BOSTON


Bostonera iritsi bezain laister, hango baserri handi batean hasi zen lanean. Nagusi zahar euskalduna tokatu zitzaion eta alde horretatik ez zuen zorte txarrik izan.
Aste bukaeran buru belarri marraskiluak entrenatzen pasatzen zuen. Bigarren hilabeterako bazituen marraskilu batzuk prestatuta, oso ondo prestatuta, horretan zorrotza zen. Lehendabiziko laisterketetan konturatu zen, berak ezingo zuela diru asko irabazi. Han laisterketak oso motzak ziren, luzeena bi kilometrokoa. Bera entrenatzen zituen marraskiluak, askoz bide luzeagoan ohituta zeuden, adibidez Altzatik Errenteriraino eta gero itzulia. Kolpe handi xamarra hartu zuen, ez zuen horrelakorik espero.
Baserri hartatik alde egin zuen eta proposatu zioten artzai joatea mendira. Segituan ezetza eman zuen, bera ez zen hara joan artzai bukatzeko.
Berak zer edo zer handia egin behar zuen, baina zer ?
Pare bat hilabete pasa ziren eta konturatu zen, horrela ezin zuela jarraitu. Zerbait egin behar zuen eta azkar. Bururatu zitzaion restaurante batzuk jartzea eta lau jarri zituen.
Gau batean tristura sentitu zuen, triste zegoen benetan. Zenbat oroitzapen izan zituen gau hartan : bere aita, baserria, Altza, ...
Restaurantetan zituen langileak ez ziren euskaldunak eta berak ingleses ez zuen hitz bat esaten. Alkandora kendu eta bera hasi zen sukaldaritzan. Aspaldi ez zuela gustoko janaririk dastatu eta bere amonaz gogoratu zen : “harrek bai egiten zituela kroketa ederrak“

Pentsatu eta egin , zirti zart ! Langileak eskutik kendu zizkioten kroketak

--Hauxe duk nerea. Aupa Josetxo !

A zer poza hartu zuen ! Marraskiluen laisterketetan bazegoen dirua irabaztea, berak piskat irabazi zuen, hiru edo lau milioi dolar, bizitzeko adina. Orain ordea arrunt ezberdina zen, kroketarekin aberastu egingo zen, asko aberastu gainera.
Hurrengo urtean hegazkin bat erosi beharko zuen Belarrietara joateko.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : NEGOZIOTAN