Berriro Enparantzara itzulita, jartzen ba zara Udaletxeari begira, konturatuko zara eskubialdean etxe bakarti bat dagoela; etxe horrek Barbotegi izena du.
Urruti xamarretik ez du itxura oso onik. Etxe aurreko inguru osoan, belar moduko bat dauka, baino poliki, poliki, hurbiltzen garen neurrian, erreza da ohartzea, duela urte batzuk berrituta dagoela.
Seguruaski, etxe hau ere, Josetxoren diruarekin berrituta izan dela.
Joxe Marik, Enparantzako Alkate jarri orduko, hauxe erabaki zuen: "Barbotegi etxean Kimikako Laboratorio bat egin behar da" . Eta egin zen !
Joxe Marik, Enparantzako Alkate jarri orduko, hauxe erabaki zuen: "Barbotegi etxean Kimikako Laboratorio bat egin behar da" . Eta egin zen !
Horregatik esan dut etxea berrituta dagoela, zeren Ixabel Uzkianok etxea barrutik ikusi zuenean, proposatu zuen, atze partean beste bi apartamentu egitea, bestela lan egiteko oso txikia zela.
Ixabel Laborategira lanera etorri zenean, segituan erabaki zuen bertan biziko zela eta horrela da. Ez dakit zenbat urte ez dela kalera atera. Bakar bakarrik joaten da Udaletxera. Bera zinegotzia delako,bestela beti lanean ariko litzateke.
Lehengo etxe zaharrean, justu justu sukaldearen gainean, dago bere gela. Beno agian ez nuke esan behar, baino ohea beti egin gabe dago, ez dauka ezertarako denborarik. Kimika da bere bizia, bere pasioa, ez du beste gauzarik buruan. Batzutan pentsatzen dut, beretaz arduratu behar dela gehiago, hogeita hamairu urte besterik ez ditu !
Ikusten duzunez emakume gaztea, oso gaztea eta leporaino lanpetuta. Eta dena da, oraindela urte batzuk, gertatu behar ez zuen hanka sartzea, gertatu zela.
Ixabelek, Enparantzan dauden fruitu batzuekin, gehien bat aranak eta gerezieakin, egiten ditu produkto batzuk, harreman sexualak errezteko. Eta bai errezten dituela, pila bat gainera!! Argentinan dago bikote bat, gizonak ehun eta berrogeita bost urte dituena eta emazteak ehun eta berrogei eta egunero saiatzen dira ohea puskatzen. Eta batzutan bi aldiz ! Bikote horrek oso ondo betetzen ditu Ixabelen aholkuak, baino ba dago beste peruano bat, egun batean hartu zituena ,berrogeita hamar urteetan zehar hartu behar zuen produktoa. Eta orain zer ? Ba bizi dela azkeneko hogeita hamabost urteetan zakila ezin bigundu ! Errez esaten da. Saiatu dira ebakuntza egiten baina ezin omen da, zakila kristala bezela bihurtu dala eta beldurra daukate puskatuko ote den.
Gaur egun hori da zalantzarik gabe, Ixabelek daukan arazo handiena. Ez dakit zenbat aldiz idatzi dion esanez, etortzeko lasai Txurreroen Enparantzara, dena doahinik izango dela eta ez hori bakarrik, ziur sendatuko dula. Berak ba daukala produkto berri bat, zakilak biguntzeko. Oso erreza da, zakila jarri behar da beratzen bakailoa bezela, beno denbora gehiagotan. Peruano horrek agian beharko ditu bost bat urte ondo biguntzeko.
Ukenduaren formula hauxe da :
Zuhaitzen malkoak, gehi, neska-zaharraren izerdi epela.
Orain dela hiru urtebete, saiatu zen Isabel atxilotzen, baino jakina, Txurreroen Enparantzan abere demokrakak ezin du sartu eta hori gutxi balitz, gure Ixabelitak bi Nobel Sari irabazi ditu. Europa osoa altxa zen bere alde. Eta hirugarrena bidean dator. Mundu guztiak daki hori. Orain arte lortu duena da: harreman sexualak ziurtatzea, bere produktoa hartu ondoren noski, hirurehun hogeita hamairu urtetan. Orain bere egitasmoa da, harreman sexualak betirako izatea, hau da: zortzirehun urtekin edo bi mila urtekin. Ez dakit lortuko duen, zeren ez da batere erreza horrelako formula asmatzea. Nik nahiko nukeena da, berak bizia gehiago disfrutatzea, lagunak gehiago ikustea, eta lehen egiten genituen parrandatxoak egitea. Ulertu duzu zer nahi dut esan, eza ?
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : TXAPINENEKO KOLDO ELIZASU
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada