BOSTEHUN MILA MILIOI EULI


Joxe Mariren hitzak izan dute bere eragina . Udaltzain mordoa hurbildu da harresiaren ate ondora. Orain arte zeudenak, lekua utzi diete lankideei, eta jakina, Enparantzako Udaltzainak askoz gehiago dira, gehiago eta freskoago daude.
Donostiko Udaltzainek, Starlux aurretik helduta daukate eta Enparantzakoek atzetik eta erdiko aldetik.

Gehiago izateak sortu du egoera berria. Donostiko Udaltzainak baimenik gabe sartu dira Enparantzan eta batek sekulako golpea jaso du belarrian.
Kolpeak ez dio belarri osoa kendu, hala ere zartako latza izanda, odol asko galtzen ari da eta nola jarraitzen duten bere horretan, beste bati antzeko zerbait gertatu zaio.
Momentu honetan egoera erabat aldatu da. Starluxek lortu du lasaitzea, bere burua aske ikusten du, orain Altza urruti dago berarentzat eta bertako Udaltzainak egurra ematen daude.
Ustegabean, Donostiako buruzagi bat azaldu da ate ondoan eta Donostiarrei agindu die ateratzeko kanpora eta normala da; Donostiak ezin du Enparantzan sartu.
Txurreroen Enparantza ez da Donostia !!
Gauza batzuk oso garbi utzi behar dira, bestela ez dago elkar ulertzerik.
Ulertzeko zaila dena ere, Enparantzan gertatzen ari dena da, nahiz eta giroa zertxobait lasaitu, ezin da esan, ezta gutxiago ere, hau giro normala denik. Enparantzaren zeruan sekulako lainu beltza dago oraindik.
Zuk lagun, normala den bezela, nahiko zenduke jakin, lurretik zenbat metrotara dagoen lainu beltza?
Ba gutxi gorabehera bostehun metrotara, garbi esanda ez dakit zenbat metro dauden, dakidana da, lainua beltz beltza dela eta hemen denok, oso urduri gaudela.
Josetxok Enparantza erosi zuenetik, beti egin du Eguzkia, egunero hogeita zazpi grado. Hau izanda lurrean dagoen zerua, hemen mundu guztia zoriontsua izan da. Lana, dirua, osasuna, parranda, ez da sekula ezer falta eta orain, ...beldurra.
Beldurra nagusitu da, jendea beldurtuta dago, garbi esanda beldurtuta gaude, nik eztarria
oso lehorra daukat eta sabelean daukadan korapiloa, ez dit uzten behar den bezela pentsatzen.
Txarrena da, zoritxarrez guk ezin dugula ezer egin, ezta ezertxo ere.
Eskerrak, Alkatea, momento kritiko honetan, berriro atera dela balkoira, ea zer edo zer ona esaten duen.


-- Jaun-Andreak lasai egon, ez da ezer, laister itzuliko gara betiko bizimodura. Hemendik minutu batzuetara dena bukatuko da.

Mundu osoko Eulien Asanblada, hemen, gure Enparantzan erabaki du biltzea.
bostehun mila milioi Euli elkartu dira.
Oso hunkituta nago eta…


-- GORA TXURREROEN ENPARANTZA !!
-- GORA!!


Enparantzan gauden denok erantzun dugu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : MUNDU GUZTIA TXANPAINA EDATEN