EULIEN GARAIPENA


Badoa Patrixi presarik gabe. Euli zaharra pozik doa; gaur egun handia da eulientzat. Urte pila daramate borrokan Abere Berritxuen aurka eta gaur, azkenean, sekulako garaipena lortu dute: hogei gradotan biziko dira hemendik aurrera.
Ez dakit ondo esan dudan, Enparantzako Komitekoak ez dira Abere Berritxuak, ez dira gizonak, pertsonak dira, nahiz eta batzutan zaila izan ulertzea, aplikatzen duten Sozialismoa.
Baina beno, ez naiz sartuko gehiegi gai horretan, ni ez nago hemen epaitzeko, hemen gertatzen den guztia, ahal den era gardenean kontatzeko baizik.
Eta zer gertatzen da, ba?
Momentu honetan Enparantzan ez dago ezer berezirik, dena bere tokian dago. Egon den mugimendu bakarra da, Lau Haizetako langileak erabaki dutela, arratsalde osoan lan egitea eta bederatzitan etxera joatea.
Ez dakit nola iritsi den biztanleen belarrietara, Enparantzako zeruan estanda handi bat egongo dela gaur gauean.
Egia da Itziarrek aipatu diola hori Joxe Mariri, baina ez dio ia garrantzirik eman. Neri ez zait iruditzen ezer arriskutsua izango denik.
Ezin du izan ezer arriskutsua, hodei batzuk datoz eta beste batzuk badoaz, hori eguneroko gauza da. Nere etxe aurrean, Jaizkibel mendian gertatzen da gauza bera egunero eta Hondarribia zutik dago oraindik.
Hala ere Udaltzainak bozgorailuak ari dira jartzen, seguraski Komitekoak ikusi dute biztanleak lehioak ixten. Anaiak taberna ere itxi dute, mundu guztia aztoraturik dabil.
Patxi oraintxe ari da Eliza Enparantzatik urruntzen. Ze borroka darama apaiz honek Txurreroen Erreinuan !
Udaltzainak mahaia eta behar diren tresna guztiak prestatzen ari diren bitartean, Estherrek isil isilik berrikustendu Komiteak idatzi duena.

-- Lagun maiteak : gaur gauean gure Enparantzak lortuko du, aspaldi amesten zuena, hogei gradotan bizitzea.
Hemendik ordu batzuetara, gure artean bizitzen egon diren hodeiak, goxo, goxo, zarata oso gutxi atereaz, Astigarragara joango dira bizitzera.
Iruditzen zaigu, hainbeste urtetan gure artean bizitzen egon diren hodei maiteak, ondo merezia dutela agur bero bat.
Baita ere, Costa Ricatik datozen hodeiek, merezi dute Ongi etorri bero bat. Ameriketako puntatik, dena utzita, Euskara jakin gabe, gure artera bizitzera datoz. Eskerrik asko !!
Lagun maiteak, Enparantzak gonbidatzen dizue biztanle guztiei, etxetik irten eta egongo diren ekitaldietan parte hartzera.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : POZA ETA BELDURRA