TXAPINENEKO KOLDO ELIZASU


Ba orain joango gara aldemeneko eraikuntzara eta zer izango da eta halajainkoa, baserri bat !Txurreroen Enparantzan baserri bat dago eta polita gainera. Bere izena Txapinene da, eta bertan pertsonai bat bizi da: Koldo Elizasu, Enparantzako abokatua, hogeita hamairu urtekoa.
Momentu honetan bere baserriaren aurrean dago, patxada ederrean eserita. Tarteka harri txiki bat botatzen dio txakurrari, ez zaio gustatzen bere txakurra aspertzea. Beno, ez zaio gustatzen inor aspertzea, ez zaio gustatzen inor gaisotzea, ez zaio gustatzen inor atxilotzea, inor hiltzea eta abar, eta abar. Oso pertsona jatorra da eta merezi du Enparantzako abokatua izatea, gaztetan eta geroago ere, asko sufritu duelako.
Txikia zenean, haurtzaroan nahi dut esan, sekulako tortura jasatzen zuen eskolan; maisuak ez zion uzten eskerrarekin idazten, egunero derrigortzen zuen eskubiarekin idaztera eta berarentzat hori sekulako zigorra izan zen. Berak nahiz eta bi esku eduki, bizitzeko esku bakarra zeukan: eskerra. Eskubiarekin ez zekien ezer egiten, ezertxo ere. Behin saiatu zen, lagun bati eskubiarekin agurtzen eta ez zuen asmatu. Ez dakizu zer amorru hartu zuen !
Ezer esan gabe alde egin zuen frontoitikan eta ez genuen bere berririk jakin, gutxienez zortzi urtetan ! Inglaterran zegoen bizitzen. Han ba dirudi eskerra edo eskubia izan , ez duela inongo garrantzirik. Eta ondo pentsatuta, txorakeri ikaragarria da horri garrantzia ematea.
Hasieran nahiko estu bizi iomen zan , baina segituan asmatu zuen zer egin behar zuen bizimodua irabazteko: aterkiak konpondu.
Bere buruari esan zion ”hemen ia egunero euria egiten du, beraz lanbide onena aterkiak konpontzea izango da”
Eta konpondu zituen ! Eskoziatik deitzen zuten askotan. Autorik ez zuen eta ahal zuen bezela joaten zen. Primeran bizitzen ari zela, egun batean jaso zuen eskutitz bat; harritu zen pila bat, ez bait zuen ia inoiz eskutitzik jasotzen. Hura ez ba zuen jaso, askoz hobea berarentzat.
Poliziak agintzen zion beraien egoitzara aurkezteko. A zer disgustoa hartu zuena !
Espetxeratu egin zuten, ez zituelako zergak ordaintzen.
Eta zer egin ? Ez zeukan abokaturik, inglesez ez zebilen oso sobrante, ez zuen jende gehiegi ezagutzen. Azkenean espetxean bukatu zuen eta begira nola diren gauzak, oso ondo etorri zitzaion, zeren inglesa ondo ikasi zuen eta abokatu ikasketak egin zituelako. Eskerrak bururatu zitzaola abokatu ikasketak egitea !
Txurreroen Enparantzan aterkiak konpontzea ezin da, guztiz ezineskoa da, zeren hemen ez du inoz euririk egiten. Enparantza osoan ez dago aterki bakar bat, denak desagertu egin ziren.
Hemen goizero, goizero, Eguzki Erregea agertzen da, bere edertasun paregabea erakutsiz. Egunero, uda edo negua izan, hogeita zazpi grado egiten ditu eta gauean hamazazpi grado. Aterkiak bezelaxe, sendagileak ere desagertu ziren. Hemen ez da inor gaisotzen. Tarteka, gehienetan aste bukarean, mareatzen da norbait, baino berehala pasatzen zaio.
Koldo Elizasu txakurrari laztan bat egin ondoren, ba doa Udaletxera.
Ez zaio lanik falta .

-------------------------------------------------------------------------------------------------