-- Enparantza bai ordea, Enparantza beti hau izango dun.
-- Hau ez duk Sozialismoa – Luis Mari Ralla lehertu da – Sozialismoan dagoena biztanleen artean banantzen duk eta hemen, zortzi gizakien artean, nik ez zekiat zenbat bilioi dolar jaten dizkiagu. Hori ez duk normala.
-- Hi, ez baldin ba zaudete gustora aldegin – sartu da bere anaia – beti zaudete disgustora. Lehen ez zegoelako dirurik, orain dirua dagoelako, dena utzi eta aldegin, bestela Komitea utzi.
-- Hori ez duk posible. Komitekoak gu gaituk, gutxienez pare bat milioi urtetan.
Alkatea zutitu egin da. Konturatu da bilera gaiztotzen ari dela. Bi anaiak eztabaidan hasten direnean, auskalo ze gerta daiteken, edozer gauza.
Joxe Mari trebea da eta gaur berriro demostratu behar du, bestela hau eskutik joango zaio. Ea zer bururatu zaion.
-- Luis Mari bi gauz esan behar dizkiat oso garrantzitsuak : gu ez gaituk gizakiak, gu gaituk pertsonak eta gu gaituk pertsonak Sozialistak, Enparantzan langile batek irabazten dik 43.000 dolar hilero. Non irabazten dik langile batek hainbeste?
-- Eta non ikusten duk Alkate batek 9.000.000.000.000.000.000.000.000.000. dolarren jabe izatea ?
-- Ni ez nauk jabea, ni Txurreroen Enparantzako Alkatea nauk, ez duk berdina.
-- Nik ere bi gauz esan behar dizkiat – Luis Marik martxa hartu du – ni ez negok batere ados hire Sozialismoarekin eta ez baldin ba duk ezer egiten, Mundua erabat aldatzeko, nik Strasburgoko Epaitegian zalatu egingo diat.
-- Baina zer nahi duk nik egitea, Mundua erabat aldatzeko ?
-- Lan, langileen alde. Txurreroen Enparantza mundu osoan erreferentzia duk, mundu osoa guri begira bizi duk, munduan ehun milio txurrero gaituk, txurreroak mugitu behar diagu mundua.
Joxe Mari eseri egin da, txuri txuri dago, ez da hitzegiteko gai. Seguraski urduri egongo da, Luis Marik oso lehor hitzegin dio.
Jexus Mari Mirasungoak balkoira atera du, hemen ez du haizerik jotzen, baina agian ondo egingo dio. Bestela pare bat botila Txanpain edanda espabilatuko da.
Bitartean Esther bere senarrarengana joanda. Nahiz eta ehun eta hamaika urterako banandu, oso harreman ona daukate.
-- Nola bururatu zaizu Strasburgoko asuntu hori?
-- Eta zer esan behar nion orduan! Hemen harri bakoitzaren azpian, ehunmila milioi dolar daude eta gu Sozialistak gara!
-- Lasaitu zaitez eta atera balkoira. Egon zaitez piskat berarekin eta esan, ahaztutzeko dena, hanka sartze bat izan dela.
-- Eta gure programa non gelditzen da?
-- Zuen programa nik lortuko dut, nik hitzengingo dut berarekin. Politika sexoa bezela da, hobea da goxoa izatea.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : DENBORAK ESANGO DU
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada