HOGEITA HAMAIRU URTE


Horrela esanda, pasada bat iruditzen zait. Gero kalkuloak aterata, ba, ez dakit garbi zer esan. Eliza, Eraikuntza handia da, eta gauero sartzen den zuhaitz pila ez da txantxa. Neronek ikusi dut nola gelditzen den goizero.
Beste aldetik begiratuta, ehun miloi dolar ez da dirua Enparantzarentzat, hemen hilabete batzutan sartuko dira ehun mila milioi dolar. Badago emateko.
Utziko dugu kontu hori Joxe Mari, Bordakoarentzat, bera bait da hemengo Alkate eta Ekonomista.
Nik lagun, kanpora joateko gogoa daukat, jakinmin handia darabil buruan bueltaka. Ez dakit zergatik, baina zerbaitek esaten dit, polita izango dela gaurko goiza.
Polita eta animatua. Nahiz eta jende asko desagertu hemendik, oraindik badago kopuru polita. Garbi dago, hemen gelditu direnak, sendatzera etorriak direla. Besteak, Ezeiza auzora eraman dituzte, hemengo ekitaldia bukatu arte. .
Txurreroen Enparantzan hasi da giroa berotzen, gaisoen artean nabari egiten da urduritasuna eta normala da.
Presa dute, presa handia, sendatu eta alde egin nahi dute. Beraiek bilatzen dutena da, berehala ahaztutzea hemengo pasadizua.
Osasuna hain garesti ordaintzea, batzurentzat, gutxirentzat pentsatzen dut, berriro gaisotzeko modua dela. Batzuk auskalo zenbat egon diren itxaroten, bi edo hiru urte edo agian gehiago. Bakoitzak daki ze gaisotasun duen eta zenbat ordaintzea tokatzen zaion.
Bestela, antolakuntza aldetik, esan behar dut hemen ez dagoela batere arazorik ekitaldia hasteko. Enparantzan dena dago bere lekuan.
Esther eta Itziar hortxe daude, betiko mahaiean dirua kobratzeko prest.
Estherrek esku artean dauka gaisoen zerrenda eta Itziarrek boligrafo bat du jostailu gisa. Beti dauka esku artean zerbait, horrela gustatzen zaio lan egitea. Boligrafoarekin jostatzen dabilela, hitzegiten du gaisoekin edo hilezkortasunaren bila etorri direnarekin.
Denak ez dira sendatzera etortzen, batzuk, gutxi batzuk, dirudun handiak noski, hilezkortasunaren bila etortzen dira. Jende ausarta da eta ez zaie axola, asko gastatzea eternitate osoan bizitzeagatik.
Eta ez nolanahi bizi. Hilezkortasuna lortzen dutenek, ogeita hamairu urte izango dute beti, ez dira inoiz gaisotuko, ez dute, nahiz eta milioi bat urte bizi, zimur bakar bat izango eta hori dena gutxi balitz, gutxienez berrehun berrogeita hamar edo hirurehun urtetan harreman sexualak normalak izango dituzte.
Hor dago Txurreroen ahulezia. Enparantzak ziurtatu beharko lituzke sexo harremanak, gutxienez bostehun mila urtetan.
Behin adin horretara iritsi ezkero, nere ustez jendea aspertu egingo dela sexoarekin eta hasiko dela, kilkerrak bahitzen. Zerbait ezberdina.
Dena den, badago zurrumurru bat Enparantzan eta Altza osoan, Komiteak ogeita bost mila milioi dolar gastatuko dituela sexo ikerkuntzan.
Ixabelek badauka puska bateko lana, eskerrak hilezkorra dela.
Gaur hona etorri direnak, sendatzera etorri dira eta horregatik jarri behar dira elkarrekin minbizia dutenak minbizia dutenarekin, denak batera eta idorreria dutenak berdin, horrela askoz errezagoa da asuntua.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : GAISOAK SENDATZEN