ALKATEA HEGAN DABIL



Baina beno, ados egon edo ez egon, ez du garrantzi handirik, hemen gauzak jarraitzen dute bere erritmoa. Enparantzako langileek lan beldurgarria egin dute azkeneko egun hauetan eta orain bai, orain ahal du kanpoko jendea etorri.
Enparantza ondo ezagutzen dugunok, gaur daukagu Hilezkortasunaren garaian genuen azkure hura gorputzean, zirrara hura, urduritasun gutxiagorekin noski, gaur ez da inor hilko, gaur ez da heriotzarik egongo, dirudunak seme-alabak erostea datozte.
Hori ere bitxia da benetan, dirudunak erosiko dituzten haurrak, pertsonak izango dira, dagoeneko pertsonak dira, eta beraiek dira seme-alaba hoien gurasoak.
Zer erakusten diete Estatu Batuetako dirudun handi hoiek seme-alabei?
Ze balore ematen diete seme-alabei? Hitza adibidez, edo ohorea, solidaritatea agian?
Nik ez dut oso ondo ulertzen Komitearen estrategia? Ulertzen dut Alkateak Enparantza aurrera atera behar duela eta histori hori guztia, baina ez dut batere garbi ikusten nola egiten ari diren gauzak.
Oso zaila da gurasoak Kapitalistak izanda, seme-alabak Sozialistak izatea, nahiz eta Sozialismoa Aberatsa izan.
Eta hori ari dira egiten orain Txurreroen Enparantzan bertako langileek, Sozialismo Aberatsa bultza, jo ta ke lanean, dena prest uzteko, behar den momenturako.
Ari dira plataforma bat egiten, gutxi gorabehera 300 metrokoa eta metro bateko alturan.
Azpian gurpilak ditu, horrela errezagoa izango da mugitzea, zeren hemen mugitzea oso garrantzitsua da. Lehen beti zegoen Ezeiza auzoa hutsa, zuhaitzak askotan egoten ziren han goien, baina orain, ezta han ere ez dago lekurik.
Enparantza txikia da, zerbait pentsatu beharko dute eta azkar, bestela laister ez dira kabituko. Nik horri buruz ba dut idei bat, adibidez Eliza altxa zuten bezela, agian ahal da Enparantza osoa altxa.
Enparantzaren hizkinetan zutabe ikaragarri batzuk ipini eta gero hamar metroko hormigoi kapa, dena ondo burniz osatuta, horrela ahalko litzateke, azpian beste Enparantza bat egin.
Bira asko ematen dizkiot buruari gai horri buruz, nik hau gero eta txikiagoa ikusten dut.
Egon piskat lagun, zerbait ikusi behar dut……..
Ameriketako dirudunak iritsi dira, Belarrietako aireportuan daude. Bat, bi, lau, bederatzi hegazkinetan etorri dira.
Berehala igartzen da ez direla euskaldunak, nahikoa da erropan fijatzea, ah eta buruan, ze txapel arraroak erabiltzen dituzten.
Dena den, ze giroa jarri duten aireportuan, normalki hor ardiak egoten dira belarra jaten edo bestela gose greba egiten. Gutxitan ikusten da aireportuan gaur dagoen alaitasuna.
Bitartean Enparantzan ez da denbora alferrik pasa, dena prest dago, bakar bakarrik falta da, plataforma berria zuhaitzen lekuan jartzea eta zuhaitzak hortik mugitzea noski.
Ia esan dut falta dela zuhaitzak kentzea eta ez da horrela, ezin du izan horrela, zuhaitzak ez dira kentzen, zuhaitzak bizirik daude, berak joaten dira nahi duten lekura.
Horregatik itxaron behar da piskat, dirudunak hori ikusi nahi dute, oso jende gutxi ikusi ditu zuhaitzak oinez.
Horretan ere, Enparantzako biztanleak pribilegiatuak dira, oso leku gutxitan gertatzen da fenomeno hori, nik esango nuke inon ez dela gertatzen. Zorionez laister ezingo da esan berdin, oso epe motzean zuhaitzak bizidunak konsideratuta egongo dira herri askotan.
Hementxe bertan, Ekologi Berria martxan jartzen denean, espero dut Komiteak zerbait egingo duela zuhaitzei merezi duten kategoria emateko.
Udaltzainak hasi dira serio lanean eta horrek esan nahi du, berehala hasiko dela ekitaldia.
Amerikanoak kokatzen dituzten bitartean, langileak ari dira plataforma eramaten Ezeiza auzora, baina ez lehengo tokira, han ez dago lekurik, orain utzi dute Starluxen txabola baino piskat beherago, hor oraindik ba dago tarte bat.
Udaletxearen balkoian musikoak goxo goxo entrenatzen daude saioa hasi baino lehenago. Alkatearen keinu baten zain daude.
Alkatea ez da inon ikusten, auskalo non dabilen. Tipo hau ez da xamurra ezagutzen!
Jaun-Andreak bere bulegoko lehiotik atera da hegan, Arrano beltz eder baten gainean gure Joxe Mari. Hau eromena!!!
Hasieran aho zabalik gelditu gara, inork ez zuen sinisten ikusten ari zena, ba bai, egia da, Enparantzaren gainean hegan dabil Alkatea, Elizaren ondora hurbiltzen denean, eskubiko eskuarekin mugimendu txiki bat egin du, musikoak has daitezen jotzen.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : HAURRAK SALGAI DAUDE