Biziak aurrera jarraitzen du edozein lekutan, Pariseko karriketan, Saharako basamortuan eta Txurreroen Enparantzan. Gaur hemen bilera garrantzitsua dago.
Pentsatzen dut Komiteko bi alderdiak, oso ondo prestatu dutela bilera, zeren gauza asko jokatzen dira gaurkoan.
Nabarmena da Komitean dauden ezberdintasunak; Luis Mari Ralla, Koldo Elizasu eta Isabel Uzkiano eserita daude serio serio, ez daukate txorakerietarako gogorik. Nere ustez amorratzen daudela bilera hasteko.
Beste aldean ez dago giro berdina; berriketan daude pasadizoak kontatzen, zein ondo pasa duten jaietan eta abar. Horien artean Alkatea dago; sektore horretan dago duela denbora piskat, lehen eskertiarra zen edo eskertiarragoa.
-- Bilera hasi baino lehen esan behar dut, momentu honetan Enparantzan diru asko dagoela, inoiz egon den kantitate handiena. Horregatik igo diegu Lau Haizetako langileei soldata.
-- Eta horregatik – Koldok ez du itxaroteko pazientzirik – emango diegu Hilezkortasuna lortzeko aukera.
-- Hasi gaituk! Baina nola nahi duk hainbeste langileei Hilezkortasuna ematea. Ez al haiz konturatzen ez dagoela dirurik.
-- Hik esan duk sekula baino diru gehiago dagoela.
-- Bai, baino hala ere gutxi, beti zegok diru gutxi. Hemendik bost mila urtetara, berriro egongo gaituk zorretan.
-- Hemendik bost mila urtetara...urte pila dituk. Bitartean ahal diagu gauzak egin.
-- Bost mila urte ez dituk ezer Koldo, hori guretzat etziko gauza da eta guk beti behar diagu diru piskat esku artean.
Enparantzako abokatua pentsatzen gelditzen da, badauka zerbait esateko.
-- Hire planteamentuekin Enparantza gu bakarrik gaituk, langileek ez dizkitek gure eskubide berdinak, adibidez Hilezkorrak izatea.
-- Bai, baditek Hilezkorrak izateko eskubidea, beste momentu batean. Nik pentsatzen diat, hemendik lau mila urtetara, turismo asko etorriko dela eta dirua barra barra sartuko dela milaka urteetan eta hori iango dala momentua, denak Hilezkorrak izateko.
Berriro ere, Bordako monstruoak denak isilduarazi ditu. Beno, ez dira erabat isildu, beraien artean hor dabiltza berriketan.
Itziar eta Esther ez dira kabitzen galtzetan, bi Jexus Mari berdin, Alkatea beraien aldean dagoenetik ohitu egin dira eztabaida denak irabazten.
Beste taldea ordea, ez dago hain errez galtzeko prest. Ixabelek altxa du eskua.
-- Hik esan duk, hemendik lau mila urtetara, dirua barra barra sartuko dekela, baina langileak hilak egongo dituk.
-- Langileak beti egongo ditun.
-- Baina ez hauek, hi haiz ederra!

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : POLITIKA SEXOA BEZALAKOA DA
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada