JESUKRISTO


Ze ezberdintasun dagoen harresiaren alde batetik bestera, sinestezina. Barruan sentsazio berezia sentitzen da, ez dakit nola explikatu..,badirudi eguzkia denbora guztian, zu musukatzen ari dela, hain goxoa da hemengo berotasuna! Zer ez da hemen goxoa! Sartu orduko, nere burua automatikoki Eulien Etxe aldera biratu da. Badakit, ez naiz ahaztu, zer agindu nion Patrixiri, bere etxera joango nintzela. Gertatzen zaidana da, ez dakidala noiz joan. Eulien mundua ezagutzen dut, batez ere beraien ohiturak, elkarrekin bizi izandu ginen urte batzutan. Euliak oso aukera gutxi dituzte gizonekin edo emakumeekin hitzegiteko eta bat dutenean...Ez, orain ez naiz joango, joango naiz beste momentu batean, gainera horiengana ezin da esku utzik joan. Gutxienez Cointreau botila bat eraman beharko dut. Aste bukaera hau berezia da , beno Enparantzan aste dezente izaten dira antzekoak, hala ere, kontatu nahi dizut lagun, hemen gertatzen den guztia eta gertatuko dena, zeren bihar bai izango dela agian, oso egun garrantzitsua. Biharkoa biharko utzita, hasiko naiz esaten, jende pila dabilela hemen hara eta hona bueltak ematen. Ez da begirada oso zorrotza eduki behar, dabilen jendea diruduna dela ikusteko. Zenbat urre dagoen gaur Enparantzan! Gizon eta emakumeak, denak daude urrez apaindurik. Lepoko kateak zein baino zein lodiagoak dira, batzurekin ez genduke inongo arazorik izango, Putzuetako idi parea ikuiluan lotzeko. Ordulariak berdin; merkeena nik ez dakit zenbat balioko duen. Emakumeak esku muturretan daramazkiten pultserak, Perurenaren semeak justu justu jasoko lituzke. Jaun Andreok zer da hau! Hau da hau urrearen festibala! Eliza aurretik pasatzen direnean, batzuk sartzen dira ikustera, besteak berriro itzultzen dira lehengo tokira. Pentsatzen nago: .". Eliza barruan Jesukristo egongo ote da?" Pentsatzen jarraituz, bera barruan egon ezkero, zer pentsatuko luke jende hauetaz ?Jesukristo handiak, hainbeste maitasun eman zuena, hainbeste sufritu zuena besteengatik, gaur Enparantzaren Eliza barruan egon ezkero, ze jarrera hartuko luke, langile moderno hauekin? Langile modernoak, asuntu honetan hori baita politena, lan egiten dute, noski baietz, baina soldata ez da langile arruntarena. Hemen, hara eta hona dabiltzanak nekatzen, soinean daramaten urrea oso pisua delako, urtero urtero gutxienez irabaziko dute ogei milioi dolar. Hori bera irabazten zuen Jesukristok, arrantzalea zenean.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : SHENEIDER FAMILIA