Bordako monstruoak begirada luzea du. Besteei entzuten dagoenean, bi gauza egiten ditu batera, entzun eta pentsatu. Hori bakar bakarrik egiten dute, burmuin berezia dutenek.
Pentsatzen trebea da eta beharko du pentsatzea eta ez hori bakarrik, pentsatu behar du ondo eta hori da zailena.
Askotan hanka sartzea ona da, beharrezkoa, mesede handia egiten dio bihotzari, beste batzutan berriz, hanka sartzea larria da eta oso gutxitan, hanka sartzea oso oso larria da.
Hau dena esan dut, gaur goizean Alkateak erabaki duelako Elizako atea irekitzea. Patxik agindu zuen atea ladriloekin tapatzea.
Ez dakit Joxe Marik hanka sartu duen edo sudurra, zaila da asmatzen, garbi dago gaur goizean zerbait sartu duela.
Langileak lana bukatu bitartean, Jexus Mari, Artxipi eta Joxe Mari patxada ederrean txanpain piskat edaten daude.
Artxipi urduri dago, bapatean ia berrogei urte gaztegitea, kristoren aldaketa izan beharko du, izango dela esan dut, zeren hori oso jende gutxik probatu du.
Hainbeste gaztegitea opari zoragarria da, baina hilezkortasuna lortzea, hori bai izan behar duela Kristorena, auskalo zenbat milioi aldiz hobeagoa.
Milioika urtetan bizitzea, beti hogeita hamairu urterekin...Bikain!!
Eta esaten badut…esango dut, horretarako nago hemen, gertatzen dena kontatzeko.
Artxipik, hilezkortasuna lortu duenean, Joxe Marik milioi bat dolar sartu dizkio patrikan.
Badakit batzurentzat pasada bat dela hori, gauden egoeran, hainbeste jende ezin bizi dagoenean, milioi bat dolar oparitzea, alkandora bat izango balitz bezela…
Baina mundua horrela da, oso arraroa, erabat txuribeltza, Brasilen biluzik eguzkia hartzen duten bitartean, Kanadan hotzak akabatzen daude. Eta Txurreroen Enparantzari buruz zer esan? Hau bai dela leku berezia.
Hemen gertatzen direnak ezin dira sinetsi.
Oraintxe bertan langile batzuk ari ziren, Elizaren ate aurrean dagoen pareta kentzen eta orain Patxi hasi da berriro pareta egiten.
Enparantzako Apaiza ari da emakume talde batekin, berriro pareta egiten. Morteroa
Kamioiean ekarri dute. Ladriloekin ez dute arazorik izan, berdinak jartzen ari dira. Gainera bitxia da nola kokatuak dauden. Patxi, Elizaren atean dago eta emakumeak, paretaren beste aldean, Enparantzan. Beraiek jartzen dituzte ladriloak, gero Apaizak bere azken ukitua emateko. Martxa honetan laister bukatuko dute.
Komiteko kideak denbora behar izan dute, gertatzen dena jakiteko. Segundo bakar bat gehiago galdu gabe, ipini dira martxan.
-- Zer egiten ari haiz, nik kentzeko agindua eman diat eta hi hasi haiz berriz altxatzen!
-- Behin baino gehiagotan esan diat, Eliza ez dela Enparantzarena.
-- Nik ere esan diat behin baino gehiagotan, Joxetxok Enparantza osoa erosi zikela. Eta beste zerbait esango diat, guk ahal diagu bizi Elizarik gabe eta hik ezin duk bizi Enparantzarik gabe. Ez zaik komeni neri gehiegi nazkatzea. Hobe duk pareta bota eta hizketan hastea.
-- Pareta bota gabe ere, ahal diagu hizketan hasi.
-- Hau ez duk leku aproposena.
-- Hori ez duk arazoa, Jaungoikoak badizkik bai, leku aproposak, borondate onarekin mintzatu ezkero.
-- Pareta pusketa hori bota ezak gu pasatzeko.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua: APAIZAK MAISUAK DIRA ZORIONA ERAIKITZEN
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada