Protokolo gehiena bukatu da, orain hilezkortasunaren azken fasea gelditzen da.
Udaltzainek babestuta, hiru dirudunak poliki doaz hurbiltzen piku txuriaren ondora. Ezin dute lurrean markatuta dagoen marra pasa, hortik aurrera astoaren eremua da. Hortik aurrera Ibarburuko piku txuriak, hilezkortasuna ematen dio merezi duenari, txiroa edo diruduna.
Marraren beste aldean, Udaletxeko aldean, arotzek egin duten txabola dago. Orain azalduko dizut lagun, nolakoa den txabola.
Bi hitzetan esateko, kabina telefonikoa bezelakoa da, oso antzekoa; gauz bat dauka ezberdina eta da, astoaren eremura ematen duen zatian, zulo bat dagoela, lehio txiki bat modura.
Badakit oraindik ez duzula ulertu, orain egingo dugu beste saikaera.
Kabina horretan, aulki bat dago eta hortxe eseri behar du, itxura batean behintzat, pertsona dena. Eseri ondoren, Udaltzainek lotu egingo dute eta hemen dago koxka: burua eta lepoa kabinatik kanpo geldituko dira.
Burua eta lepoa marraren beste aldean egongo dira, astoaren eremutan, egiaren babesean edo gezurrarenean...
Astoa aipatu dut eta oraindik ez da tabernatik atera. Europako txapela ederki ospatzen dabil, merkea atera behar zaio Enparantzari Txapel hori!
Agian gaur , hemen ehun mila miloi dolar geldituko dira, eta gaitz erdi.
Lehen begiradan, dirudun hauek ez dute nazkagarri itxura, baina, Perretxikutan adibidez sekulako contraesana dago : Amanita Palloides kanpotik oso dotorea da eta gero begira ze barru daukan.
Ba dator Enparantzako izarra, badator Starlux bere lekura. Jexus Marik lortu du azkenean lanean jartzea. Bazen garaia!
Horrela begiratuta ez dakit zer esan, ezin diot hartu astoari tankera...
Egon piskat, oraintxe konturatu naiz, soinean daraman elastikoan, ez dala Boby Chalton agertzen dena, ez eta George Best. Jaun-Andreok, Noby Stayles da !!
Egun arriskutsua da gaurkoa, oso arriskutsua. Starluxek berriro joan nahi du tabernara, baina ez du lortzen bere helburua. Jendea jarri da Anaiak tabernaren aurrean.
Ekitaldia hasi egin behar du, ezin da segundo bat gehiago itxaron.
Udaltzainak gonbidatzen diote White Jaunari kabinara hurbiltzea, honek berehala ulertu du eta bere alabari, besarkada handi bat ematen dio.
Ohi bezela, momentu kritiko honetan, Elizako koroak, abestuko du kanta bat. Isiltasun handia nabari da Enparantzan.
Koroko partaideak, denak Altzako semeak, Arregi, Elizasu, Murua, Zugasti eta abar, sentimundu eta dotorezi askorekin abestuko dute, White Jaunaren aurrean.
Abesti hau izaten da, denbora emateko hilezkortasunaren bila etorri denari, denbora berriz pentsatzeko, orain ahal du atzera bota, hamabost mila milioi dolar ez da dirua, biziak askoz gehiago balio du.
Atzera pausorik ematen ez denez, hau, oraintxe bertan hasten da.
Jexus Mari Mirasungoak aske uzi du Starlux, astoa hurbildu da piskat kabinara, oraindik gehiago hurbildu behar du, pentsatzen dabil ze jarrera hartu.
Musu bat ematen badio, Ibarburuko piku txuria jango du. Aldiz, musurik ez badio ematen…
Gehiago hurbiltzen da, ia ia ikuitzeraino. Dirudun Ingelesa izerditan dago, oso urduri, bere aurpegian gezurraren kolorea azaldu da, kolore marroxka hori.
Segundo bakar bat itxaron gabe, Starluxek bete betean harrapatzen dio lepoa White Jaunari, lehendabiziko hozkada beldurgarria izanda, lepo erdia kendu dio dirudunari, momentu honetan White Jaunaren burua zintzilik dago.
Jendea garrasika hasi da, batzuk alde egin dute, ez da erreza ohitzen hau ikustea, tentsioa ikaragarria dago Enparantzan.
Oso gutxi ausartzen dira begiratzea aurrean daukatena, gehienek nahiago dute begiak itxi. Starluxek ahoa eta elastikoa dena odolez beteta dauka, elastikoa gorria denez, disimulaten du piskat.
Experientzia handia du eta badaki ez dela bukatu, horregatik hurbiltzen da berriro eta ZASSSSSSSSS!!!!!!!
Lepo osoa kendu dio! Zein gogorra!
Oso gogorra da hau ikusteko, gehiegia. Neri barru guztia mugitu zait.
Aldameneko andre batet esan dit , ez dela hil, mugitzen dela oraindik. Nik nahiago dut ez begiratu .
Berahala erretiratuko dute gorpua Udaltzainek, bere senidekoei entregatzeko.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapituloa : DIRUDUNEN HASERREA

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada