URREZKO ITURRIAK




Udaletxetik irten eta albora joango gara .
Bertan ikusiko dituzu bi iturri, biak urrezkoak.
Bat, eskubi aldean dagoena, Txanpain Frantserarena da; oraintxe aipatu dudan Moet Chandonena. Horrek bai eduki duela arrakasta Enparantzan. Pentsa nola jarri den asuntua, biztanle gehienak Moet Chandonekin dutxatzen direla. Ura bezela erabiltzen da. Baina ez dauka uraren prezioa. Frantziatik ekartzen dute, egiten duten lekutik. Handik Enparantzaraino , instalazio bat egina dago. Pentsa zer lan erraldoia den hori.
Beste iturrian , eskerreko aldean dagoena, Martinia aterazen da. Hau ere, bere jatorrizko lekutik ekartzen dute, Italiatik. Sistema berdin, berdinarekin : tubuak jarrita handik Enparantzaraino. Hala ere, iturri honek ba du berezitasun bat, ez da hogeita lau orduak irekita egoten. Hau eguerdian hiru ordu irekita dago eta ilunabarrean bi bakarrik.

Udaletxeak neurriak hartu behar izan zituen. Hemen oso normaltzat hartzen zen, igande eguerdia batean, berrogeita hamar Martini edatea eta hori ez da hain normala. Ezta pentsatu ere..Behin baino gehiagotan gertatzen zen, senar-emazteak bazkaldu ondoren biagora joan eta hamabost egunetan ez esnatzea. Horrek suposatzen zuen, sekulako arazoa lantegietan, batez ere Enparantzako Hotelean. Orain jendeak, gutxiago edaten du eta horrela askoz hobea da. Eguerdian zortzi bat Martini edan, fresko-frekoak eta iluntzean Txanpaina bere neurrian.
Zenbat gehiago edan behar da ba, ondo pasatzeko ?
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : SENDA - ZUHAITZAK