DIRUDUNEN HASERREA


Ohi den bezela, Enparantzako garbitzaileek, txapainarekin ureztatzen dute inguru guztiak. Bazegoen premia ederra; zenbat odol isuri den !
Dena garbi gelditu behar du hurrengo saiorako. Dena esan dudanean, astoa ere nahi nuen esan, zeren zegoen bezela, ezin zuen inon azaldu.
Garbitu ondoren, palangana bete diote.
Nik disimuluarekin begiratzen diet Enparantzako Komitekoei eta nere konklusioa da, ez daudela oso pozik. Beno, batzuk haserre daude, adibidez Itziar Uzkiano amorruz beteta dago eta Jexus Mari Ralla berdin eta beste Jexus Mari ere.
Alkateak horrelakotan txistua jotzen du, baino...badaki berrogei mila milioi dolar galdu egin direla.
Hilezkortasuna lortzen duenak, diru kolpe handia ematen dio Enparantzari, baina, badirudi, diruduna eta pertsona batera izatea oso zaila dela.
Nere iritzia ez da garrantzitsua, askoz garrantzitsua da hemen gertatzen dena, zuri kontatzea. Bigarren kandidatoa hilezkortasuna lortzeko, Owen Kerry Jauna prest dago.
Berriro itzultzen gara lehengoko tentsiora, urduritasun beldurgarri horretara. Aurreko sustoa ez zaigu pasa eta berriro...
Irlandatik etorritako dirudun hau, zertxobait gazteagoa da, hala ere ezin du gehiegi disimulatu bere egoera, nabaria da zer tokatu zaion ikustea.
Udaltzainek bere lana beteaz, laguntzen dute kabinaraino; sartzera ordea ezin dute lagundu, bere erabakia da..eta, eta ez da sartuko ! Bizirik nahi du jarraitu !
Charly Obrian hurbildu zaio besarkatzera eta honek ere, badirudi erabaki berdina hartu duela. Oso beldurtuta daude biek, ikaraz beteta eta normala da.
Ez dira sartuko, ez bata eta ez bestea. Txurreroen Enparantzako Alkateak mugitu behar du oraingoan. Enparantza diru asko irabazi gabe gelditu da, gutxienez, jasoko duena baino doblea hartu beharko luke.
Joxe Mariri igartzen zaio aurpegian, zer nolako humorea daukan , hala ere, beti bezela, saiatuko da lan txukuna egiten.

-- Enparantzak errespetatzen du zuen erabakia.
-- Nik ez dut errespetatzen Enparantza
- Charly Obrian oso haserre dago – eta ez zaitut errespetatzen zuri eta askoz gutxiago oraindik, asto nazkagarri horri. Eta gauza bat esango dizut Labaka Jauna, bai zu eta bai astoa, bukatuko duzue La Hayako Epaitegian. Hemengo hilketak, ederki ordaindu beharko dituzue.
-- Ez astoa eta ez ni, ez gara sekula La Hayara joango. Txurreroen Enparantzan abereak hiltzea ez da delitoa.
-- Zer ari zara esaten, diruduna, abere bata dela?
-- Ari naiz esaten, gezurtia, abere bat dela, hori ari naiz esaten.
-- Itzuliko naiz Labaka Jauna, nik badut dirua zu espetxera sartzeko.
-- Munduan ez dago dirurik, Txurreroen Enparantzako Alkatea espetxera sartzeko. Bai astoa eta biok, lasai lasai jarraituko dugu bizitzen hemen, betiko lekuan, gure Enparantzan.
-- Etzaude urte askotan lasai bizitzeko.

Ez dakit elkarhizketa bukatu den hala ez, nik ezin dut segundo bat gehiago egon entzuten, Sheneider familia badoa Enparantzatik eta nik nahiko nuke beraiekin hitz batzuk egin.

-- Axel, Axel ! - nere iloba ikusi dut -
-- Jexus Mari Mirasungua ekarri ezazu ateraino. Han egongo naiz zure zain.

Mugitu egin behar dut, famili honek laguntza merezi du, haur horren egoera ikusita, ezin dut eguzkia hartu, busti egin behar dut.
Ados zaude lagun ? Bai ?, pozten naiz. Iraultzailea izatea oso zaila da, baina hori izan gabe ere, egiten al dira gauza pila, adibidez gaisoei lagundu.
Badatoz iloba eta Jexus Mari. Sheneider familia aurrean daukat.

-- Triste ikusten zaitut Sheneider Jauna, zer gertatzen zaizu?
--Gauza asko batera...zer gogorra izan den hori ! Gogorra eta krudela, ez dakit sistema horrek…
-- Horrela lortzen da hemen hilezkortasuna, zure haurrak ez du beldurrik eduki behar, astoak musu eder bat emango dio.
-- Asto horrek musuak ematen badaki ?

Emaztea begiratzen du eta bera baino askoz okerrago dago. Inpresionatuta daude ikusi dutenarekin. Hala ere, aurrera jo behar dugu, honek ezin du horrela gelditu.

-- Sheneider Jaun-Andreak, hau da Jexus Mari Atorrasagasti, Enparantzako Komitekoa. Nahi baduzue zerbait galdetu.

Emazteak erreakzionatzen du tximistaren abiadan

-- Gure semetxoa, astoak hil egingo du?
-- Ez zait iruditzen, zuen semeak ze kalte egin du ?. Hori esanda, baita ere esan behar dut, inoiz ez dela horrelakorik gertatu. Hona etortzen direnak, beti adineko gizakiak dira.

Isiltasun unean gaude, denak amorratzen zedozer esateko eta badirudi, inor ez dela ausartzen. Neri tokatzen zaizkit bitartekari lanak.

-- Hi Jexus Mari, zenbat ordaindu beharko likek senar-emazte honek, semearen hilezkortasuna ?
-- Beste denak bezelaxe, berrogeita hamar mila milioi dolar.
-- Guk hori ezingo dugu ordaindu bizi osoan !!
- amak lehertu egin du -.
-- Badakigu garestia dela - Jexus Mari azalpenak ematen -baina hori da hemen, Txurreroen Enparantzan ordaindu behar dena.

Neri pasada bat iruditzen zait, horrelako kasu batean, diru pila hori eskatzea.

-- Baina hori ezin duzue jaitsi ? Adibidez egun berezietan, Gabonetan edo..,San Martzialetan, ezin duzue opari gisara, haur hau sendatu ?
-- Hemen ez zegok oparirik. Hik Komitekoak ni bezela ezagutzen dituk, baita Alkatea ere, badakik zer egin behar deken: hitzordua hartu eta hitzegin.
-- Motel motel, neri hitzegiteko gogoa joan zaidak.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : PERTSONA DA GIZARTEAREN ERREGEA