ZORRETAN EZIN DIRA IZARRAK IKUTU


Enparantzako sorginak jarri du airean, erantzunik ez duen galdera. Zer egin?
Momentuz ba dirudi itxaron egin behar dela, nahiz eta hori bera, osa zaila egiten den. Sardin zaharrak bezela gaude, estu estu eginda bata bestearen kontra, baina egon behar dutenak ez
daude.
Eta zergatik ez daude?
Hemen inork ez dio heltzen atxurrari kertenetik. Inor ez du joan nahi arazoaren mamira. Dirudun eta pertsona izatea, posible da?
Zuk ze iritzi duzu lagun?
Nik emango dizut nerea, ea gustatzen zaizun.
Gizakia abere jaiotzen da. Poliki poliki handitzen doan einean, heltzen joaten da. Heltzen joaten da, baina oso gutxi, zeren norbekeriak ez du heltzen, usteldu baizik, horregatik dirudunak heriotzara iristen dira, injustiziaren zabortegian lapurtu duten korbatarekin.
Nik horrela ikusten ditut gauzak, zuk ez baldin ba dituzu berdin ikusten, ez du axola, ni ez naiz ukatuko zurekin musean jolastera.
Musean beste egun batean izan beharko du. Gaur hemen, ez dago horretarako girorik.
Enparantzako Elizan dagoen ordulariak ez du gezurrik esaten. Ordua ba doa aurrera eta hemen ez da dirudunik azaltzen.
Komiteko kide denak daude Enparantzaren erdian. Denak saiatzen dira disimulatzen, baina alferrik ordea, gero eta urduritasun gehiago dago eta normala da.
Gaur Enparantzak hirurogeita hamabost mila milioi dolar galdu ditu.
Laister lehertu behar du honek, zerbait egin behar eta inor ez da ausartzen, azkenean beraien kontura musikoak hasi dira tristura alaitzen.
Gezurra dirudi, musika ze gaitasun daukan pertsonen baitan. Ze gozamena sentitzen dugun ona edo gure gustokoa denean.

-- Hilezkortasunaren ekitaldia ezin din behera etorri. Kaiku esnea frogatu egin behar dinagu ea nolakoa den. Agian ona dun, piku txuriek oso itxura ona diten.
-- Hi Joxe Mari gauzak ez dituk horrela egiten
– Esther ez dago edozein gauzekin ados –
hobe diagu beste egun baterako utzi, gaur ez duk mundua bukatzen.
-- Zer esaten ari haiz neska! Guk ezin dinagu horrela jarraitu, ezta egun bat ere. Datorren astean dirua derrigor sartu behar din Enparantzan.
-- Eta zer egin behar diagu, edonor lurperatu. Gainera ziur hago, norbait prest egongo dela Xtarlusen aurrean jartzeko eta prest dagoen hori, pertsona dela?

Joxe Marik belarri batekin entzun dio bere solaskideari, biekin ezin du. Lepoa luzatzen ari da, halako batean gorputzetik aterako zaio burua.

-- Bazekinat zer egin behar dinagun! Pailasoak ditun guk behar ditugun pertsonak.

Egosgorra da Bordakoa, hitzik esan gabe alde egin du. Ia ziur nago nora.

-- Pirritx eta Porrotx mesedez hurbildu Enparantzaren erdian dagoen mahaira.

Inork ez du ulertzen hemen zer gertatzen ari den. Pailasoak ahal duten bezela bukatu dute beraien lana, esandako lekura joateko.

-- Hiri ondo iruditzen zaik egin dekena – Estherrek ez dio barkatzen – hik ziur hago bi Pailaso hoiek, pertsonak direla?
-- Noski baietz! Pailasoa ez baldin ba dun pertsona, nor den orduan?
-- Nik zer zekiat. Pailasoa duk ona bere lanean, Pailasoa denean, gero, adibidez gauean, ba dakik ze bizimodu egiten diken. Ziur hago ez dabilela usoak pozointzen ?
-- Gauza bat esan behar dinat : nik Enparantza atera behar dinat aurrera, horretarako ordaindu behar dizkinagu zorrak, zorretan ez zegon izarrak ikuitzerik.
-- Ba zegok ikuitzerik, nahikoa duk gauzak ondo planifikatzea. Adibidez zuhaitzekin lortu diagu nahi genuena : berriro hasi dituk jendea sendatzen.
-- Baina ez dun batere berdina Esther, zuhaitzen arazoa lau txanponekin konpontzen dun, Enparantzaren arazoa konpontzeko bilioiak behar ditun.
-- Zenbat bilioi dizkiagu momentu honetan?
-- Asko baino zorretan. Ez zekinat nola, baina aurkitu behar dinagu sistema bat Sozialismo Aberatsa aurrera ateratzeko.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : PAILASOAK PERTSONAK DIRA