DENBORAK ESANGO DU


Lehengo egunean bilerak, bukaera kaskar xamarra izan zuen. Joxe Marik ordubete luze igaro zuen, bere onera etorri arte.
Gero Komiteko kide gehienek bira txiki bat eman zuten, trago bat han eta bestea hemen eta bukatu zuten, ezer gertatu ez balitz bezela.
Hor zer ikusia handia Estherrek du. Pertsona azkarra da eta segundo batzuk nahikoak ditu arazo bat konpontzeko. Badaki tortila egiten arraultzak puskatu gabe. Luis Marik txorakeri handia egin du ehun ta hamaika urte banatzen, beno egia da, hauentzat aste bete bezela dela, guretzat ia ia bizi osoa da.
Bestela ezkondu behar da jaio baino lehen.
Gauza bat esan behar dizut lagun, ni ez naiz sartuko horrelako gauzetan. Enparantzara etorri naiz bizitzera ( bolada bat ) hemen gertatzen diren … ez dakit nola esan, hemen gertatzen dena kontatzeko.
Eta gauza bat nahi dut kontatu, baina ez dakit nola, zeren ez dakit Luis Marik, Koldok eta Ixabelek zer duten buruan.
ETA GURE PROGRAMA NON GELDITZEN DA?
Nik ez dakit ze programa den eta gutxiago non gelditzen den. Denborak esango du.
Denborak esango duen bezela, zer gertatuko den zuhaitzekin, Ibarburuko piku txuriarekin eta Starluxekin.
Orain Enparantzaren egoera erabat aldatu da eta agian, beti zalantzak beteta, helburuak eta estrategiak ere. Dena den, batez ere orain, neri iruditzen zait, ez lutekeela ezer aldatu behar. Kaiku esnea Holandako esnea baino askoz merkeagoa da.
Lehen hilabetero ordaintzen zutena, orain urte osoan ordainduko dute, pentsa ze ezberdintasuna. Hemendik aurrera esnea ahalko dute erabili egun osoan eta gauean ere, esaten den bezela 24/24. Erabilpen Soziala askoz errezagoa izango da, bai gaisotasunak sendatzeko eta baita hilezkortasuna lortzeko.
Eta horrek ze ondorio edukiko du? Ba, seguraski jende gehiago etorriko dela Enparantzara, eta hortik etorriko da turismoaren fenomenoa. Adibidez hemendik hiru mila urtetara, mila milioi pertsona bisitatzea Altzako plaza zaharra.
Hala gertatuko balitz, diru iturria ziurtatuta geldituko litzateke. Horretarako Ezeiza auzoan Hotel oso handia egin beharko liteke, adibidez bost mila gelakoa.
Langileak ere beharko dira eta azkenean, Joxe Marik edukiko du arrazoia, Sozialismo Aberatsa jarri behar dala martxan, eta ez dagoela besterik.
Zuri zer iruditzen zaizu lagun planteamentu hori ? Zaila betetzen?
Sozialismo Aberatsa egiteko Sozialistak behar dira...eta milioi pila ere.
Laister jakingo dugu, hemendik egun batzuetara, ze erabaki hartuko duen Komiteak, bai gai sozialetan zein egitasmoetan, momentuz...

-------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengo kapitulua : ENPARANTZAN HOGEI GRADO