MESEDEA NON EGIN ?


Banoa, ez dakit zenbat denbora pasako dudan bidean. Orain udaran gaude eta jakina, auto gehiago, jende gehiago; dena den, berdin da. Endaiatik Enparantzara ordu erdi baino gehiago ez dut egingo.
Horrelakotan beti berdina egiten dut, pentsatzen joaten naiz zer egin behar dudan. Gaur adibidez lehenengo lana Patrixirekin egotea izango da; hitza eman nion eta bete egin behar dut.
Zure ustez lagun, ze mesede eskatuko dit Euli maitagarri honek?
Zuk eta biok badakigu mesedetxo bat eskatuko didala, ez dakiguna da, ze mesede mota den eta ea nik egiterik ahal dudan. Hori baita beste kontua.
Aspaldititik Endaian bizi naiz, baina ez naiz Endaiarra, Altzatik noiz alde egin nuen ?
Enparantzan ez naiz bizi eta ez naiz Enparantzakoa , Donostiarra ezin dut izan, nahiz eta bertan jaioa izaki.
Nik, non ahal diot Euli bati mesede bat egin?
Hala ere saiatuko naiz Euliei laguntzen, ez ditut inoiz ahaztuko garai bateko ilunpeak, zenbat aldiz lagundu zidaten zutitzen.
Oso triste jarri baino lehenago, esan behar dizut lagun, Txurreroen Enparantzaren Harresiaren aurrean nagoela eta beti sentitzen dudala zirrara berdina.
Baita ere esan behar dizut, Altzan nagoenean beti sentitzen dudala amorru berdina, ez du inoiz atertzen, beti euria egiten du, Eguzki Erregeak ez du Altzan bizi nahi.
Hori oso larria da.
Dena den, larritasunak alboan utzita, nik Enparantzan sartu behar dut, jakin behar dut behingoz Patrixik zer eskatu behar didan.
Enparantzako Udaltzainak ezagutzen naute, badakit horrela dala, nahiz eta antzerkilari trebeak izan, ez didate adarrarrik jotzen. Ezjakin itxura egiten dute eta nik jokoa jarraitzen dut.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : EGUZKIA DESAGERTU DA