ARAZOTIK ARAZORA

Klinika martxan dago, Lau Haizeta martxan dago, langileak martxan daude, eta Enparantza ere, bizia ez delako inoiz gelditzen. Batez ere hemen.
Enparantza ezagutzen dugunok, jakin, ondo dakigu, egoten direla tarteka bolada batzuk txarrak, oso txarrak gainera; krisia handiak pasa izan dituzte hemengo biztanleek, nahiz eta hau munduko leku aberatsena izan.
Duela hilabete batzuk, Ekologi Berriarekin hain zuzen, Komiteak ireki zuen beste bide bat, bai Enparantzako eta bai Mundu osorako. Lehengo astean etorri zen Kanadako Lehendakaria, hango ministro batzuekin. Klinika nahi zuten ikusi, ea nolakoa zen eta erabat harriturik alde egin zuten hemendik. Ez zuten sinisten hilabete batean horrelako montaia egin daitekenik.
Tegnologiarekin harritu baldin baziren, ideologiarekin askoz gehiago oraindik, ez zituzten ulertzen hemengo planteamentuak.
Kanada eta beste nazio batzuk, ibilbide luzea egin beharko dute, hemengo egoerara iristeko. Eta egia esan, Enparantzan badaude sektore batzuk ez direnak oso aurrerakoiak. Adibidez Lau Haizetako langileak kexu bizi dira lanaren ordutegiagatik.
Komiteak eskatu diete, egunero hamabi ordu lan egitea eta batzuk oso gaizki hartu dute erabaki hori.
Arazoa oso erreza da ulertzen; Klinikan, haurrak hasi dira jaiotzen eta noski, horrek suposatzen du sekulako aldaketa langileen artean.
Normalki Hoteleko gelak turistarentzat izatendira. Hemen egunero, hiru mila edo lau mila turista pasatzen dira asteegunetan, eta asteburutan gehiago. Orain ordea egoera aldatu egin da, zeren haurrak aste batzuk betetzen dutenean, ezin dute Klinikan jarraitu, orduan ez dago beste erremediorik, Lau Haizetara eraman behar dituzte.
Hori dela eta ez dela, hemen, duela astebete zurrumurru bat dago eta da, Ezeiza auzoan, Komiteak eraikiko duela Hotel erraldoi bat. Esaten dutenez sei mila gelakoa.
Hau dena esanda, badirudi arazoak daudela, baina ez da ezer benetako arazoarekin konparatuta. Benetazko arazoa da, Klinika piskat gelditu egin behar dela, ezin delako erritmo berdina jarraitu haurrak egiten. Lau Haizetan ez dago lekurik.
Eta aspaldiko eta betiko fantasma azaldu da : abortoa.

-- Besterik ez nian esan Joxe Mari, abortorik ez. Horixe bakarrik eskatu nian!!
-- Patxi egon adi lasai, ez zegok abortorik eta.
-- Oso, ondo zekiat baietz, Astigarragako emakume batek esan zidak, bera Klinikako ama horietako bat duk, eta bazekik zertaz ari den.
-- Ez zegok abortorik, gertatu dekena duk, haur gutxiago jaiotzen dela, ez zegok lekurik Lau Haizetan. Beste Hotel bat egin beharko diagu Ezeiza auzoan.
-- Eta zeren zain hago Hotel hori egiteko?
-- Komitea puskatuta zegok. Beno, puskatuta zegok beti, baina orain....Luis Mari Ralla eta Koldo Elizasu, odola baino gorriagoak dituk.
-- Hori sinisten diat bai. Altzako semeak eta Komunistak! Ze ikusteko jaio gaituken.


Joxe Marik ez du kentzen begirada lehiotik, bera hemen dago baino burua ez dauka hemen. Hala ere gaitasuna du elkarhizketa jarraitzeko.

-- Jaio bakarrik ez, baita milioika urte bizi.
-- Hori ez duk batere txarra. Neurria hartu behar, presak oso buru gutxi dik.
-- Presak buru gutxi eta gauzak azkar egin behar. Oraintxe bertan bilera egingo diagu, ez zegok segundo bakar bat itxaroteko. Bihar bertan hasiko gaituk Hotel berria egiten, hamar mila gelakoa. Hiru mila metroko alturan, zabaldu ezin denean, luzatu egiten duk eta kitto!
-- Hori duk Joxe Mari, hori egin behar duk. Laguntza baduk Komitean, Artxipik lagunduko dik, Ralla gazteak ere bai, Mirasungoa ez duk mutil txarra, baduk laguntza, ez hago bakarrik. Ni ere joango nauk Hotela bedeinkatzera.


Joxe Mari badoa, presa ikaragarria dauka. Oraintxe bertan hasiko da deitzen Komite osoari. Lanak bihar bertan hasi nahi ditu eta hasiko ditu.
Urduri dago eta urduritasun horrek indarra ematen dio. Udaletxearen argi denak piztu ditu, behar direnak eta besteak ere, deitu eta deitu dabil, ez da konturatzen lehiotik deituta, seguraski lana aurreratu egingo duela.
Zenbat gauza egiteko dauzkan, denak garrantzitsuak, baina bat garrantzitsuegia : lortu behar du Komitearen onarpena Hotel erraldoia eraikitzeko.
Ez da lan erreza. Diru pila kostako du, oraindik ezin da kalkulatu. Beste aldetik lana emango du, hori da bere karta, berak hori jokatu behar du, Hotelak lana sortuko duela.
Eta Enparantzan ez dago langilerik Hotel berrian lan egiteko.
Momentuan ez du horretaz pentsatu behar, oraindik ez dago egina, gero gerokoak.
Orain bilera prestatu behar du, hasieratik bukaeraino.
-------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengo kapitulua : ENPARANTZAN, DEMOKRAZIA DAGO JOKOAN