ENPARANTZAN, DEMOKRAZIA DAGO JOKOAN


Askotan egiten duen bezela, Udaletxeko lehiotik bere baserrira begira ipini da, batzuetan orduak pasatzen ditu, gaur ez du denborarik, gaur azkar egin behar ditu gauzak.
Bere buruari galderak egiten dizkio, badaki berak erantzun behar dituela, baina…
Pentsatzen dago baserritar harrunta zenean, zoriontsuagoa zela, ez zuen orain bezela hainbeste diru erabiltzen, ezta pentsatu ere, orduan ibiltzen zuen langile baten dirua, beno, batzutan, adibidez txekorra saltzen zuenean, diru piskat manejatzen zuen.
Ez zituen inoiz bilerak egiten, ez zituen erabaki garrantzitsuak hartzen, Enparantzako Alkatea izan arte, Txanpain Frantsesa edan gabe zegoen.
Eta hala ere, ba du errezeloa zoriontsuagoa zela…. Kontzientziak agindu zion ordea, mundua aldatu egin behar zela eta bera izan zela aukeratua hori egiteko.
Ze gustora dagoen bere gaztetako kontuak gogoratzen, pila bat gustatzen zaio tarteka bere munduan galtzea, horrek lasaitu egin du.

-- Joxe Mari ¡

Komiteko kideak hasi dira etortzen eta bera ez da oraindik jabetu.

-- Joxe Mari hemen gaituk denak, bilera hasi behar diagu edo bestela zertarako deitu gaituk?
-- Ah Esther, hi al haiz, erdi lotan natxion.


Pare bat minutu behar ditu Alkateak, bere onera etortzeko. Beste denak eserita daude, zer entzungo duten zain.
Hau urduritasuna hemen dagoena, gutxi gorabehera eserita daudenak, igarritu dute ez dela bilera harrunta.

-- Bihar bertan Hotel berria eraikitzen hasi behar diagu.- Alkateak bota du bere ordagoa.
-- Nork erabakita!- Esteherrek luzatu dio lehenengo puntada.
-- Orain erabaki behar dinagu denon artean.
-- Nola orain erabaki behar dinagu? Hik erabaki duk eta askotan bezelaxe, esango diat, gauzak ez direla horrela egiten. Hik Demokraziaren konzeptua oso okertuta daukak.
-- Ez, ni Demokraziaren konzeptua oso praktikoa dinat, denborak bere garrantzia ba din eta ezin dinagu, aldiro aldiro bilerak egiten egon.

-- Eta bilerak ez egiteagatik, - Estherrek ez dio arnasa lasai hartzen uzten - hik hartzen dituk erabakiak hire kontura.
-- Sozialismo Aberatsean uzte ninan garbi gelditu zela, egoera larrietan, erabakiak ahal zirela aurreratu, gero noski, taldean adosteko.

-- Eskerrak gero taldean ahal direla adostu. Hi bihar hasiko haiz Hotela egiten, hartua izango duk ze enpresak egin, zenbat dirutan eta orain guk altxako diagu eskua.
-- Hik ez dun nahi Hotela egitea, ezta?

-- Agian bai, baino ez gabiltza hori eztabaidatzen. Eztabaidatzen ari gaituk Demokrazia bai ala Demokrazia ez, eta Hotela baino askoz garrantzitsuagoa duk. Gu Txurreroen Enparantza gaituk, gu mundu osoan erreferentzia gaituk, mundu osoa bizi duk Enparantzari begira eta hi, hemengo Alkatea, funtzionatzen duk Txatarreroak bezela, hik hartzen dituk erabakiak, hiri gogoa emandakoan egiten dizkiagu bilerak, bilioiak erabiltzen dituk sagardo botilak bezela, harrigarria benetan!
Eskerrak inork ez dakien nola gabiltzan gu, bestela ez genduke izango daukagun prestigioa munduan.

------------------------------------------------------------------------------------------------- hurrengo kapitulua : HOTEL BERRIA