SHENEIDER FAMILIA


Jesukristo handia bakean utziko dut eta orain, Enparantzako apaizarekin sartuko naiz, modu goxoan noski.
Patxi, Elizaren atarian dago berriketan,Mari Karmen Arrarasekin. Ez dut batere lasai ikusten, seguraski bere arrazoiak izango ditu.
Dirudienez ez dute bertatik mugitzeko asmorik, denbora dezente pasa da eta bertan jarraitzen dute. Ni ere nagoen lekuan jarraituko dut. Patxik ez badu presarik, nik gutxiago.
Begi batekin, Enparantzan paseatzen dabiltzan turistei begira nago eta egia esaten baldin badizut, ez dakit diruak zorion osoa ematen duen...
Nere aurrean bikote bat dago, Sheneidarrak dira. Beraien ondoan sei edo zazpi urteko haurra, mutila, seguraski semea, ziur gaiso larria. Ezin du arnasarik hartu.
Ze pena, ze pena eta ze tristura sentituko dute guraso hauek, ikusten dutenean bere semetxoak ezin duela behar den bezela arnasa hartu.
Gaisotasunean ez dago bizirik, hor, eremu horretan, heriotzak irauten du justu justu.
Asko poztuko nintzateke haur honek, Txurreroen Enparantzan edo auskalo nongo Enparantzan, sendatzea lortuko ba luke.
Beste begiarekin ikusi dudana Patxi da eta ez dago Mari Karmenekin bakarrik, Luis Mari Ralla beraiekin dago, baita Koldo Elizasu ere. Ziur nago badutela bileraren bat.
Enparantzako Apaiza, Mari Karmen, bi pertsona komitekoak...
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : ZUHAITZ BAT JAIO DA