ALKATEA : JOXE MARI LABAKA, BORDA BASERRIKO SEMEA


Udaletxeruntz abiatzen ba gara, konturatuko zara, utsune bat dagoela.
Garai batean ba omen zegoen hor etxe bat edo baserriren bat, nik ez dakit ondo, nik beti horrela ezagutu dut. Udaletxea bezela, handia eta ederra, nahiz eta urte asko izan, oso itxura ona dauka. Zu enparantzan ondo kokatzeko, ezango dizut, Elizatik hogei metrotara dagoela, beti gutxi gorabehera.
Hiru pisuko eraikuntza da eta teilatua bi urekoa . Beheko partean ez dago Udaletxeko bulegorik ; gela batzuk daude. Ez dakit ze funtzio betetzen duten, ez ba naiz inoiz sartu. Uzte dut ba dagoela ere, gela txiki bat trasteak gordetzeko. Eskailerak igota, pare parean, Alkatearen etxe bizitza daukagu, eta eskubiko ateak bere bulegora eramaten gaitu. Barrura sartzen garenean, zer daukagu eta halajainkoa !
Gure aurrean bere alkian eserita, Txurreroen Enparantzako izarra dago.
Izarra eta Alkatea: Joxe Mari Labaka, Borda baserriko semea.

Josetxo Ezeizak , bera aukeratu zuen bidali zuen diru pila manejatzeko eta baita ere, Enparantzako Alkatea izateko. Ziur nago izango zituela berari buruz oso informe onak. Denak dakigu nolakoa den Joxe Mari, langilea, zuzena, diskretoa, edozein arazo konpontzeko gai dena.
Batzuk zerbait ikasteko, ez dakit zenbat kilometro egin behar dituzte. Honek Filosofia karrera egiteko, ez zen bere baserritik mugitu. Han hasi eta han bukatu zuen. Asko gustatzen zaio Filosofia, eta denbora piskat harrapatzen duenean, poemak eta bertsoak idazten ditu. Begira bere bulegoan zer daukan idatzita.:

Bizia heriotzarena da
Maitasuna merezi duenarena
Egia naturarena
Eta arrazoia denona.
Hori jakinda
Pertsonak
Eraiki behar du Zoriona.

Zenbat horrelako eginak ditu ! Bertsoak, esaldiak, ipuinak. Monstruo bat da! Eta horrela ikusita ez du ematen. Hogeita hamairu urte besterik ez ditu , baino ,horrelakoak dira HANDIAK: talentu asko eta apaltasun gehiegi.
Beste karrera bat egina dauka, Ekonomia. Hori hementxe bertan ikasi du.
Josetxok bidali zituenean zazpi biloi dolar, orduantxe hasi zen ikasten karrera eta duela urte batzuk bukatu zuela.
Errez esaten da, baino zazpi bilioi dolar eduki egin behar dira esku artean !!
Munduan ez daki zenbat diren, hainbeste dirurekin ibiltzen direnak. Nere iritziz oso gutxi, ale batzuk bakarrik. Beno, gaur egun ez ditu hainbeste manejatuko. Esaten dutenez, Enparantzan lau biloi dolar gelditzen dira. Dirua badago, baino hemen asko behar da.
Joxe Mari oso diskretoa da eta oso gutxitan hitzegiten du diruari buruz . Hala ere urtean behin alaitzen da piskat eta ez da batere harritzekoa, zeren, Enparantzako ura Txanpain frantsesa da, Moet Chandon.
Ba alaitu zen egun horretan, esan omen zuen , Enparantzan hilero, hilero, lOO.OOO.OOO.OOO dolar behar zirela.
Konturatzen zara ze dirutza behar den hemen ?

-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : URREZKO ITURRIAK