ETXEAN BERRIRO


Zegoen arazo bakarra lurra non hartzea zen. Josetxok ez zekien aitak airoportua egina edukiko zuen, bera ezezkoan zegoen, baina berdina zen, pasako ziren baserri gainetik eta gero Hondarrabian jeitsiko ziren. Ez zegoen arazo handirik. Esan eta izan. Ostiral goiz batean, Belaberrieta baserrian, Anastasio Ezeiza sega pikatzen zegoenean hegazkin bat ikusi zuen bere baserriko teilatuaren gainetik. Bihotza ia lehertu egin zitzaion. Hasieran zalantzak zituen semea izango ote zen baino segundoak pasa hala, gero eta ziurrago zegoen ; bera zen , Josetxo, bere seme maitea !.
Hegazkina ezkutatu zen eta bera presaka eta muturka, ahal zuen moduan prestatu zen. Urduri zegoen, oso urduri. Sukaldeko ordularia begiratzen zuen behin eta berriro. Malko batzuk ere bota zituen, ezin zuen bere emaztea ahaztu. Ze momentu bizitzen ari zen ! Bere semeak hitza bete zuen, zein garrantzitsua zen berarentzat hura. Harro, oso harro zegoen bere semetaz ! Josetxo, nahiz eta oso aberatsa izan , ez zituen ez aita, ez eta jaio zen baserria ahaztu.
Urduritasunak ez zion geldik egoten uzten. Behin eta berriro begiratzen zuen baserria. Ikuilura ere joan zen, ziur bait zegoen lehendabiziko lana , idiak ikustea izango zela. Josetxo itzai ona zen, indartsua eta gaztea. Berotzen zenean Belarrieta baserriko hirugarren idia zen. Azkeneko urteetan berari esker irabazi zuten San Martzialetan.
Bere pentsaketetan gustora galduta zebilela, bapatean hor entzuten du sekulako burrunda. Korrika atarira abiatu zen eta halajainkoa ! Martitegiko parean, zortzi auto ikusten ditu, bat baserri aurrean geldituta, seguraski edo ia ziur Josetxo, Martitegiko Inaxio agurtzera gelditu zela. Horrelakoa zen bere semea eta ez zen saiatuko aldatzen, gainera alferrik. Berak beti buruan jarritakoa egiten zuen, ez zion inoiri entzuten.
Autoak hasi ziren Belarrietara iristen, bakoitza ahal zuen lekuan sartzen zen ; aitak noski, leku ederrena, semearentzat gordeta zuen. Alferrik ordea. Txoferrari bide ondoan aparkatzeko esan zion. Oinez, patxada ederrean iritsi zen bere kabira. Aita berehala hurbildu zen berarengana eta sekulako besarkada eman zion.

--Josetxo, etorri haiz!
--Esan nizun etorriko nintzela, baita ere esan nizun sagastia kentzeko. Kaliforniatik hona denbora gutxiago pasa dugu, Hondarrabitik baserrira baino.
--Ez diagu hasi behar etorri orduko sestran. Egun ederrak pasa behar dizkiagu elkarrekin.
--Aita nere lagun handi bat aurkeztu behar dizut . Iñaki etorri !

Piskat lotsatuta,semearen laguna hurbildu zen aitarengana. Honek gustora luzatu zion eskua.

--Pozten nauk, nere semeak, horrelako lagunak izatea.
--Eskerrik asko.
--Pentsatzen diat honekin pazientzia handia beharko dekela. Ez duk mutil txarra, baino ez dik bururik, pentsatu gabe egiten dizkik gauzak.
--Honek ez duela bururik ? Honek ez baldin ba du bururik, ez dakit nork daukan orain ere egin duena¡
--Zer egin dik orain ba?
--Berari galdetu, berak ni baino hobeto explikatu dizu.

Iñakik ez du gehiegi sartu nahi, nahiago du autotik gauzak ateratzen lagundu. Bost auto kaxak ekarri dituzte, erdia baino gehiago ez du ezertarako balio. Dirua sobera dagoen lekuan, berdin da gauza bat edo mila erosi. Josetxok ere deskargatzeko gogoa du. Kaxa bat hartuta baserri barrura abiatu da. Zerbait gordetzen du buruan.

-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : MÖET CHANDON