Ez zen txorakeritan ibiltzen. Berehala hasi zen banketxeekin harremanetan. Ez dakit nola ezagutu zuen Banketxeko Zuzendari bat ; Aitona Lezokoa zuen eta berak hitz batzuk egiten zituen euskeraz.
Zuzendaria ia aulkitik erortzen da gure Josetxori entzun zioenean:
“l0.000.000.000 dolar behar ditut eta azkar. Fabrika batzuk jarri behar ditut martxan“!
Josetxo, odol berokoa eta batera oso hotza zen ; oso tipo berezia. Normalki horrelako jendea nagusien seme-alabak izaten dira, bera baserriko semea izanik, ez dakit nondik ateratzen zuen ausardi hura eta hainbeste grina negoziotarako.
Kontua da, Banketxeak estudiatu zuela proiektoa eta baiezkoa eman ziotela. Hiru hilabetetan ogei fabrika jarri zituen martxan. Berak helikoptero bat erosi zuen eta ukatu egin zion haren manejoa ikastera.
“Ni txoferrarekin ibiltzeko jaio nauk“
Nola edo hala, elkar ulertzen ziren .
Kroketarekin sekulako dirutza egin zuen, disparatea ! Beste berrogei fabrika jarri zituen martxan. Hegazkina ere erosi zuen, eta baita bi piloto kontratatu ere.
Baina bere arazoa, bere arazo handiena, jendearekin ulertzea zen. Aspertuta eta nazkatuta zegoela egoera horrekin, erabaki zuen interprete bat kontratatzea.
Hango egunkarian idatzi zuen, beno, berak ez zuen idazten, baina berdin da, interpreteak egiten zuen. Hau, bere adineko mutil gazte bat, han jaioa eta hemendik joan zen artzai baten semea. Interpretearen izena Iñaki zen eta lagun handiak egin ziren biek. Josetxo bazter guztietara berarekin joaten zen.
Hango egunkarian idatzi zuen, beno, berak ez zuen idazten, baina berdin da, interpreteak egiten zuen. Hau, bere adineko mutil gazte bat, han jaioa eta hemendik joan zen artzai baten semea. Interpretearen izena Iñaki zen eta lagun handiak egin ziren biek. Josetxo bazter guztietara berarekin joaten zen.
Eta horrela, dirua eta gehiago irabaziz, iritsi zen egun handia: Belarrietara joan behar zuen aita ikustera.
Egun hartan goizean goiz esnatu eta berehala jeiki zen. Zer poza zeukan barruan. Baserrira bere hegazkinean itzuliko zen.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : ETXEAN BERRIRO
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada