Badirudi zertxobait hurbiltzen ari direla bi posturak. Ez da seinale txarra pareta pusketa botatzea Komiteko kideak pasatzeko.
Ladriloen artean, hanka non jartzen duten begiratuz, abiatu dira Alkatea eta bere laguna.
-- Hi Artxipi haiz!
-- Bai.
-- Baina nola ez didak ezer esan. Nik ez diat ezagutu motel!
-- Pentsatu diat bai.
-- Hik zer egiten duk Txurrero honekin?
-- Gu txiki txikitatik lagun handiak gaituk eta ni ere Txurreroa nauk.
-- Ba ni ez eta Jaungoikoa ere ez. Euskaldunak betidanik izan gaituk zentzuzko gizonak, beti zuzen jokatu diagu.
-- Eta gu ere bai – Alkateak ezin izandu du isilik egon – guk noiz egin diagu hiri azpi joko bat?
-- Egon ari isilik, baserriko semeak zarete eta Komunistak! Hori non ikusten duk?
-- Ez gaituk hasiko betiko ziria sartzen, guk egitasmo handia diagu esku artean, munduaren etorkizuna gure eskuetan zegok, beraz ezin diagu hutsik egin.
-- Ez diagu hutsik egingo, baina gauzak jarri behar dizkiagu bere tokian. Lehen zer esan didak, zuek ez duzutela Elizaren beharrik bizitzeko, gaizki entzun diat? -- Hi Patxi, hori ez duk horrela hartu behar, hemen denak diagu besteen beharra.
-- Gu denak bai, baina Jaungoikoak ez. Jaungoikoa gu gabe, askoz lasaiago biziko litzateke, guk arazoak ematen dizkiogu, beste ezer ez.
-- Ahal diagu beste nonbaiten lasai hitzegin, hemen denen aurrean…
-- Egon momentu bat, nik igeltsero erropa hauek kendu behar dizkiat eta piskat garbitu.
Apaizak ez dira inoiz igeltsero onak izan, beraien Zoriona eraikitzen maisuak izan dira eta dira oraindik. Kontu zaharrak utziko ditugu alboan.
Patxik ba dauka ordu erdiko lana bere egongela garbitzen, itxura denez atzo edo eranehun bisita handia eduki du, gazta zati bat mahai gainean dago, beste hiru edo lau botila zutik jarraitzen dute, baina ez daukate bizi luzea.
Mahaia ere ez da atzokoa, hautsontziz betea dago, mundu guztia ez dago ez erretzearen alde eta ez naiz harritzen. Apaizak ere aspaldi ikasi zuten, zein ederra den afari on baten ondoren, musean jolastu, whyski pare bat hartu, Cohibas piztu…
Ez dauzka gauza horiek buruan Enparantzako Apaizak, garbitzen duen bitartean, erabiliko duen estrategia pensatzen ari da. Ez da bertsolaria, bertsolariak martxan asmatzen dute ze bide hartu, beste denok aurretik pentsatu behar dugu zer esan eta nola esan. Biak oso garrantsitzuak dira.
Egongela antolatu du eta ideiak orraztu ditu, dena prest dago.
Mahai buruan Patxi eseri da, bere eskubian Alkatea eta ezkerrean Artxipi, hara non erlkartu diren hiru pertsona hogeita hamairu urtekoak.
------------------------------------------------------------------------------------------------- hurrengo kapitulua : EGITASMOA AURRERA DOA

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada