BENETAZKO ORDUA


Eta nik lagun, zer egin behar dut?
Badakit zer. Pentsatu, beti pentsatu. Gerria izorratu zaidanetik ez dut beste ezer egiten.
Batzutan ez dut ezer gehiago egiten, baina atzo adibidez bai, txanpaina edaten egon nintzen, Sheneider familiarekin; Patrixi gurekin zegoen eta beste lagun pila ere.
Anaiaken nere lagun pila ibiltzen da.
Nahiz eta kontentu xamar ibili, garbi esan nion Patrixiri, nik ez ditudala gai serioak horrelako girotan hitzegiten. Atzoko eginkizuna zen, Scheneider familia laguntzea, morala piskat altxatzea.
Gaur ordea arrunt ezberdina da, gaur egun berezia da. Joxe Mari Labaka hortxe dago, Txurreroen Enparantza erdian. Ohi duen bezela, dotore jantzita dago eta nahiko aurpegi serioarekin.
Ez naiz batere harritzen. Ehunta berrogeita hamar mila milioi dolar daude jokuan. Konturatzen zara lagun, hemen ze dirutza mugitzen den ?
Egun oso berezietan, jende gutxi egoten da Enparantzan; gaur hiru dirudun besterik ez daude. Ez dituzte senide asko ekarri. Beraien bizkarzainak kanpoan gelditu dira, ezin dute Enparantzara sartu.
Hemen ziurtasunaren ardura guztia, bertako Udaltzainak hartzen du. Momentu honetan Zuhaitzak zaintzen, bi mila Udaltzain daude. Zu lagun, ziur nago galdetuko zarela, zergatik dauden hain neurri zorrotzak.
Oso erreza da explikatzen. Zuhaitzak joan behar dute Ezeiza auzora. Enparantzan bakar bakarrik geldituko da zuhaitz bat: Ibarburuko piku txuria. Beti horrela izaten da.
Udaltzainen arduraduna Alkatea begiratzen du. Joxe Marik, ordularia begiratzen du...,orain da irteteko momentua.
Hirurehun Udaltzain ipini dira jende aurrean, inork ezin du hurbildu Zuhaitzen ondora.
Lehendabiziko zuhaitzak hasi dira mugitzen, poliki poliki doaz, ez dute presarik; Komiteak ez du nahi presarik; fruitu asko galtzen da zalapartaka.
Zuhaitzak mugitzeko lasai, astoa bere lekutik kendu dute. Hasieran Enparantzako txoko batean utzi nahi zuten, baina alferrik izanda. Starluxek tabernara joan nahi zuen eta hortxe dago.
Bitartean, Zuhaitzek jarraitzen dute mugitzen; badoaz gozo, gozo Ezeiza auzora. Dagoeneko Siuxko anpoaloriek egin dute bide erdia baino gehiago eta hori ona da, zeren beraiek dira Zuhaitz handienak.
Txikiagoak atzetik doaz, Mirasungo aranak, Ibarburuko bidean zeuden aran horiak, hartu dute bihurgunea auzo berrira joateko; sagarondoak laister egingo dute gauza berdina.
Dena doa planifikatuta bezela, hemen ez da ezer aldatzen. Udaltzain gehienak Ezeiza auzoan daude, hemen berrehun eta berrogei ta hamar egongo dira. Enparantzako harotzak oraintxe hasiko dira lanean.
Komiteko kideak Enparantzaren erdian daude, atzerritik etorri diren dirudunak beraien onduan, eremu txiki hori zaintzen Ehun Udaltzain edo batzuk gehiago, berdin da.
Kontua da, hemen berriketa bukatu dela. Enparantzako Alkatea mahai buru jarri da, bere eskubian Itziar Uzkiano dago, eskerrean Esther Yusta.
Mahai aurrean hiru dirudunak kokatu dira, batetik bestera pare bat metro daude.
Begira dagoen jendea, atzera joanda piskat; Jaun-andreak Txurreroen Enparantzan hasi da benetako ekitaldia. Urduritasuna nagusi eta eztarriak lehortzen.
Lehenengo kokatu den diruduna atera du dirua maletatik. Itziarrek kontatuko du: berrogeita hamar mila milioi dolar egon behar dute eta bai, badaude.
Enparantzako Alkateak hamabost mila milioi hartu ditu, beste dena James Whiterena da oraindik. Hilezkortasuna lortzen badu, faktura osoa ordainduko du. Hiltzen bada berriz, ez du osorik ordaindu beharko, hamar mila milioi besterik ez.
Azken momentuan atzera botatzen bada, kopuru osoa ordaindu beharko dio Enparantzari.
Ulertu duzu lagun ? Hemen beti horrela da. Ez dago inoiz aldaketarik. Agian bihar, hemendik urte batzutara, garestituko da piskat.
Eta orain dator, goizeko momentu serioarena: James White , ingelesa, nagusia, hotel pila baten jabea, galdera bati erantzun behar dio.
Joxe Mari Labaka, Txurreroen Enparantzako Alkatea zutitu egin da.

-- James White Jauna, zu pertsona zara?
-- Bai.
-- Hilezkortasuna lortzen baduzu, ez zara inoiz gaisotuko, ez zara inoiz zahartuko eta ez zara inoiz hilko. Beti izango dituzu hogeita hamairu urte eta bizia ondo gozatuko duzu.

Hurrengoa hurbildu dana mahai ondora, Owen Kerry da. Irlandesa, nagusia, berrogeita hamabost lantokien jabe...

-- Owen Kerry Jauna, zu pertsona zara?
-- Bai.


Alkateak berriz irakurri du lehengoa eta orain azkena dator. Charly Obrian, ingelesa, nagusia, dirudun handia eta zaharra. Honek larogeita hamar urte baditu.

-- Charly Obrian Jauna, zu pertsona zara?
-- Bai.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapituloa : EZ ZEN PERTSONA