TXIROEK EZ DUTE INOIZ ARAZORIK KONPONDU



Gurasoak igo direnetik ez da ezer entzuten Enparantzan, isiltasuna dago, denak gaude zain ea zertan bukatzen den, zenbat haur saltzen diren eta zenbat milioetan.
Nik nere iritzia ba dut lagun, baino nahiago dut isildu.
Lehendabiziko gurasoak bukatu dute, emaztea ari da bietzarekin haur bat aukeratzen. Esther hurbildu da berarengana, berak inglesez oso ondo daki, hizkuntza aldetik ez dago arazorik.
Bordako monstruoa belarria ipini du martxan, baina ez du ezer ulertu.

-- Zer esan din horrek?
-- Ea guk onartuko genduke petroleoa diruaren ordez.
-- Ezin dinagu horrela hasi, ezta pentsatu ere. Batek petroleoa, besteak urrea, beste norbait kapaza dun behiekin etortzeko.


Joxe Marik eskua burura eraman du, zerbait ahaztu da.

-- Hemendik ez dun haurrik mugituko, - Itziarri ari da mintzatzen – gu ziurtasun osoa eduki arte, dirua legala dela.
-- Diru dena legala duk motel, egon ari lasai
.

Ez du lo hartzen gure Joxe Marik, begiak hara eta hona mugitzen ditu, batean haurrei begiratzen die, beste batean guraso izango direnei, tarteka Komiteko kideei. Hortxe dabiltza Jexus Mari Ralla, Artxipi, Mirasungoa, denak lanean sutsu, oraindik Klinikan haur asko daude eta denak pasa behar dute plataformatik.
Gurasoak haur asko nahiko dituzte ikusi, ez dute ikusten duten lehendabizikoa erosiko. Presarik gabe, pazientziarekin erosi behar da gehiena eta seme-alaba denean, pentsa zer nolako arreta jarri behar den.
Ah, bikote batek eskua altxa du, ziur haur bat asko gustatu zaiola. Laister hurbilduko zaie Esther, bera da bakarra inglesez ondo dakiena.

-- Kaixo zer nahi duzue galdetu?
-- Guk ez dugu ezer galdetu nahi, gure alabatxoa gurekin nahi dugu eraman etxera.
-- Oso ondo. Momentuan ezin da inora eraman. Jarri zaitezte hor, prestatu dirua eta itxaron piskat. Laister bukatuko da ekitaldia.
-- Guretzat bukatu da ekitaldia, hartu dirua eta gu ba goaz. Non dago arazoa?
-- Arazorik ez dago, - Estherrek laister ura edan beharko du - hemen daude arau batzuk eta bete egin behar dira.
-- Bi mila milioi dólar ordaintzen dugu gure neskatilarengatik.
-- Egon piskat mesedez, nik ez ditut horrelako erabakiak hartzen
.

Begiekin Alkatea bilatu nahi du, baina ez du beharrik izango, bera hurbiltzen da. Ziur nago txoko batetik jarraitu duela Estherren elkarhizketa.

-- Egundoko arazoa diagu. Hor zegok famili bat, bi mila milioi dolar ordaindu nahi duena haur batengatik.
-- Hori ez dun arazoa neska, hori seinale ona dun.
-- Seinale ona…nondik begiratzen zaion. Ezin diagu hasi haurrekin, negozio merkeak egiten.
-- Ez dun negozioa eta merkea gutxiago. Guk mundu osoa pertsonez bete behar dinagu, horretarako saldu egin behar dizkinagu haurrak eta zenbat eta garestiago hobe. Txurreroen Enparantzak aldatuko din mundua, salbatuko din pertsona, Sozialista eta Aberatsa baldin ba dun, bestela jai dinagu. Orain arte mundu honetan txiroak ez diten inoiz arazorik konpondu. Eta hori zer dun, kasualitatea?
-- Hik egiten dituk galdera batzuk!
-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : EKOLOGI BERRIAREN BIGARREN SAIOA