BANATOR BUELTAN


Gizakiak bizitzeko, ausardia duenak behintzat, lanera beldurrik gabe joan behar du; pozik, eta ilusioz beteta. Ni behintzat horrelaxe joango naiz lan berrira. Bizia da dugun kapital bakarra eta Zoriona gure helburu garrantzitsuena. Beraz: Jo ta ke Zoriona lortu arte!
Altzako segalari handi batek esaten zuen bezela: Bizia galduko dugu, baino bizitzeko gogorik ez!Ezta pentsatu ere! Konturatu gabe lagun, Enparantzako ateetan gaude. Neri barrukoak hotzikaraz beteta jarri zaizkit. Haurtzaroan, Ibarburuko lurretan sentitzen nuen zirrara berdina, sentitzen dut orain Enparantzako harresiaren aurrean. Badakit atea pasata, mundu magiko batean sartuko naizela eta amorratzen nago sartzeko. Kanpotik, gora begira jarri ezkero, garbi ikusten da eguzkia Enparantzaren gainean; egunero eta egun osoan dago Erregea txoko hau laztantzen. Liluragarria benetan! Ezin da sinistu Gipuzkoan dagoen leku batean, euria ez egitea urte osoan. Zenbat zientifiko eta zenbat jakintsu etorri diren honera; hamaika Nobel Sari hurbildu dira horren zergatia jakitera eta denak alde egin dute jakin gabe. Denak esan dute gauza bera: ezin dela sinistu, ezineskoa dela eta abar eta abar eta alde.
Hala ere, gaur, egunero bezela, Enparantzan hogeita zazpi grado egiten ditu eta Altzan berriz fresko xamar; momentu honetan hamalau grado, eta jendea desagertzen hasi denez, ni saiatuko naiz barrura sartzen. Arazoak ekiditeko orain badakit zer egin behar dudan: Manchester Uniteden elastikoa gorria jantzi. Nahikoa da.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : JESUKRISTO