Enparantza ezagutzeko, jarraituko dut deskribapenarekin.
Barrura sartsen garenean, Hogeita hamar metrora, Eliza dago. Betikoa. Beno esan behar dut, gaur, Eliza hau, ez dela Altzako Eliza, gaur egun, Enparantzako Eliza da.
Barrura sartsen garenean, Hogeita hamar metrora, Eliza dago. Betikoa. Beno esan behar dut, gaur, Eliza hau, ez dela Altzako Eliza, gaur egun, Enparantzako Eliza da.
Eraikuntza ederra da, harrizkoa, harresia bezela. Bi kantoietan, portiko bana ditu eta oso praktikoak, batez ere adineko jendearentzat. Hor egoten dira aiton-amonak eserita, batzuk irakurtzen, besteak paseatzen punta batetik bestera...
Nahi duenak zerbait hartu, ahal du. Udaletxeak ordaintzen du arratsaldeko gastu guztia.
Eliza barrura sartuta, konturatzen gara azkar, handi xamarra dela, behintzat bizi garen garaietarako. Iruditzen zait ez dela igandero beteko. Baina egin zen garaian, duela seirehun urte, seguraski aldiro beteko zen.

Dena den, zehaztasun horiek utzita, zerbait arraroa kontatu behar dizuet.
Sartu naizenetik, gauza batek pila bat inpaktatu nau. Normalki, Elizaren erdian, egoten dira bankoak, jendea eseritzeko edo belauniko jartzeko edo estetikoki polita egiteko eta hemen, sekulako utsunea dago. Ez da batere normala. Eta utsunea ez da, dagoen gauza bakarra. Piska bat hobeto begiratuz, ikusten da lurra oso zikina dagoela; hau bai dela txokantea. Inon ez da ikusten Eliza barruan, hainbeste zikinkeri.
Eliza utza dagoela aprobetxatuz, iaztertuko dut, zer zabor mota dagoen lurrean.
Ez naiz harritzen ez betetzea ! Lurrean denetarik dago, belarra, txori kabiak, txitxariak eta orain handiena esango diz ut: zimaurra ere aurkitu dut. Bai, bai, abereen zimaurra. Beno, ez noski gurdikada bat, piska bat bakarrik. Gertatzen dena da, piska bat, Eliza barruan asko dela...
Edo agian ez. Jesukristok ez zuen inoiz esan, behiak ezin zutela Elizara sartu.
Aldare ondora hurbildu naizenean, hemengo apaiza ikusi dut. Hortxe dago, bakar bakarrik otoitzean..
Seguraski Jaungoikoari laguntza eskatzen ari zaio, pazientzia emateko alegia, gurutze hori ondo eramateko. Gurutze hau eramateko, ez dauka adin txarra !
Altxa denean askoz hobeto ikusi dut. Ni baino dezente gazteagoa da. Hogei urte bai gutxienez¡ Egia esan txundituta utzi nau. Nik, apaiz honekin hitzegin behar dut.
Altxa denean askoz hobeto ikusi dut. Ni baino dezente gazteagoa da. Hogei urte bai gutxienez¡ Egia esan txundituta utzi nau. Nik, apaiz honekin hitzegin behar dut.
Horrelakotan, onena da, berarengana zuzenean joatea.
--Aizu, zu Patxi zara, ezta ?
--Bai, hala naiz. Patxi Albizu
--Barkatuko nauzu, baino erabat harrituta nago zurekin !
--Zerk harritzen zaitu hainbeste ?
--Oso gaztea zarela. Ia, ia, mutil gazte bat zara.
--Mutil gaztea naiz. Hogeita hamairu urte ditut.
--Ez dakit zer esan. Orain dela denbora gutxi , entzun nuen Enparantza honetako apaiza jubilatzera zijoala eta orain esaten didazu hogeita hamairu urte dituzula ...
Onena dut isil isilik alde egitea. Hurrengoan hobeto informatuta etorriko naiz..Berak ordea ez du batere isiltzeko gogorik.
--Nahi baldin baduzu gaztea izan, fedea eduki behar duzu. Horrela arima ez da sekulan zahartzen.
--Eta gorputza ez zahartzeko, zer egin behar da ?
Galdera horretarako ez du erantzunik. Alde egin baino lehenago, Elizari beste begiradatxo bat bota behar diot. Zenbat gauza etortzen zaizkidan gogora....Ez zait sekula ahaztuko, nola etortzen nintzen aitona Xantirekin, Meza Nagusira. Meza luzea zen eta ni motza, ah zer aspermena !!
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : BARBOTEGIKO IXABEL
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada