HAURRAK SALGAI DAUDE


Udaltzainak ireki dute jendearen artean korridore bat, txikia baina nahikoa zuhaitzak Elizara joateko eta hemen sortu den txalo zaparrada ikaragarria da.
Jendeak berehala atera ditu sudurzapiak, batzuk bere poza adierazteko eta beste batzuk malkoak lehortzeko. Oso momentu hunkigarria ari gara bizitzen.
Oso hunkigarria eta oso zaila, kanpotik etorri den jendea ez du ulertzen zergatik ezin dituen zuhaitzak ikuitu, Udaltzainak dabiltza ezin explikatu debekatua dagoela, hizkuntza erberdinak dira inglesa eta euskera eta ez da harritzekoa ez ulertzea.
Ahal den modura, ba doa aurrera asuntua. Mirasungo sagarrondoak sartu dira Elizan.
Siusko gereziak, anpaloriak, ate aurrean daude, hauek zuhaitz handiak dira eta zertxobait zailagoa da sartzea, ate aurrean makurtu egin behar dute piskat, piskat eta puskat, eta hori da
zuhaitzei gehien kostatzen zaiena.
Duela hiru mila urte bakarrik, hasi da zuhaitza lepoko jokoa egiten, zientifikoak beste hogei inguru ematen diete, joko hori ondo ikasteko.
Anpalorien atzetik Ibarburuko aranak datozte. Zuhaitz politak dira hauek ere, hara ¡
Batek agurtu egin nau! Izan ere, txiki txikitatik ezagutzen gara ¡ Hurbildu egingo naiz, musu bat eman behar diot.
Itxaron piskat lagun, oso hunkituta nago…..ze polita izan zen nere haurtzaroa!
Inongo arazorik gabe sartu dira zuhaitzak Elizara, hemendik ikusten ditut Patxi eta Mari Karmen, gozo gozo berriketan daude, ez du ematen gaur arazorik egongo denik.
Alkateak ere, ez du batere aurpegi txarra, jarraitzen du hegan Arranoaren gainean, egia esanda, ematen du ipuin batean bizitzen ari garela, zaila da sinistea hau dena errealitatea dela, hemen dena posible dela.
Txurreroen Enparantzan gaude lagun!!!
Poliki poliki Udaltzainak alde egin dute eta Enparantza erdian zegoen korridorea desagertu egin da. Orain beste bat egin behar dute, haurrak Klinikatik Enparantzara eramateko.
Elizaren parte batean, Txapinenera eta Barbotegira ematen duen aldean, ate handi bat ireki dute, haurrak arazorik gabe Enparantzara ekartzeko.
Gaur dagoen jendetzarekin, operazio hau oso poliki egin beharko dute, zeren haurrak txikiak dira oraindik. Eskerrak Komiteak kontratatu dituela ehun herizain.
Hemendik denbora gutxira hasiko da, ekitaldi honen zati garrantzitsuena eta misteriosoena ere, zeren hemen inork ez daki nola antolatuta dagoen.
Jendea eten gabe ari da lepoa luzatzen, jakin nahi du eta jakin nahi dugu, zertan datza, nola egin behar duten haurren salmenta.

-- Egun on denoi. Oraintxe bertan hasi behar dugu.

Jendea txistuka hasi da, ikusi nahi du hizketan dagoena, batez ere hemengoak ez direnak, kanpotik etorri direnak alegia. Neri logikoa iruditzen zait, polita da hitzari aurpegia ipintzea.
Alkatea, Starluxen gainean eseri da, Anaiak tabernaren aurrean kokatu da pentsatzen denak ikusiko dutela, denak ezin dute ikusi, gehiengo handi batekin konformatu behar du.

-- Egun on denoi. Oraintxe bertan hasiko da Ekologi Berriaren zati garrantzitsua. Haurrak hona ekarriko dituzte, plataforma horren gainera eta gurasoak pasako dira banan banan, ezin dira ikuitu, haur bakoitzaren informazio zehatza jasoko dute, hala eskatzen baldin badute behintzat.
Ez egoteko zalantzarik eta azpi jokorik, esango dut haur bakoitzaren prezioa mila milioi dólar dela. Hemen ez dago merkeagorik, akaso beste Enparantza batean…
Gertatzen bada, haur bat bi famili nahi dutela erosi, orduan diru gehiena ordaintzen duena eramango du. Dakizuten bezela, ziurtatuta dago, haur hauek denak pertsonak direla, ez dira abere jaio, dagoeneko pertsonak dira.
Haur hauek dena dute berezia, bereziki burmuina, edozein gai ikasteko kapazak dira, edozein hizkunta ere, ez harritu zortzi edo bederatzi hizkuntz ikastea.
Hor etzanda ikusten dituzuten haurrak, bihar mundua gobernatuko dute, egongo diren Nobel sari denak, Txurreroen Enparantan jaioak izango dira.
Gure partetik ez dago ezer gehiago esateko. Beraz ekitaldia hasi dadila!

Alkatea bukatu orduko, guraso batzuk diskretoki alde egitea erabaki dute. Seguraski diru kopuru handiegia iruditu zaie.
Patrika oso potentea dutenak jarri dira plataforma ondoan. Lehen gertatzen zen bezela Itziar eta Esther arduratuko dira hemengo administrazio lanetan.
Lehendabiziko gurasoak igo dira gora, haur erdiak ikusita dauzkatenean igoko da beste guraso bat edo bikote bat edo Estatu Batuetako Presidentea berrogei ta hamar Nobel sari erosi nahi dituela.
Hemendik aurrera edozer gauza gerta daiteke, indarra nagusi, dirudunen eremuan gabiltza, beraiek erabakitzen dute.
-------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengo kapitulua : TXIROEK EZ DUTE INOIZ ARAZORIK KONPONDU