EGUN HANDIA


.
Beno lagun, pentsatzen dut hartu duzula idei bat Enparantza nola dagoen. Gutxi gorabehera explikatu dizut hemengo panorama.
Ze egoeretan bukatuko duen ezin dizut esan, hori inork ez daki.
Hori jakingo ba luke norbaitek! Noraino iritsi daitekeen dagoen diruarekin?
Enparantzako aldaketak inauguratzeko, Komiteak antolatu du EGUN HANDIA. Ahal dizut egundoko ipuina kontatu, baino egia esango dizut , gaurko festa dirua ateratzeko da.
Komiteak momentu honetan dirua behar du, diru asko, faktura gehiegi eta handiak ordaindu behar ditu . Nik kalkulatzen dut, dozena bat bilioi dolar behar dituela.
Dirua utziko dugu alde batera eta murgilduko gara gaurko eginkizunetan.
Enparantza leporaino betea dago. Jende asko etorri da sendatzera eta jakina, bakoitza bere senideekin etorri da. Horrek suposatzen du, jende askoz gehiago oraindik.
Udaltzainak saiatzen dira ahal dutena egiten, hala ere ez dute lortzen nahi dutena. Ez zait iruditzen gaur datozen denak, Enparantzara sartuko direnik.
Ez dakit oso ondo planifikatu duten gaurko ekitaldia. Eta nere ustez arazoa ez dira senideak, etorri den turista pila baizik. Anekdota modura kontatuko dut Scheneider familia hemen dagoela. Klaus bere aitaren bizkarrean dabil hara eta hona.
Baina ez dira turistak bakarrik etorri, baita ere musikoak, dantzariak kantariak, pailasoak, denetatik etorri da, inork ez du galdu nahi gaurko eguna, EGUN HANDIA.
Udaltzainak berriro saiatzen dira Xtarluxen ingurua libratzen, baina ezin dute, ez da posible. Sendatzera etorri diren gaisoak, presaka aldatu behar dute tokiz. Ez dira kexatzen, zeren gaur sendatzea erdi prezioan da. Komiteak probatu nahi du esne berria.

-- Jaun Andreak hitz batzuk esan behar ditut. Mesedez isiltasun piskat eskatzen dut.

Alkateak hitzegin behar du. Zer edo zer garrantzitsua izango du esateko. Normalki ez du ohiturarik horrelako gauzak egiteko.

-- Lehendabiziko aldiz gure historian, Txurreroen Enparantzaren ateak ireki behar ditugu. Gaudenak ez gara kabitzen eta oraindik hogei mila gehiago etorriko dira. Eskerrik asko ulertzeagatik hartu dugun neurria.

Oso arriskutxua iruditzen zait Joxe Marik esan duena, baina beno, berak jakingo du gu baino hobeto, zer egiten duen.
Egia da, beste hogei mila etorri behar baldin ba dute…
Kontua da nola edo ala ekitaldia aurrera jarraitzen duela. Xtarlusen inguruan lekua egiten ari diren bitartean, jendea Enparantzatik kanpora irteten ari da eta eskertzen da benetan.
Sekulako itomena sortzen da hainbeste jende artean. Eta hori ez da txarrena, txarrena da
ezineskoa iruditzen zaidala Hilezkortasunaren saioa egitea.

-- Mesedez eskatzen dugu, Enparantzan lekua egin behar da Hilezkortasunaren saioa egiteko.

Ezeiza auzoan leku piskat badago . Lau Haizetan ere. Egin lekua!

Alkatea ari da eta ari da eta ez da konturatzen, neurri batean bere errua dela. Ezin dira gonbidatu berrogeita hamar mila pertsona Enparantzara. Hemen ez dago lekurik.
Elizan hamabiak jo dute. Dena egon beharko luke prest eta ez dago ezer prestatuta.
Hiru italiano aspaldi egon behar zuten hemen eta inor ez da azaldu.
Komiteko kideak poliki poliki mahai ingurura hurbiltzen ari dira, momentu honetan denak daude mahaiaren bueltan eta daude oso urduri. Garbi dago Enparantzak asko jokatzen duela gaur.

-- Hemendik ordu erdira zerbait egin behar dinagu.- Alkatea azkenean iritsi da.
-- Lasai, oraindik denbora ba zegok – Estherrek beti giroa lasaitzen saiatzen da.
-- Ezin dinagu lasai egon. Txurreroen Enparantzan inork ez din nahi Hilezkortasuna lortu, ezta saiatu ere. Gaur ia ia dohainik jarri dinagu eta ez dun inor azaldu.
-- Beste zerbait asmatu behar diagu –
Itziar sartu da elkarhizketan – agian langile jendearekin hasi beharko genikek. Langile asko zegok munduan eta hilero hilero ordaintzen ba zigutek hamar mila dolar, urtearen bukaeran sartuko dituk milioi batzuk.
-- Oraintxe esan dun egia: milioi batzuk. Guk ez dinagu horrekin ezer egiten, guk momentu honetan, gutxienez behar dizkinagu dozena bat bilioi.

Itziar eta Esther elkar begiratu dira, garbi dago harrituta gelditu direla eta ni ere bai. Oso urduri dago Joxe Mari, sekula ez dut horrela ikusi Borda baserriko semea. Ziur nago zor handietan sartuta dagoela Enparantza; berak hain garbi hitzegiteko, ura leporaino iritsi da.

-- Ez dinat gauzak ondo explikatu – Alkateak Itziarrei begiratzen dio – guk ezin dinagu Enparantza langileez bete, hau txikia dun, horrez gain, hemen ez zegon hainbeste piku txuri eta bukatzeko, hamar mila dolar balio din Martini litro batek.
-- Eta zer egin behar diagu orduan?
-------------------------------------------------------------------------------------------------