Alkateak, ukabilkada bat jo du mahai gainean. Eztabaida luzatzen ari da gehiegi eta gaiztotu baino lehenago moztu egin nahi du.
Ixabel ordea ez da iritzi berdinekoa eta jarraitzea nahi du.
-- Ez duk beste ezer esatekorik, ni burua galtzen dudala, hori duk hire argudioa? -- Ez, ez dun hori, dun beste hau. Noiz deituko diozue eskertiarrek alferrari, bere?
-- Langilea pertsona duk, ez badik lanik egiten, ezin duelako duk , inor ez duelako kontratatzen.
-- Hori gezurra dun. Alferra ez dun pertsona, alferra, aberea dun, abere lapurra besteen kontura bizi delako.
-- Ixo !!!
Bordako monstruoa haserretu egin da azkenean eta piskat normala da, baina piskat bakarrik. Eztabaidak berotzen direnean, ez dira errez bukatzen eta hau oraindik ez da bukatu.
-- Isiltzeko esan dizuet !!
Alkateari asko gustatzen zaio mahai gainera igotzea eta aprobetxatu nahi du aitzakia, berari hainbeste gustatzen zaiona egiteko : mahai gainetik mitina botatzea.
-- Hau ez duk eztabaidatzeko lekua, bilerak egiteko lekua baizik. Gure lana duk Enparantzaren arazoak konpontzea, ez hona etorri denbora alferrik galtzea. Horixe egin diagu gaur, denbora alferrik galdu.
Gaur mitin luzea botako du, tarteka pentsatzen gelditzen da.
-- Enparantza arazoz beteta zegok, biztanleek, gure lagunek, lasai bizi dituk, pentsatzen dutelako gu egunero saiatzen garela beraien arazoak konpontzen. Eta zer egiten diagu guk : bla, bla, bla.
-- Gauzak ez dituk horrela. - Jexus Mari Ralla ez dago ados.
-- Ixo! Hik nahikoa hitzegin duk.
Joxe Mari, Fidel Castro baino berritsuagoa dago gaur, bera bakarrik hitzegin behar du.
--Goiz honetan entzun dizkiagu gauz itsusiak, gure ideologiarekin txokatzen dutenak, bai alde batetik eta bai bestetik. Hemen gaudenok Sozialistak gaituk, ezberdintasun batzurekin, baina Sozialistak.
Enparantzaren erregimen politikoa denok dakigu zein den eta oso garbi utzi nahi diat puntu bat : Sozialismo Aberatsean, pertsona duk, pertsona izaten saiatzen dena.
Puntu honek balio dik hamar mila urterako.
Bere garaian berriro ikusiko diagu, aldatu behar den ala ez.
Fidel txiki utzi behar du Joxe Marik. Hau etorria daukana.
-- Beste zerbait aipatu behar diat eta erne egon. Sozialista garenez, onartu behar diagu, zigor bat merezi dugula. Iruditzen zaidak gaur ez dugula Txapainik edan behar.
Jexus Mari Mirasungoak berehala altxa du eskua.
-- Hik ez baduk edan nahi, ez edan. Besteak ikusiko diagu zer egin.
-- Denak batera egiteko esan diat, bestela ez dik inongo balorerik. Ez gaituk indibidudoak eta ez diagu izan behar indibidualak.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : IDEOLOGIA HAMAR MILA URTERAKO

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada