ZUHAITZ BAT JAIO DA
Nik ez dakit zenbat urte diren, ez naizela Sakristiara sartu......hala ere, orduko, haurtzaroko usai berbera dauka, segituan ezagutu dut. Txikia nintzenean, beti pentsatzen nuen gauza berdina: usai hau zeruko usaia izango da.
Eta ez pentsa usai txarra denik, txarra ez da, da ezberdina, beste inon sumatzen ez dena.
Baita ere pentsatzen dut lagun, konturatuta egongo zarela, Txurreroen Enparantzan dena, ezberdina dela. Horregatik ni ez naiz ezerrekin harritzen.
Bilera egin behar duten mahaian, Patxi igo da gainera eta dantzan hasi da.
Luis Mari eta Koldo aho zabalik daude. Ez dute ezer ulertzen. Mari Karmeneri begiratzen diote, baina honek ez du hitzik esaten.
Patxik mahai gainean jarraitzen du.
-- Zer iruditzen zaizue mahai gainean dantzan hastea ?
-- Ez al gara ba -Luis Marik erantzuten dio -bilera bat egitera etorri ?
-- Bai hala duk, mahaiak dituk bere ondoan eseritzeko, bai bazkaltzeko edo bilerak egiteko eta arazoak betirako konpontzeko.
Patxi mahaitik haserre jaitsi da, ez du batere aurpegi onik. Hitz bat gehiago esan gabe, aldameneko gelara joan da.
-- Zer iruditzen zaizue hau?
-- Ze polita! Noiz jaio duk?
Koldo txundituta gelditu da.
-- Bart jaio duk eta badakik non? Altzako Elizaren Sakristian.! Eta badakik zer den? Sagarondoa, zuhaitza duk bai eta hau ez duk zuhaitzak jaiotzeko lekua. Mahaiek baditek bere bete beharra eta Sakristiek ere bai !
-- Pozik egon beharko huke Patxi. Ze polita izan behar duen zuhaitz baten jaiotza ikustea.
-- Hi Luis Mari zer habil, neri adarra jotzen!
-- Zergatik esaten duk hori. Poz galanta hartuko nikek, nere etxean jaioko balira, horrelako zuhaitz politak.
-- Enparantza horretan bizi zareten txurrero denak, erotuta zaudete, burutik jota, baina ni
Jaungoikoari eskerrak, primeran negok, horregatik gaur bertan, konpondu behar diagu, ditugun arazo denak.
-- Barkatu Patxi -Koldo Elizasu sartu da tartean- aste bukaera hau, nahiko korapilatsoa duk eta ez duk batere aproposa, arazo denak konpontzen hasteko.
-- Beno, hasiko gaituk - Patxi berean- arazoak banaka konpontzen, zuhaitz txiki hau hartu eta hemendik eraman. Beste kontu bat: Enparantzako zuhaitzak etortzen dituk Elizara lo egitera. Goizero goizero, sekulako zaborra gelditzen duk barruan eta guk garbitu behar diagu.
Luis Mari Rallak ordulariari begirada bat eman dio. Denbora eduki edo ez, badaki hori entzun gabe, hemendik ezin duela alde egin.
-- Hiri Patxi , Enparantzak ematen dik hilero hilero diru kopuru bat, eta ez txikia, orduan jakin egin beharko duk moldatzen.
-- Zuek zenbat ematen didazue, berrogei milioi dolar? Uzkeri horrekin nahi duzue Eliza goitik behera apaintzea. Margotu egin beharra zegok, horrez gain, igeltseritzan egundoko faktura ordaindu beharko diat, diru gutxi horrekin, nola nahi duzue hori dena egitea?
Presa dutelako, seguraski horregatik izango da, Enparantzako Abokatua eta Ekologista, isildu egin dira. Mari Karmenek aprobetxatu nahi du, sortu den aukera, Patxiri laguntzeko piskat.
-- Gu, ia ia ehun emakume, jaikitzen gara egunero goizeko bostetan, Eliza garbitzeko. Batzutan pasatzen dugu goiz osoa dena txukun utzi arte eta askotan, ez dugu ezer kobratzen. Enparantzak diru gehiago eman behar dio Elizari.
-- Noski baietz -Patxi ez dago isiltzeko prest- gutxienez ehun milioi dolar jaso beharko genituzke hilero.
-- Hik Patxi, badakik ondo, nork daukan azken hitza Enparantzan, dena den, diru kopuru hori, gehiegi iruditzen zaidak.
Enparantzako abokatuak bukatu du elkarhizketa. Patxik keinu bat egin die eskuarekin eta Komiteko bi lagunek, ateko bidea hartu dute.
Ni beti bezela, pentsatzen gelditu naiz. Ehun milioi dolar!
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : HOGEITA HAMAIRU URTE
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada