Erdi lotan nengoen eta Cointreau kopa horrek, a ze astindua eman didan! Barruko dena ipini nau dantzan. Adinak ez du barkatzen. Arrazoia du Patrixik, bai, zahartzen ari naiz.
Baina beno, oraindik gelditzen zait indar apur bat. Zu lasai egon lagun, nik jarraituko dut kontatzen Enparantzan gertatzen den guztia.
Orain presaka igo behar dut Udaletxera, gaur ezin dut hutsik egin, bilera garrantzitsuetan beti hor egon behar dut.
Kaka! Atea itxita dago. Tabernan ez naiz ohartu denbora aurrera doala. Patrixirekin ez dut ikusten denbora pasatzen.
Eta zer egin?
Bilatu behar dut modua balkoira igotzeko eta nahiko azkar gainera. Aurkitu dut soluzioa.
Aldameneko etxean obretan ari dira eta eskatuko diet eskailera, ziur nago utziko didatela. Igeltseroak pertsona sanoak gara, normalak. Gero eta zailagoa da jende normala aurkitzea.
Zahartzen ari naiz baina, oso errez igo naiz balkoira. Orain belarria erne eduki behar dut. Zortea daukat lehio bat irekita dagoela.
-- Ez diagu hilezkortasunaren beharrik – Itziarrek bere iritzia ematen – beste gauza bat duk, modu sinboliko batean gordetzea.
-- Pertsonak, hilezkortasunaren beharra din – Koldo Elizasuk berean jarraitzen du – gizartean zeuden gaisoak, itsuak eta beste pila bat, sufritzen bizi direnak. Hilezkortasuna dun, duten itxaropen bakarra sendatzeko.
-- Hori ez duk arrazoi bat Hilezkortasuna mantentzeko.- Itziar berriro - Enparantza ez duk munduko zerua, guk gure arazoak dizkiagu eta horietaz arduratu behar gaituk.
-- Guk ze arazo dizkinagu ?, ahal dinagu egunero ipurdia garbitu hamar mila dolarrekin. Bizi gaitun primeran. Batzutan zalantzan ipintzen dinat Sozialistak ote garen.
Koldo Elizasuren hitzak min egin dute Komiteko batzuren belarrietan. Jexus Mari Rallak berehala altxa du eskua.
-- Nazka, nazka egin da negok zuen Sozialismoarekin. Sozialismoa zer duk erlijio bat ?, derrigorra duk Sozialista izatea ?.
-- Derrigorra ez duk - Ixabelek erantzuten dio – baina hik nahi baldin baduk pertsona izan, ezkertiarra izan behar duk.
-- Nork esan din hiri hori! Ni pertsona naun, ezkertiarra naun, baina ez naun Sozialista, ez behintzat zuen antzera.
-- Hi ezkertiarra ez haiz eta pertsona…
-- Hi nor haiz, pertsona ez naizela esateko?
-- Nik ez diat esan hori, nik esan diat nere zalantzak dauzkatela horri buruz.
-- Zalantzak dauzkan, ni pertsona naizen edo ez ote naizen?
Hemen sekulako sestra sortu da Ixabel Uzkiano eta Jexus Mari Rallaren artean. Beste denak entzuten daude. Komiteko alde ezkertiarra itxaropentsu dago eztabaida honetan. Nik ez daukat batere garbi nork irabaziko duen.
-- Neretzat eta oso garbi diat – Ixabelek hartu du hitza – eskubitarra eta pertsona izatea guztiz ezineskoa dela.
-- Eta hik nondik atera dun orain, ni eskubitarra naizela.
-- Eskertiar epelak, denak dituk eskubitarrak!
-- Pasatzen ari haiz metro asko eta hasi naun nazkatzen. Deitu didan aberea, eskubitarra, epela eta auskalo zer gehiago. Zuek Sozialistak zarete eta bizi zarete munduko dirudun handienak baino hobeto. Zer Sozialista mota zarete zuek! Zuek lotsagabe batzuk zarete, besterik ez.
-- Ni nere lanetik bizi nauk; egunero saiatzen ari nauk pertsonen bizi sexuala luzatzen eta hobetzen. Hik zer egiten duk?
-- Nere lana dun, langileen eskubideak defendatzea.
-- Hori guk ere egiten diagu.
-- Gezurra, zuek ez duzue hori egiten. Zuek defendatzen duzue alferren eskubideak.
-- Hori ez duk egia. Eskubitarrak edonorri deitzen diozute alferra, eta dena da, langile asko ez delako makurtzen zuen aginduetara.
-- Baina zer esaten ari haiz. Batzutan burua galtzen dun edo….

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : TXANPAINA EDAN GABE ZIGORTUAK
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada