Estherrek ba du idei bat oso interesantea.
Gaur ez dut ezer aurreratuko, datorren astean eztabaidatuko dugu.
Orain goazen txanpain piskat edatera, merezi dugu eta.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
BEDERATZIGARREN ATALAREN AMAIERA

hurrengo kapitulua : PATRIXIK EZIN DU DIMITITU