PAILASOAK PERTSONAK DIRA


Pirritx eta Porrotx harridura handiarekin, Itziarrekin daude berriketan. Mahaiatik bi metrotara Komiteko kideak daude, urduritasuna ezin disimulatu.

-- Zuek prest zaudete – Itziarrek hartu du ardura – Hilezkortasunaren froga pasatzeko?

Pirritxek Porrotxiri begiratzen dio eta honek ez daki nora begiratu. Ez dute ulertzen, bestela erantzungo lukete zerbait.

-- Zuentzat dohainik da, lasai egon.
-- Zer egin behar dugu? Ezer erantzun baino lehenago
- Pirritxek hartu du hitza - jakin behar dugu zertan datza froga hori.
-- Da piku txuri baten bitartez Hilezkortasuna lortzea. Milioka urte bizi, beti hogeita hamairu urterekin,
inoiz zimur bat eduki gabe, inoiz gaisotu gabe eta zuen kasuan dohainik. Ez duzue ezer ordaindu beharrik.
-- Nola dohainik?
Jexus Mari Atorrasagastik ez du segundo bat itxaron.
-- Bai, gaur horrela egingo diagu – Alkateak berak erantzun dio – Kaiku esnea frogatu beharra zegok, datorren astean Kanadatik zetoztek hamabost dirudun.
-- Dohainik baldin ba duk, nik ezagutzen diat famili bat Alemana, semea hilzorian daukana, zortzi urteko haurra.
-- Ekartzak haurra hona, oraintxe dik aukera ederra sendatzeko.

Jexus Mari Mirasungoa joan da Scheneider familiarekin hitzegitera. Pozez erotuko dira eta ez da gutxirako. Hemendik ordu erdira Zoriona lortuko dute. Ze ondo!!!
Ikusten duzu lagun hemen gertatzen dena, ba dirudi azkenean Hilezkortasunaren ekitaldia egingo dela. Ni behintzat oso pozik nago, zenbat eta gehiagok Zoriona lortu, hobe !
Astoa ez beldurtzeko Pailasoak erropa normalarekin jantzi dira, Klaus Scheneiderrek ez du aldatu beharrik.
Orain falta dena, egiten zaizkien galderak, ea pertsona diren eta.......
DAMBAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!!DAMBAAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!
Zerbait larria gertatu da. Bapatean jendea alde batera eta bestera mugitzen dabil, zer ote da?
Bai, oraintxe jabetu naiz gertatu denarekin. Xarlusek, Enparantzako harotzak egiten ari ziren kabina ostikoka txikitu du.
Momentuan ez dakit zer pentsatu, astoa euforiko ikusten dut, Manchesterrek bigarren aldiz jarraian ahal du Europako txapela irabazi..
Ondo fijatu naiz eta bere inguruan ez dago Txanpain tanta bakar bat.
Pentsatzen jarri ezkero zer esan nahi du horrek?
Hemen duzu lagun erantzuna : Joxe Mari Agirretxe, Aiora Zulaika eta Klaus Scheneider, hirurak eskutik helduta, ba doazte oinez eta pozik, Ibarburuko piku txuria jatea.
Enparantzan dagoen giroa erotzekoa da, gaur ez dago beldurrik, gaur ez da inor hilko, Xtarlusek bidea libre utzi du.
Altabozetan musika entzuten da, eta ze musika, hauxe : maite zaitut, maite maite, maite.
Pozarekin batek baino gehiagok malko batzuk botatzen ditu; momentu oso hunkigarriak ari gara bizitzen.
Hiru pertsonak inongo arazorik gabe eta txalo zaparrada artean, Pikuaren aurrean kokatu dira.
Ez dakite zuzen zer egin behar duten, eta normala da, ez dira inoiz egon horrelako egoera batean. Piku ederrenak goien daude, Klausek ezin ditu hartu. Bi Pailasoek gora jasotzen dute berak piku handi bat hartzeko.
Pirritx eta Porrotxek gauza bera egin dute eta hemen mundu guztia dago itxaroten. Itxaroten ea zer arraio gertatzen den.
Segundo hauek oso garrantzitsuak dira, haurra ez da asko aldatuko, Pailasoak bai.
Kaiku esneak……………………..BAIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIII.
Hirurak lortu dute Hilezkortasuna!!!
Kaiku esneak balio du Hilezkortasuna lortzeko.
Txurreroen Enparantza berriro da beti izan dena!!!
Hau poza, hau eromena. Klausen gurasoak barrez daude, negarrez, erabat hunkituta. Ezin dute sinistu ikusten ari direna. Sheneider familia ziur nago ez duela inoiz ahaztuko Enparantza eta askotan etorriko dira bisitan.
Pirritx eta Porrotx etxekoak dira, Lasartekoak, hauek noiznahi ikusiko ditugu.
Beno lagun, hemen Kriston parranda dator eta nik ez dut segundo bakar bat galdu nahi.
-------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengo kapitulua : DEPRESIOAREN MENPEAN