Ni banoa atzeruntz, Eulien etxe ondoan egongo naiz. Hemendik dena ikusten dut. Zortea daukat ez dela jende asko pilatu,gaisoen senideak, gehienak behintzat, Ezeiza auzoan daude oraindik. Hemen ikusten diren senideak oso pozik daude. Batez ere minbizia zuten gaisoenak. Musuak, besarkadak, malko batzuk ere, denetik ikusten da, giro hunkigarri honetan. Orain arte besarkadak eta musuak senideen artean ziren, orain denak dira famili bat, famili handia.
Nik ez dut inor ezagutzen eta egia esan, aspertzen hasita nago. Batera eta bestera begiratzen hasi naizenean, badakizu nortzuk ikusi ditudan ? Gogoratzen zara bikote bat, haurra itotzen zela eta ? Bai, gogoratzen zara ? Ba, oso momentu larria bizitzen ari dira. Ama lur jota dago, aita ere, baina, bi idiek batera ezin dira nekatu, bestela biziaren gurdia errekan gelditzen da betirako. Ia ziur dakit ze arazo daukaten: semea ezin duela sendatu. Enparantzan ez dago ezer asmarentzat. Txikia nintzenean, aitak behin baino gehiagotan esan zidan, Arkiriko Agustinak bazekiela gaisoatsun hori sendatzen; Txurdineneko amona, berak sendatu zuela, eta berari esker hasi zela berriro bizitzen. Orain non ote dago Arkiriko Agustina ? Famili hori sufritzen ari da eta bakar bakarrik daude. Inor ez zaie hurbiltzen laguntzera, inork ez du ezer jakin nahi. Eta nik zer egin behar dut ? Ia ziur nago famili hori diruduna dela, nagusiak direla, ez dakit ze nagusi mota diren. Nagusi denak ez dira berdinak. Gizakia ez da nazkagarria nagusia delako, gizakia ez da jatorra langilea delako, jatorra dena, jatorra da eta nazkagarria dena berriz,nazkagarria.
Beno lagun, teoriak utzita nik zer egingo dut: busti edo eguzkia hartu? Gurasoak ez dakit zer izango diren, agian dira munduko ustiatzaile handienak, agian jende normala da, langileari ordaintzen diotenak merezi duena edo legeak agintzen duena bakarrik. Nik haurrari nahi diot lagundu eta banoa.
-- Kaixo, zer edo zer ahal dut egin zuei laguntzeko ?
Bikotea elkar begiratzen dira eta ez didate inongo erantzunik ematen. Amak semea bere altzora eramaten du. Iruditzen zait famili honek, ez duela indar handirik, bere semearen borrokan jarraitzeko. Nik pausoa eman dut eta orain ez naiz hemen geldituko.
-- Laguntzera etorri naiz eta agian ahal dut zedozer egin, zuen semea egun batean sendatzeko.
-- Zer ahal duzu zuk egin?- Aita da galdetu didana.
-- Ahal dut saiatu. Altzakoa naiz, nere familia hemen bizi da, Komitekoak oso ondo ezagutzen ditut.
-- Komitekoak lagunak dituzu ? -Amak irribarre txiki bat eskeini dit.
-- Ezagutzen ditut baina...gaztetan zerura joan nintzen lanera, izar denak beltzez margotu nahi nituen. Beltza da gehien gustatzen zaidan kolorea. Hau esan dizuet, zuek jakiteko, urte askotan ez dugula harreman normala izan.
Bikotea berriro mututu egin da. Nere margolari fazeta ez zaie gustatu. Hemen onena da zirti zart harira joatea.
-- Zuen semea sendatzeko, Enparantzan ez dago fruiturik. Badago beste aukera bat baino zaila, nahiko zaila.
Amak bapatean haurra utzi du bere gisara. Ze erreakzioa eduki duen!
-- Ze aukera da hori eta zergatik da zaila?
-- Aukera da haurrak hilezkortasuna lortzea eta zaila da, oso garestia delako.
Aitak ere nahi du elkarhizketan sartu.
-- Zenbat milioi dolar dira?
-- Ez dakit zuzen, dakidana da diru asko dela.
-- Ogei milioi dolar?
-- Ez, zoritzarrez gehiago da.
-- Zenbat gehiago da ba! Diru horrekin gauza asko ahal dira egin.
-- Nik zer nahi duzu esatea. Hemen Komiteak agintzen du, Alkateak ere pisu handia dauka. Hemen arauak oso zorrotzak dira.
-- Guk ez dugu orduan inongo aukerarik -aitak etsi du - genuen Kapital osoa ia ia gastatu dugu. Zazpi urte ibili gara borrokan, eta orain gelditzen zaigun diru apurra bizitzeko da.
-- Euskaldun batek ahoa irekitzen duenean zedozerrengatik da eta oraindik diot: badago aukera bat zuen semea sendatzeko, hilezkortasunak dena sendatzen du eta ez da gehiago gaisotuko. Hori esanda, aitortzen dut aukera txikia dela.
-- Merezi du saiatzea - amak berriro hartu du semetxoa bere ondoan - gu oso nekaturik gaude.
-- Horrelako kasu batean beti merezi du saiatzea. Orain aholku bat emango dizuet: komeni zaizue bihar ikustea, nola lortzen den hilezkortasuna.
Bikoteak ustegabean hartu du nere gonbidapena. Iruditzen zait arazo handiena dirua dela.
-- Dirua ez da arazoa , zuek lasai bazkaldu eta afaldu Anaiak tabernan. Nik hitzegingo dut Alkatearekin, Enparantzak ordainduko du faktura, egingo digu mesede hori.
-- Eta lo, non egin behar dugu ?
-- Lasai emakumea, hori ere pentsatu dut. Eulien etxean egingo duzue lo. Total gau bat bakarrik da. Hitzegingo dut Patrixirekin. Beste aholku bat: Ez irten Enparantzatik. Bihar, oso neurri zorrotzak hartuko dituzte bertan sartzeko.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapituloa : BENETAZKO ORDUA
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada