Orain explikatuko dizut lagun, beti gutxi gorabehera, ze gaisotasun mota sendatzen diren hemen:
Bihotzekoak, minbizia, bizkarhezurrarenak, inpotenzia, idorreria eta oso gutxitan, beste batzuk..,adibidez ergelkeria.
Ergelkeria ez da sendatzen, ez hemen eta ez inon; lortzen dana, lortzen denean noski, gaisotasuna piskat arintzea da. Adibidez txotxolo bihurtzea.
Orain arte horrela izanda eta ez zegoen arazorik. Orain ordea ergelkeria, kutxakorra da, oso kutxakorra gainera; nahikoak dira hiru segundu ergel batekin egotea, ergela bihurtzeko.
Eskerrak batzuk ez direla lotan bizi. Berehala aurkitu dute horretarako soluzioa .
Asmatu dutena, fuerte xamarra da esatea, baina nik esan egin behar dut:
" Jan behar dira langabetu baten mukiak, dauden bezela, gordinik."
On egin lagun!
Gaisoak, Itziar eta Estherren gonbidapenarekin, ari dira kolokatzen.
Lehenengo minbizia dutenak elkartu dira. Zenbatu ditut eta ez banaiz tronpatzen, larogei eta zazpi dira. Horien atzetik, idorreria dutenak kolokatzen dira eta oso logikoa da, zeren sagarondoak aranondoen ondoan daude
Idorreria dutenak gutxi daude eta hobe. Sekulako kaka usaia uzten dute Enparantzan.
Hamasei dira.
Ondoren bizkarhezurrean arazoak dituztenak. Hauek zatitu egin dira, erdia edo piskat gehiago, dagoeneko Lau haizetan daude, ondarretan igeri.
Hemen daudenak, egon piskat, berrogeita bi dira.
Bihotzeko gaisotasunak dituztenak osatzen dute talde handiena: Ehun eta hogeita hamasei lagun dira.
Eta azkenak inpotenzia dutenak. Beno, nere iritziz adineko gizon hauek, ez dute gaisotasun hori, urte asko dituzte eta nahi dute ohean, gaztetan bezela erantzun.
Seguraski bikotea dezente gazteago dutelako.
Zer axola zait neri, bikotea gazteagoa den ala ez. Ordaintzeko dirua ba dute, hor konpon!
Ah, Hirurogei ta hamalau dira.
Ikusten duzunez, bost talde daude, bakoitza bere gaisoekin. Taldeak ondo osatu direnean, Esther mahaitik altxa da, ordainketa unea hobeto antolatzeko.
Enparantzako sikologarekin batera, udaltzain mordua mugitu da; batzuk mahaiaren inguruan ipini dira, besteak harresiaren ate handiaren ondoan, seguraski neurri hauek denak, diruarekin zer ikusia izango dute.
Zuhaitzak babesten beste udaltzain mordoa dago, denetara momentu honetan mila bost ehun udaltzain egongo dira Enparantzan.
Eskerrak jende gutxi dagoela, bestela ez dakit kabituko ginateken.
Jende gutxi egotea ere, ez da kasualitatea. Komitea ohartu da, zenbat eta kopuru handiagoa izaki, zailagoa bihurtzen dela hau dena ondo kontrolatzen.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : DIRU GUTXI
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada