Esther ez da batere ondo sentitzen, iruditzen zait ez dagoela oso korforme entzun duenarekin. Itziar ez da sartu elkarhizketan, baina pentsatzen dut gehiago onartuko duela Alkatearen planteamentuak. Sorginak praktikak dira.
Ekitaldiak jarraitzen du, orain arte jendearen artean egon diren haurrak Klinikara eramango dituzte eta beste batzuk plataformara igoko dira. Leku gutxi edukitzea, horrelako soluzioak eskatzen ditu.
Tarte hau ondo etortzen zaie Anaiak tabernaren nagusiei. Kroketa batzuk pare bat Martinirekin edonorri sartzen zaio ondo.
Bitartean denbora egiten da, hurrengo saioa hasi arte. Nahi gabe, burura etortzen zaizkit garai bateko gauzak, ze tentsio egoten zen Enparantzan, ze garraxiak entzuten genituen.
Hil arte gogoratuko ditut pasadizu haiek, bizian ba dira momentu batzuk ezin direnak ahaztu, eta agian ez dira ahaztu behar.
Gai horri helduta ahal dira gauza pila esan, baina gaur ez dugu denborarik, oraintxe bertan ikusten ditut herizainak korridorean sartzen. Udaltzainak ere lanpetuta daude, jendea ezin bultza dabiltza, lekua ezin egin haurrak pasatzeko.
Haurrak oraindik ez dute ikasi oinez, hori izango litzateke fuerte xamarra, hilabete batzuekin oinez jakitea. Laister ikasiko dute, lasai egon.
Momentuz seaska moduko zerbaitetan mugitzen dituzte, ondo fijatu ezkero konturatzen gara, atze partean bi gurpil txiki dauzkala tramankulu horrek. Herizainak aurretik heltzen diote eta haurra derrigorrez buruz behera joan behar du goraino. Montai hori, nere ustez behintzat, haurrak espabilatzeko da, goien egon behar duten momentuan lo ez hartzeko, erne egoteko.
Gurasoak hobeto ikusteko eta hobeto ezagutzeko haurrak, erabaki dute haurrak esna edukitzea, hori da nik entzun dudana. Gero ez dakit egia den ala ez, neri piskat logikoa iruditzen zait. Gainera kontutan hartzen ba dugu, ze diru kopuru ordaindu behar duten…
Ekologi Berriaren bigarren saioa hasten da. Berriketak utzi eta berriro serio kontatu behar dut gertatzen dena.
Seaskak bakoitza bere lekuan jarri dituzte, herizainak jaitsi dira plataformatik, bi daude badaezpada eskaileraren ondoan eta Enparantzaren izenean Itziar eta Esther daude beraien lana betetzeko prest.
Beraz bigarren saioa hasi dadila. Horrela da modu bakarra gauzak ondo egiteko, martxan jarrita. Dagoeneko guraso batzuk eskua altxa dute.
Orain Enparantzako ordezkari bat joan arte, haurraren ondoan egon beharko dute. Ezin dute haurra ikuitu, ezin dute besoetan hartu, ezin dute inongo mugimendurik egin, dena egin behar dute Enparantzako ordezkariaren aurrean.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua :NEGOZIO BOROBILA

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada