Atzoko eguna berezia izan zen. Ez nuen ondo hasi, baina gero poliki poliki, ondo bukatzea lortu nuen. Gaur arrunt ezberdina izango dela iruditzen zait.
Nere neurriak hartu ditut, ez naiz inon gelditu, Sindikatotik Udaletxera zuzen zuzenean. Bidean Mirasungo Jexus Marirekin etorri naiz berriketan. Zer edo zer aterako niola pentsatzen nuen, baina ez da hala izan, gaur ez zeukan egun berritsua.
Atze partean kokatuta nago, momentuz eserita, gero garraxiak hazten direnean altxa egin beharko dut. Oilotokia aztoratzen denean ez dago girorik!
Dena prest dago, baina, sektore batean, sektore ezkertiarrenean aulkiak utzak daude.
Ez dakit zer gertatzen den. Agian trikimailu politiko bati lotuta dago plante hau edo gaupasa egin dute…, eskerreko eskua ahoraino iristen da.
Trikimailuarena egia izango da, zeren hona iritsi arren, ez dira eseri, ate ondoan daude.
Beste bostak harrituta daude, ez dute ulertzen zertara datorren jarrera hori.
Normala den bezela Alkateak moztu behar du egoera hau.
-- Zertan zabiltzate, ez al duzue eseri behar?
-- Bai eseriko gaituk – Ixabel Uzkianok hartu du hitza – Enparantzako Komiteak onartzen duenean Ehun Bilioi dolarreko partida bat alargunentzat.
-- Zer esaten ari haiz neska! Hori ez zegon gaurko programan.
-- Biztanleen arazoak egunero zeudek gure programan.
-- Ulertu dun. Gaurko eguna ezin dinagu uzkeritan galdu. Badizkinagu hori baino gauza askoz garrantzitsuagoak.
-- Ez jarri egoskor, ez daukak arrazoirik eta. Sei alargun zeudek irabazten dutenak hamasei mila dolar baino gutxiago. Hori onartezina duk. Josetxok garbi utzi ziken, adineko biztanle guztiek irabazi behar zutela, gutxienez hamasei mila dolar.
-- Hi behintzat ez haiz isilik egoteko jaio. Ehun Bilioiko partida egingo dinagu. Orain has gaitezen benetako arazoak konpontzen.
-- Adineko sei emakumeen arazoa, benetako arazoa duk. Agian hiretzat ez duk izango, oraindik ez haizelako ohartu, gizartearen erdia baino gehiago emea dela.
-- Nazka nazka eginda negon, zuen kritika negargarri horiekin. Zuen eskaera baiezkoa jaso din eta oraindik ez zarete eseri. Horrela jarraitu ezkero, bidaliko dinat dena kaka egitera eta nere baserrira joango naun lasai bizitzera.
Joxe Marik mina hartu du. Ixabelen hitzak zauritu egin dute. Seguraski nekatu xamarra egongo da, azken bilerak nahiko garratzak izan dira. Gaurkoa ez dakit zer izango den, goxoa ez zait iruditzen.
Komiteko kideen aurpegiak ikusita, garbi dago tentsioko bilera izango dela. Dena ondo joaten bada, erabaki garrantzitsuak hartu dezakete eta okertu ezkero, ez dakit nola amaitu daiteken.
Alkatea piskat lasaitzeko, lehitotik begira egon da minutu batzutan.
-- Lagunak, gaur Enparantzak hartu behar dizkik erabaki sakonak, oso garrantzitsuak. Nik, bilera lasaia izatea nahiko nikek, sestran, ezin dituk erabaki egokiak hartu.
------------------------------------------------------------------------------------------------- hurrengo kapitulua : EKOLOGI BERRIA

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada