EGUZKIA DESAGERTU DA


Egon pixka bat lagun, baina zer da hau ? Zer gertatu da hemen ? Zer edo zer ikaragarria gertatu da !
Badaezpada kanpora joango naiz. Berriro Altzan nago, hau sustoa, ze beldurra pasa dudan!
Atseden pixska hartu ondoren, berriro begiratu behar dut, ez dut beste susto handi bat pasa nahi. Horregatik hankak harresiaren kanpoan uzten ditut, eta mutur punta sartuko dut bakarrik.
Txurreroen Enparantzan, Eguzkia desagertu egin da !!
Bai lagun, hau ez nuen inoiz espero idaztea, baina horrela da. Enparantzan ez da ezer ikusten.
Goian, askatasuna bizi den lekuan, harresiaren gainean, Altzako partean, ez dago ilunperik, zeru iluna dago, baino beti bezela, ez dago aldaketarik.
Enparantzako partean ordea, dena beltza dago, lainu ikaragarri bat ageri da, ezin dut deskribatu istripu hau. Nik istripu bezela definitu dut, garbi esanda, ez daukat idearik zer den hau.
Dakidana da, jendea ihesiz hasi dela Enparantzatik. Donostiko Udaltzainak hasi dira harresiaren atea kontrolatzen. Momentu honetan, Enparantzan sekulako nahastea dago, Komiteko kide batzuk atera dira Udaletxeko balkoira.
Inork ez daki garbi zer egin behar den. Orain Enparantzako Alkatea irten da balkoira, zerbait esateko izango du. Badago premi ederra hau lasaitzeko.


-- Jaun-Andreok, lasai egon, ez da ezer gertatzen.


Inork ez dio kasurik egiten, mundu guztia ihesi egin nahi du. Lau Haizetako langileak ere, korrika datoz. Martxa honetan Enparantza uztu egingo da.
Starlux harresiaren ate ondoan dago; Donostiko Udaltzainak ederki konturatu dira nor dagoen Altzatik metro batera.
Segundo pare batean Starluxek burua atera du Enparantzatik, ikusteko beharra dauka, beste denak bezelaxe itomen ikaragarria jasaten ari da, baina lau Udaltzain eror zaizkio gainera.
Indarrez atera nahi dute kanpora, Altzako lurretara eraman, gaur atxilotzea pentsatu dute, egia da aukera paregabea dela.
Hau da momentu larria bizitzen ari dena Antxoniren astoa, ia ziur nago bere burua La Hayako Epaitegian ikusten duela. Baino oraindik ez dago inongo Epaitegian.
Enparantzan dago, bere etxean, borrokatzen, bere Askatasuna defendatzen.
Enparantzako Alkateak berriro hartu du mikrofonoa eskuetan.


-- Une gogor honetan, Enparantzako biztanle denek, ahal dugun guztia eman behar dugu, gure etxea, gure txokoa defendatzen.
EZ ETSI, EUTSI ! GORA TXURREROEN ENPARANTZA !!

-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : BOSTEHUN MILIOI EULI