DIRU GUTXI




Ondo kontrolatzea nahi dut esan, gauzak ez egitea edozein modura, jendea denbora guztian behar den lekuan egotea.
Adibidez sagar bat ordaintzen denean, sagar bat jatea, ez bi, bestela Enparantzak diru asko galtzen du eta ba dirudi, ez dela une aproposa dirua galtzeko.
Nik ez dut sinesten hori, baina beno...
Gauzak ondo xamar bideratuta daudenez, Estherrek hartzen du talde bat, minbiziarena, eta mahai ondora hurbiltzen da. Sikologak buruz daki zenbat gaiso diren, zenbat sagar jan behar dituzten. Normalki bat nahikoa da sendatzeko.
Bakar bakarrik falta da, faktura: 435.000 dolar.
Eta horrela beste taldeekin.Talde denek ez dute berdina ordaintzen, zeren fruitu denek ez dute berdin balio. Gaisotasunak ere ez dira berdinak...
Adibidez bizkarhezurrean arazoak dituztenak, ez dakite garbi ze fruitu jan behar duten, batzuei udareak mesede handia egiten die, besteei berriz, muxika edo gerezia. Horrelakotan diru gehiago ordaindu behar dute.
Idorreria dutenak ez dira beti sendatzen aran bakar batekin, hamabost urtean dagoena komonera joan gabe, gutxienez lau aran behar ditu eta hori dira ehun mila dolar baino gehiago.
Beno, hori dena hemengo anekdotak dira eta nahiz eta garrantzi gehiegi ez eduki, kontatu behar dizkizut.
Orain hasiko da benetako ekitaldia. Udaltzainak jarri dira sagarondoak zaintzen. Giza katea osatu dute, erdian tarte txikia utziz. Hortik pasako dira gaisoak banan bana.
Beste puntan berdin egin dute. Udaltzainak dagoeneko muxikak zaintzen daude. Aipatu behar dut, antolakuntza hasi baino lehenago, astoa bere txabolan sartu dutela.
Aste honetan Manchesterrek Europako kopa irabazi du eta Starluxek ez dakit zenbat Txanpain uzte beharko dituen, garaipen handi hori ospatzeko.
Alkoholak kalte handia egiten dio.Txanpaina edan eta George Besten elastikoa jaztea, koktel mortala da berarentzat. Berarentzat eta beste denentzat.
Atzo, Anaiak tabernatik bota egin zuten. Ez dakit Komiteko kideek jakingo duten berria.
Eskerrak errefuxiatu soziala dela... Altzakoa betidanik, Siusko Antxoniren astoa. Horiek denak asko babesten dute.
Ni kontu kontari nabilen bitartean, gaisoak fruituak jaten daude eta aitortu behar dut, harrigarria dela. Bi aiton, larogeita hamar gradotan bizi ziren, Pitagorasen senideak agian, orain bizkarra dute, Arranoaren begirada baino zuzenago.
Minbiziaren taldean ez da nabarmentzen horrelako aldaketarik. Nik igarri dudan bakarra, orain pozik daudela, irribartxu.
Ziur daude larogetita zazpi lagunetik, larogeita bost edo laroge ta sei, sendatu egin direla. Hori handia eta ederra da.
Inpotentzia zutenak pozez txoratzen daude. Ez dute sinisten gertatu zaiena..
Adin horretan , hanka tartean burni puska hori izatea. Edozein makurtzen da orain hoien aurrean!
Ederra da, oso ederra jendea sendatzen ikustea. Nork esango luke garai batean, Altzako plaza zaharrak , Lourdesek baino gaiso gehiago sendatuko lituzkeela.
Egia da, hemen ez dagoela miraririk, hemen teknologia aplikatzen da, teknologia eta sorginkeri piskat, dena balio du sendatzeko.
Itziar ez da alferrik egon bostehun urte Zugarramurdin bizitzen!
Enparantzako sorgina dirua biltzen ari da. Oso zaila da jakitea pozik edo nola dagoen nola dagoen. Ipintzen duen aurpegiagatik, ezin zaio igarri, indiferentzia totalarekin ari
totalarekin ari da bere lana egiten.
Nik nere kalkuloak egin ditut: Enparantzak gaur ogei milioi dolar jaso ditu.
Ez da kantitate bat, kantari hasteko modukoa...
Itziarrek dirua ondo ziurtatu duenean, pare bat aldiz atzera begiratu du, zerbait gertatzen ari da nik ez dakidana. Jendea presaka dabil, inork ez du zuhaitzen ondoan gelditu nahi. Ze arraio gertatzen da ?
Ahhhhhhhh !! Idorreria duten gaisoen txanda da !!
Hemendik alde egin beharra dago. Ezin duzu sinistu lagun, gaiso hauek ze usai uzten duten.
Ez dakit, diru aldetik, Enparantzari komeni zaion gaisotasun hau sendatzea.
Lehengo urtean etorri zen bat, ez dut esango nongoa den, bizi osoa arroza jaten pasa du eta ezagutzen duen fruitu bakarra platanoa da.
Pentsa horrek bere garaian, zenbait aldiz tiratuko zuen komoneko katetik !
Jaungoikoak baino gutxiago, ziur nago
------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : DIRUA EZ DA ARAZOA